Anarkismoaren oinarriak eta logika falaziak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Utopia anarkista

Anarkismoa gobernua (estatua), hierarkia eta autoritate mota guztiak deuseztatzeko mugimenduen izen orokorra da, eta beraien helburua anarkia ezartzea da. Ezin da "harreman etikorik" izan gizarte bateko herritarren artean, beraien gogoz kontra eginez gero; anarkismoak norbanakoen askatasun osoa bilatzen du.

Anarkismoaren printzipioak

  • Antiautoritarismoa: Menpekotasuna eta hierarkia ukatzen dituzte, berdintasunean oinarrituriko gizarte antolaketa sustatzeko. Askatasuna da balio gorena.
  • Humanismoa: Erakunde autoritariorik gabe eta giza harreman antiautoritarioen bitartez askatasuna lortzea errazten da.
  • Ekintza zuzena: Arazoak ez dira inoren esku utzi behar; guk geuk zuzenean landu eta aurre egitea da bidezkoena.
  • Elkar laguntza: Proudhon, Bakunin eta Kropotkin dira erreferente nagusiak.

Owen eta New Lanark

Owenek etxebizitza egokiak eraiki zituen, denda merkeak zabaldu, lantegian portaeran oinarritzen zen promozio-sistema bat ezarri eta hezkuntzaz arduratu zen. New Lanark komunitate berezi eta atipiko bihurtu zen; bertan zegoen hierarkia bakarra adinarena zen eta erantzukizun-postuak pertsona helduen eskuetan zeuden.

Hezkuntza aktiboa eta erreformak

Industriaren erreforman, hamar urte arteko haurrek lan egitea galarazi zuen, hamazortzi urte artekoek eguneko hamar ordu eta erdi baino gutxiago egin zezaten eta gaueko lana baztertzeko ahaleginak egin zituen. Lege-proposamen bat idatzi zuen, baina ez zuen aurrera egin. Idealista subertsibotzat hartzen hasi ziren, erlijioa, ezkontza, familia eta jabetza kentzearen aldekoa zelako.

Logika: Silogismoak eta falaziak

Silogismoak

Silogismoak argudio deduktiboak dira, premisak eta ondorioa dituztenak. Proposizio kategorikoak esaldi bakunak dira, eta hiru elementu dituzte: subjektua, predikatua eta izan aditza. Beraien kantitateari (unibertsala, partikularra) eta kualitateari (+, -) dagokienez, lau motatakoak izan daitezke:

  • A: Unibertsala eta baiezkoa.
  • E: Unibertsala eta ezezkoa.
  • I: Partikularra eta baiezkoa.
  • O: Partikularra eta ezezkoa.

Falaziak

Falazia: Argudiaketa bat, zuzena den itxurarekin baina okerra dena.

  • Sofismak: Apropos edo nahita egindako falaziak.
  • Paralogismoak: Nahi gabe esaten edo egiten diren falaziak.

Falazia motak

  • Galdera konplexuak: Aurresuposizioak dituzte. Baietz edo ezetz erantzunda ere, baieztapena onartzen duzu (adibidez: "Oraindik emaztea jotzen duzu?").
  • Ad ignorantiam: Faltsua da inork ez duelako frogatu egia denik, edo alderantziz.
  • Argudio zirkularra: Esanahi bereko hainbat arrazoi edo azalpen ematen direnean.
  • Ad hominem: Solaskidearen kontra jotzen dute, ez argudioaren kontra.
  • Tu quoque: "Zu ere bai" argudioa.
  • Autoritate faltsua: Iritzi bereko autoritate bat aipatzea, aditua ez denean.
  • Ad baculum: Mehatxuak erabiltzen dituzten argudioak.
  • Ad populum: Jendeari gogoa berotzeko edo sentimendu jakin batzuk pizteko (xantaia afektiboa).
  • Ex populu: Mundu osoa horrekin ados dagoelako argudioa.
  • Post hoc, ergo propter hoc: Kausa faltsuzko argudioak (horren ondoren gertatu denez, hori da kausa).
  • Presazko orokortzeak: Proposizio partikularrak unibertsal bilakatzea.
  • Malda irristakorra: Domino-efektua; badirudi gertakariak lotuta daudela baina ez dago frogarik.

Entradas relacionadas: