Antropologia Filosofia Klasikoan
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,87 KB
Sokrates eta norberaren ezagutza
- Sokrates: Biraketa antropologikoa. Gizakia aztertzen hasten dira. Helburua: Ongia bilatzea arimaren, pentsamendu kritikoaren eta norberaren ezagutzaren bidez. Arima da gizakiaren elementu nagusia; landuz gero, ondo jokatuko duzu.
- Metodoa: Gure burua ezagutu behar dugu (egia barnean bilatu, maieutika erabiliz) eta arima bertutearen bidez zaindu.
Platon: Dualismo antropologikoa
Gizakia bitan banatzen da:
- Arima: Ideien mundukoa (hilezkorra, inmateriala). Gure benetako izatea da.
- Gorputza: Mundu sentikorrekoa (hilkorra, materiala, inperfektua). Arimaren kartzela da.
Arimaren hiru zatiak
- Irritsua: Sabela. Grinak asetu (plazer materialak). Bertutea: Neurritasuna.
- Oldarkorra: Bihotza. Alde emozionala (ausardia, fideltasuna). Bertutea: Sendotasuna.
- Arrazionala: Burua. Ezagutzari dagokio. Bertutea: Zuhurtzia.
Platonek gurdiaren metafora erabiltzen zuen harmonia eta oreka lortzeko. Areté: Bertuteen garapen gorenena da; norberak hobekien egiten duena egitea.
Aristoteles: Batasun organikoa
- Arima ezin da gorputzetik bereizi; gorputzaren bizi-printzipioa da. Ez dago arimarik gorputzik gabe. Gizakia materia eta formaren batasuna da.
Arimaren hiru funtzioak
- Begetatiboa: Ugalketa eta elikadura (landareena).
- Sentikorra: Pertzeptzioa eta mugimendua (animaliena).
- Arrazoizkoa: Pentsamendua eta adimena (gizakietan soilik).
Ondorioa: Aristotelesek zalantzan jartzen du hilezkortasuna; materia desagertzean, arima ere hil egiten da.