Antzerkiaren ezaugarriak

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,81 KB

3.2.- Kultura aldetik"Herriaren adiskide elkartea / real sociedad bascongada de los amigos del pais,Peñafloridako kondea da sortzaile ere.1764an sortu zen elkartea eta 1794an Frantziaren aurkako gerrarekin desegin zen. Llustrazioak zientziei bultzada handia eman zien Frantzian eta harremanak zituzten estatuetan.  E.H. Errazago zituen Frantziarekiko harreman horiek, mugakide zelako.

3.4.- LITERATUR EMAITZAK:"Gabon-saria"eta"El borracho burlado"

"Sor Luisa de la Misericordia" izenpean argitaratu zuen XABIER MUNIBEK bere lantxoa: "Gabon-sariak" 1762an. Gure literaturan llustrazioko lehen izpia da antzerki hau. Kanta herrikoiak ditu, estilo jolaskorra, baina batez ere, jakintzaz hornitua, eta hau da, hain zuzen, Ilustrazio garaiko agergarririk bereziena. Lehen

aldiz kontzeptu berriak agertzen dira gure literaturan. Ez du Barrutiarenak bezalako herri teatroaren antzik. 1764an "El borracho burlado, ópera cómica en castellano y vascuence" Peñafloridako kondeak idatzitako antzerkia antzeztu zuten Bergaran. Kantuak euskaraz eta gainerako gehiena erdaraz. Antzerki neoklasikoaren ildotik ari zaigu Munibe. Ez du "Gabonetako ikuskizuna"rekin inolako itxurarik ez edukian eta ez forman. Hura Erdi Aroko herri antzerkiaren ildotik eta Ilustrazioaren bide kultuetan barna hau. Antzerkiaren atarian egin zuen sarreran arreta handiz saiatu zen hiru unitateak: ekintza, denbora eta lekua betetzen zituela frogatzen.

Ekintza bat da, Txanton Garroteri eskarmentu bat ematera baitatoz ekintza guztiak ere.


Entradas relacionadas: