Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: Gizarte, Ekonomia eta Pentsamendu Aldaketak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

Antzinako Erregimena: Egitura eta Ezaugarriak

Antzinako Erregimena (AE) Europako gizarteak, ekonomiak eta politikak Frantziako Iraultza baino lehen izan zuten egitura da. Ezaugarri nagusiak hauek ziren:

  • Monarkia absolutua
  • Estamentutan banatutako gizartea
  • Nekazaritzan oinarritutako sistema ekonomikoa

Antzinako Erregimeneko Ekonomia

Ia biztanle guztiek lurra lantzen jarduten ziren, eta lur hori aristokraziarena eta kleroarena zen. Nekazari-familiak biztanleriaren %80-90 ziren. Ekialdeko Europan nekazariek mirabetza-erregimena zuten. Mendebaldeko Europa mediterraneoan egoera hobea zen, baina produkzioaren zati handia lur-jabeen esku gelditzen zen.

Nekazariek zergak ordaintzen zizkioten Elizari. Gainera, jaun feudalari errentak eta zerbitzuak eman, hiriari eta Estatuko Ogasunari zerga asko ordaindu eta bestelako ordainketa batzuk ere egin behar izaten zituzten, hala nola, zubiak, errotak eta bideak erabiltzeagatik. Bizi-baldintza negargarriak zituzten; uzta txarreko urteetan goseak jota bizi ziren.

Estamentu-Gizartea

Hiru estamentu nagusi zeuden: noblezia, kleroa eta herria. Nobleziak eta kleroak pribilegioak zituzten, hala nola, zergarik ez ordaintzea. Horrez gain, sistema judizial bereziak, gorteko eta administrazioko goi-karguen monopolioa eta eskubide feudal eta jaun-eskubide asko zituzten, lurrari eta euren jabetzako biztanleei zegokienez. Lurraren jabetzaren bi heren inguru Elizarena eta nobleziarena zen.

Monarkia Absolutua

Antzinako Erregimeneko estatu gehienetan monarkia absolutua zegoen gobernuan. Monarkei Jainkoak ematen omen zien zilegitasuna. Erregeek Jainkoari soilik ematen zizkieten kontuak, eta ez mendekoei. Euren aginteak ez zuen mugarik ez kontrolik. Erregeen agintea estamentuen gainetik zegoen. Antolamendu politikoak estamentu-gizarte aristokratikoa eta hierarkikoa islatzen zuen, salbuespen bakarra Britainia Handia zelarik.

Pentsamendu Ilustratua: Aro Berri Baten Hasiera

XVIII. mendean, Antzinako Erregimeneko gizarteak zituen oinarrien inguruan pentsamendu kritikoa garatu zen. Horri esker, Antzinako Erregimena desagertu eta pentsamendu modernoaren eta ezagutza zientifikoaren oinarriak ezarri ziren. Mugimendu intelektual horri eta mugimendua osatzen duten proposamen praktikoei Ilustrazioa esaten zaie. Garapen nagusia Frantzian gertatu zen eta Europa osora hedatu zen.

Argien Mendea

XVIII. mendeko Ilustrazioaren garaiari Argien Mendea esaten zaio, munduaren azalpen arrazionalak tradizioaren edo sineskeriaren itzalak argitu zituelako.

Liberalismo Ekonomikoa

Pentsamendu ekonomiko garaikidearen oinarriak Liberalismo Ekonomikoan daude. Adam Smithek egiaztatu zuen ekonomiak aurrera egiteko beharrezkoa zela produkzio-faktoreei erabateko askatasuna ematea. Haren arabera, aberastasuna langileek sortzen dute.

Entradas relacionadas: