Antzinako Erregimena eta Iraultza Liberalak (XVIII. mendea)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

Antzinako Erregimena eta Egitura Soziala

1. Zer da Antzinako Erregimena?

XVIII. mendeko Europako monarkietan nagusi zen sistema politiko, ekonomiko eta soziala zen. Hiru ezaugarri nagusi zituen:

  • Estamentuzko gizartea.
  • Ekonomia-sistemaren oinarria lehen sektorea zen (nekazaritza).
  • Monarkia absolutua.

2. Nork eta zergatik eutsi nahi zioten Antzinako Erregimenari?

Nobleziak eta kleroak. Pribilegioak zituztelako eta zergak ez zituztelako ordaintzen.

3. XVIII. mendeko ekonomiaren funtsezko rola

Ekonomia lehen sektorean oinarritzen zen: Nekazaritza eta abeltzaintza. Hirugarren estatuak lan egiten zuen. Ekonomia mota horren funtzionamendua funtsezkoa zen estamentuzko gizarteak jarraitzeko.

Ideologia Berriak: Ilustrazioa eta Liberalismoa

4. Zer zen Ilustrazioa eta nola eragin zuen?

Ilustrazioa mugimendu intelektual bat izan zen, pentsamendu tradizionala zalantzan jartzen zuena. Monarka batzuengan eragina izan zuen (Despotismo Ilustratua).

  • Arrazoimena aplikatuz aztertzen zen mundua.
  • Aurrerapen etengabearen ideia.
  • Eskubide naturalak aldarrikatzen zituen.
  • Tolerantziaren garrantzia.

5. Liberalismoa eta bere printzipioak

Antolaketa politiko, ekonomiko eta sozial mota berria zen.

Printzipio politikoak:

  • Botereen banaketa (Montesquieu).
  • Subiranotasun nazionala (Rousseau).

Liberalismo ekonomikoa (Adam Smith):

Pertsona bakoitzak negozio bat irekitzeko askatasuna zuen (merkatu librea).

Kontzeptu Garrantzitsuen Definizioak

Absolutismoa
Europako herrialde gehienetako politika-sistema, non erregeak botere osoa zuen.
Estamentuzko Gizartea
Antzinako Erregimenaren gizarte-antolaketako modu bereizgarria, pribilegiatuetan eta ez-pribilegiatuetan banatua.
Jaun-Erregimena
Nekazariek jaurerriak (nobleziaren eta kleroaren lurrak) lantzen zituzten, errenta bat ordaintzearen truke.
Gremioa
Eskulangileen lanbide-elkarteak, ekoizpena eta prezioak kontrolatzen zituztenak.
Maiorazkoa
Nobleziaren lurrak, oinordetzan banatu ezin zirenak (ondarea mantentzeko).
Esku Mortuak
Kleroaren lurren zati bat, saldu edo besterendu ezin zena.
Parlamentuzko Monarkia
Legea monarkaren gainetik zegoen eta monarkak parlamentuaren kontrola onartzen zuen.
Despotismo Ilustratua
Monarkia absolutuak ideia ilustratuak aplikatzean sorturiko politika-sistema da, botere absolutua mantenduz.

Iraultza Liberalak

6. Amerikako Estatu Batuen Independentzia

Amerikan Ingalaterrako hamahiru kolonia zeuden. Gatazka Britania Handiaren eta kolonoen artean sortu zen, batez ere arrazoi ekonomikoengatik (zergak). Ondorioz, Estatu Batuak sortu ziren.

7. Frantziako Iraultzaren piztea

Hirugarren estatuak askatasun eta eskubide gehiago lortu nahi zituen. Iraultza piztu zuten gertaera nagusiak:

  1. Estatu Orokorretako deialdia: Ogasunaren egoera larria zenez, erregeak estamentuzko gorteari deitu zion.
  2. Pilotaleku Zina: Diputatuak bildu ziren eta zin egin zuten bilduta jarraituko zutela konstituzio bat idatzi arte.
  3. Bastillaren Hartzea: Parisko herritarrek manifestazioa egin eta Bastillako espetxeari eraso egin zioten (1789ko uztailaren 14a).

Entradas relacionadas: