Antzinako Erregimena eta Iraultza Liberalak: XVIII. Mendea

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,41 KB

Antzinako Erregimena eta Iraultza Liberalak

1. Zer zen Antzinako Erregimena?

Antzinako Erregimena XVIII. mendearen bukaera arte indarrean egon zen sistema ekonomiko, sozial eta politikoa zen.

2. Azaldu Antzinako Erregimenaren ezaugarriak.

  • Ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen, industria gutxikoa eta artisautza-lan ugarikoa (gremioak, etab.).
  • Gizartea estamentala zen, estamentuz aldatzeko aukeretara itxia eta desparekotasun handikoa.
  • Monarkia absolutua zegoen.

3. Nolakoa zen nekazaritza Antzinako Erregimenean?

Nekazaritzatik bizi ziren. Lan-baldintza oso kaskarrak zituzten. Nekazariek ordu asko eta asko lan egiten zuten. Elikadura eskasa zen; zerealak jaten zituzten.

Nekazaritzak teknika tradizional zaharkituak erabiltzen zituen, oso produktibitate txikikoak, autokontsumorako bakarrik. Soberakin gutxi izaten zituzten merkataritza egiteko.

Askotan, biziraupen-krisiak izaten ziren: goseteak, desnutrizioak eta gaixotasunak.

Ongarri natural askorik ez zutenez, lugorriaren teknika erabiltzen zuten.

Nekazaritza garatzeko zailtasunak zeuden: teknika atzeratuen erabilera, eguraldiarekiko mendekotasuna eta ongarri naturalen falta zirela eta.

4. Nolakoa zen gizartea Antzinako Erregimenean?

Gizartea estamentala zen. Hiru estamentu zeuden:

  • Nobleziak babes-funtzioa zuen.
  • Kleroak otoitz egiten zuen.
  • Herri xeheak lan egiten zuen.

5. Azaldu pribilegiorik gabeko estamentuak.

  • Herri xehea: zerga feudalak eta elizakoak ordaintzen zituzten; jende langilea zen. Teorian, segurtasun eta babes fisikoa eta erlijiosoa jasotzen zituzten zerga horien truke.
  • Nekazariek talde handiena osatzen zuten.
    1. Nekazari batzuk ofizialki pertsona libreak ziren, baina lursailetara lotuak zeuden eta ezin zituzten lur horiek utzi.
    2. Beste batzuek zuzenean egiten zuten lan jaunarentzat, eta askeagoak ziren.
    3. Nekazari gutxi batzuk libreak ziren.
  • Hirietan, bigarren talde bat zegoen pribilegiorik gabeko estamentuan, artisauek eta merkatariek osatua. Talde horrek gero eta indar handiagoa hartu eta aberatsagoa egin zen.
  • Behe estamentuan pertsona baztertuak ere bazeuden. Delituak eginez edo karitatea jasoz bizi ziren.

6. Azaldu monarkia absolutua eta gorteen papera.

Monarkia absolutua botere-banaketarik gabeko sistema zen.

Gorteak bakarrik deitzen ziren zergaren bat ezarri nahi zenean.

7. Azaldu zer den parlamentarismoa eta non eman zen.

Parlamentuak indar handia hartu zuen. Parlamentuak muga batzuk jarri zizkion errege-erreginen botereari.

8. Zeintzuk izan ziren XVIII. mendeko aldaketak?

  • Metodo zientifiko berria sortu zen.
  • Ilustrazioa sortu zen, arrazoimenaren erabilerarekin.
  • Ilustratuek estamentuzko banaketaren aurka eta meritu sozialean oinarritutako gizartearen alde egin zuten. Burgesiak gora egin zuen.

9. Zer da Ilustrazioa? Zein ezaugarri ditu?

XVIII. mendeko arazoei irtenbidea emateko modu bat sortu zen. Horregatik, Arrazoimenaren Mendea deitzen zaio.

Ezaugarri hauek ditu:

  • Pertsonaren gidari bakarra arrazoimena da.
  • Pentsamendu askea bultzatu zen.
  • Descartesen filosofiaren arrazoimena bultzatu zen: "zalantza metodikoa" eta haren lehen araua, "ebidentzia ezin da ukatu".

10. Ilustrazioak aurrerapenak sortu zituen politikan eta ekonomian?

Politikan:

Ilustratuek ez zuten absolutismoa onartzen; herriak boterea izatea eta askatasunak onartzea eskatzen zuten.

Gobernuan, ideia ilustratuak landu zituztenean, despotismo ilustratua sortu zuten.

Montesquieuk botere politikoen arteko oreka eskatu zuen eta botere banaketaren alde zegoen.

Ekonomian:

Liberalismoaz hitz egiten hasi zen. Estatuak ez zen ekonomian sartzen. Prezioak eskaintzaren eta eskariaren legeek finkatu behar zituzten.

11. Zer izan zen Entziklopedia?

Entziklopedia ilustrazioko ideia berriak biltzen zituen liburua zen.

12. Zer izan ziren Iraultza Liberalak? Zeintzuk dira XVIII. mendekoak?

Iraultza liberalak iraultza burgesak dira, hala nola Amerikako Iraultza eta Frantziako Iraultza.

13. Amerikako Iraultza: Kolonien egoera eta gertaerak.

Britainia Handiak hamahiru kolonia zituen Ameriketako kostalde atlantikoan.

Iparraldeko zortzi kolonietan, industria eta merkataritza ziren jarduera nagusiak, eta burgesia aberatsak agintzen zuen.

Hegoaldeko bost kolonietan, berriz, lurjabeak ziren agintari. Haien lursailetan, esklabo beltzek soroetako kotoia, tabakoa eta arroza lantzen zituzten. Koloniek lehengaiez hornitzen zuten metropolia eta, trukean, manufakturak eskuratzen zituzten.

Amerikako Iraultza Ameriketako hamahiru koloniak Britainia Handiaren aurka 1775ean altxatu zirenean izan zen.

Independentzia 1776ko uztailaren 4an sinatu zuten.

14. Zeintzuk izan ziren Frantziako Iraultzaren arrazoiak?

  1. Frantziak krisi ekonomiko eta fiskal handia bizi izan zuen; gortearen gastuek eta etengabeko gerrek diru-galera izugarriak sortzen zituzten.
  2. Frantziako ilustratuek ideia liberalak bereganatu zituzten, kritika gogorra eginez monarkia absolutistari eta estamentuzko gizarteari.
  3. Burgesia gizarte-talde aberatsa eta kultua zen, baina hirugarren estamentuko partaide. Botere ekonomikoa zuten, baina politikoa ez.
  4. Gosete izugarria. Uzta eskasak izan ziren. Horrek guztiak tentsio sozial eta politiko bortitza eragin zuen.

15. Frantziako Iraultza: Hasiera eta gertaerak.

1789an hasi zen.

Pribilegiatuek zer osatzera bultzatu zuten erregea?

Nobleziak uko egin zion zergak ordaintzeari, eta horrek pribilegiatuen errebolta piztu zuen.

Luis XVI.ak Estatu Orokorrak deitu behar izan zituen.

Pribilegiatuek beren pribilegioei eutsi nahi zieten, estamentukako botoen sistema erabiliz. Hirugarren estamentuak, berriz, boto indibiduala nahi zuen.

Nola sortu zen Asanblea Nazionala?

Hirugarren estamentuak, boto indibiduala nahi zuenez, Asanblea Nazionala sortu zuen. Ondoko pilotaleku batera joan ziren eta bertan zin egin zuten ez zutela Asanblea desegingo, konstituzio bat onartu arte.

Zein izan zen Asanblea Konstituziogilearen lana?

Erregeak Asanblea Konstituziogilearen autoritatea onartu behar izan zuen.

Antzinako Erregimenaren amaiera izan zen.

Eliza Estatuaren mendekoa izatera pasa zen.

Frantziako lehen konstituzioak ideia nagusi hauek izan zituen:

  1. Liberalismoaren printzipioak (berdintasun juridikoa eta askatasun indibidualak).
  2. Monarkia konstituzionala arautzea, non erregeak botere betearazlea zuen eta Asanblea Nazionalak botere legegilea.
  3. Botere banaketa.
  4. Boto eskubidea.

16. Frantziako Iraultzaren ondoren, nork hartu zuen boterea?

Napoleon Bonaparte militar gazte eta entzutetsuak politikari batzuen aholkuak entzun eta estatu-kolpea eman zuen, boterea lortuz. 1804. urtean, Frantziako Errepublikako enperadore izatera igaro zen Napoleon, Frantziako herriaren gehiengoaren babesarekin, gainera.

Entradas relacionadas: