Antzinako erregimenaren ezaugarriak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,13 KB

Zeri esaten diogu Antzinako Erregimena?

XVIII.Mendeko Europako monarkietan zegoen gizarte-, ekonomia-, eta politika-harreman multzoari esaten zaio Antzinako Erregimena. Hiru ezaugarri funtsezko ditu erregimen horrek:
·Estamentuzko gizarteak irautea. Gizarte-antolaketa mota horrek Erdi Aroan zuen jatorria.
·Ekonomia- sistemaren oinarria lehen sektorea zen; batez ere, nekazaritza. Merkataritza gero eta garrantzitzuagoa zen.
·Politika-sistema monarkia absolutua zen. Hauek dira sistema horren ezaugarriak: boterea monarkaren eskuetan kontzentratzea eta adminitrazio-sistema zentralizatua izatea. XVIII.Mendean, monarkek Ilustrazioaren ideien eragina izan zuten, eta bilakaera izan zen, formula aurreratuagoa batzuetara. Hori delaeta, despotismo ilustratua sortu zen.
ESTAMENTUZKO GIZARTEAK JARRAITZEA
Estamentuzko gizartea Antzinako Erregimenaren gizarte-antolaketako modu bereizgarria zen. Sistema hori Erdi Aroan sortu zen, eta gizartea hiru ordena edo estamentutan banatzen zituen: Kleroa, noblezia eta herri xehea.
Estamentuzko gizarteak funtsezko bi ezaugarri zituen:
·Inmobilismo bertikala. Hori delaeta, herri xeheko kideak ezin ziren mailaz igo eta noblezian sartu, oso kasu bakanetan izan ezik.
·Pribilegioak egotea. Pribilegioei esker, nobleziak eta kleroak (estamentu pribilegiatuak), gizarteko gainerako kideek ez bezala, zenbait onura izan zezaketen; esaterako, zergarik ez ordaintzea (are gehiago, zergak kobratzeko eskubidea izatea), beren lurraldeen gaineko jauneskubideak jasotzea eta legedi berezia izatea.

Entradas relacionadas: