Antzinako Erregimeneko Kontzeptu Politiko eta Ekonomikoak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Openfield (Eremu irekiak)

Openfield edo eremu irekiak hesirik gabeko lur-sail handiak ziren, bai jabe bakarrekoak, bai jabetza kolektibokoak.

Bocage (Itxiturak)

Bocage edo itxiturak hesien edo heskaien bidez mugatutako jabe bakarreko lur-sailak ziren. Denetarik landatzen zuten bertan.

Domestic System

Domestic System: Enpresaburu kapitalista batek lehengaiak erosi eta nekazari-familien artean banatzen ditu. Nekazariek salgaiak egiten dituzte nekazaritzan atseden hartzen duten hiletan. Enpresaburu kapitalistak amaitutako salgaiak jasotzen ditu eta salgaiak banatzen edo saltzen ditu.

Lurralde-jaurerria

Lurralde-jaurerria: Jauntxoa lurraren jabea zenekoa. Horrelakoetan, nekazariek errenta ordaindu behar izaten zioten jauntxoari, haren lur-sailak lantzeagatik.

Eskumeneko jaurerria

Eskumeneko jaurerria: Lurralde batean jauntxoak zuen justiziaren ardura; karguak izendatzen zituen eta zergak ordaintzen zizkioten jaunaren monopolioak erabiltzen zituztenek.

Gremioa

Gremioak Erdi Aroan Europako hirietan sortu ziren elkarte ekonomikoak izan ziren; hauetan, lanbide bereko artisauak biltzen ziren.

Estamentua

Estamentua: Bereziki feudalismoan eta Antzinako Erregimenean gizarte-maila izendatzeko erabiltzen den terminoa da.

Pribilegioa

Pribilegioa: Beste pertsona edo gobernu batek bermatutako jarduera bat egiteko baimena da.

Aristokrazia

Aristokrazia: Termino honek boterea gizartearen klase gorenen esku dagoen erregimena definitzen du. Familia handienek soilik osatzen zuten (aberatsenek eta boteretsuenek), administrazioko eta armadako goi-karguak zituztenek.

Burguesia

Burguesia multzo zabala zen: merkatariak, lantegien eta beste negozio batzuen jabeak, errentadunak, funtzionarioak, profesionalak, sendagileak, artistak, letra-gizonak eta zientzialariak.

Herri-xehea

Herri-xehea: Herri baten barruan, maila ekonomiko, kultural eta sozial apalekoek osatzen duten multzoa da.

Absolutismoa

Absolutismoa: Estatuaren aginpide guztiak erregeen esku geratzen ziren; beraz, tradiziozko erakundeek, gorteek edo parlamentuek ez zuten parte hartzen gobernu horretan.

Despotismo Ilustratua

Despotismo Ilustratua: Europan nagusitu zen gobernu mota eta doktrina politikoa da.

Parlamentarismoa

Parlamentarismoa: Estatuaren aginpideen banaketan eta haien arteko orekan oinarritzen den sistema politikoa da.

Ilustrazioa

Ilustrazioa: Europan XVII. eta XVIII. mendeen artean garatu zen mugimendu kultural eta intelektual bat izan zen.

Entziklopedia

Entziklopedia: Frantzian sortua; jarrera kritikoa, bokazio pedagogikoa eta bizi ziren munduarekiko lotura zituen ezaugarri.

Botere-banaketa

Botere-banaketa: Estatu bat gobernatzeko eredu bat da.

Entradas relacionadas: