Argazki kameraren funtzionamendua

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,06 KB

Lupa:  

Lupa lente Konbergentea da, objektua berez duena baino tamaina handiagoan ikustea Ahalbidetzen duena.

Tamaina Txikiko objektu bat zehaztasunez ikusteko, begirantz hurbiltzen dugu, erretinan Eratutako irudia handiagoa izan dadin. Izan ere puntu hurbilaren existentziak Mugatu egiten du objektua nitido ikusteko ahalmena. Luparen bidez objektua Puntu hurbila baino hurbilago koka dezakegulako.

Irudiaren Eraketa luparekin:

Objektua Lentearen eta fokuaren artean kokatzen bada, lortutako irudia alegiazkoa, Zuzena eta objektua baino handiagoa izango da. Objektua ikusteko, begia, Lentearen atzealdetik fokua eta lentearen artean jarri behar da.

Handipena:

 Luparen handipen-ahalmena honako bi angelu Hauen arteko zatidura da: batetik, objektua lupaz ikustean dagokion Angelu-bisuala eta bestetik, objektua puntu hurbilean jarriz luparik gabe Ikustean dagokion angelu-bisuala.

Objektua F1 Fokoan kokatzen bada, irudia infinituan eratzen da eta begia lasaiturik dago, Beraz, egokitzapenaren premiarik gabe:

Argazki kamera:

Argazki kamera Irudiak atzemateko tresna optiko bat da. Sistema optiko batek eta hartzaile Fotosentikor batek osatzen dute. Sistema optikoa objektuaren irudi erreal eta Alderantzikatua hartzailearen gain proiektatzeaz arduratzen da.

Argazki kameraren elementuak:

Argazki Kameraren funtsezko elementuak hauek dira:

-GORPUTZA: Funtsean kamera iluna da. Atzealdean, objektuaren irudi erreal eta Alderantzizkoa eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra Ipintzen da.

-OBJEKTIBOA: Objektuek islaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea da.

Funtzionamendua:

Argazki Kameraren eta giza begiarenaren funtzionamendua antzekoak dira: Objektiboak Begiaren kristalinoaren funtzioa betetzen du, diafragmak irisarena, kamera Ilunak esklerotikarena eta film sentikorrak erretinarena. Baina argazki kamerak Irekiera angelu oso handia du fokaturik, begiarena baino handiagoa, eta horri Esker, ikusi- eremu handiagoa hartzen du.


Entradas relacionadas: