Argiaren Islapena eta Errefrakzioa: Fisika Fenomenoak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,32 KB

Uhinak izaera ezberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazalera heltzen direnean, energiaren parte bat jatorrizko ingurunera itzultzen da: uhinaren islapena da. Aldi berean, uhin erasotzailearen energiaren beste partea, bigarren ingurunera transmititzen da, uhinaren errefrakzioa sortuz. Argiaren islapen eta errefrakzio fenomenoak aztertzeko, oso baliagarria da argi-izpiak kontsideratzea, argiak jasaten dituen norabide aldaketak erakusten baitizkigute. Gainera, argiaren errefrakzio fenomenoak aztertzeko oso garrantzitsua da honako puntu hauek kontuan izatea:  Argiaren abiadura handiagoa da hutsean ingurune materialetan baino.  Hutsean, argi erradiazioen abiadurak ez du uhin luzeraren menpekotasunik: konstantea da. Hala ere, ingurune materialetan uhin luzeraren menpekotasuna du.  Argi uhinen maiztasuna hutsean edota ingurune materialetan berdina da, ez ordea uhin-luzera. (Irudia) ISLAPENA: fenomeno honetan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa gainazalera iristean, uhina itzuli egiten da lehenengo ingurunera, uhin-higiduraren energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Hauek dira islapenaren legeak: 1. Izpi erasotzailea, banaketa gainazalaren eraso puntuko normala (perpendikularra) eta izpi islatua plano berean daude. 2. Eraso angelua, e, eta islapen angelua, i, berdinak dira. ERREFRAKZIOA: fenomeno honetan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketagainazalera iristean, bigarrenean sartu egiten da, uhin-higiduraren energiaren parte bat eramanez eta hedapen norabidea aldatuz. Hauek dira errefrakzioaren legeak: 1. Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude. 2. Eraso angeluaren sinuaren eta errefrakzio angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri bigarren inguruneak lehenengoarekiko duen errefrakzio-indizea erlatiboa deritzo, n21. 3. Ingurune batetik bestera zeharkatzen duenean izpiak ez du bere maiztasuna aldatuko, baina bai uhin-luzera.



ERREFRAKZIOA INDIZEA: Argiari dagokionez, ingurune baten errefrakzio-indize absolutua, n, argiak hutsean duen hedapen-abiaduraren, c, eta ingurune horretan duen hedapen-abiaduraren arteko erlazioa da. n=c/v Argiaren abiadura hutsean, c, eta argiaren abiadura ingurune batean, v, erlazionatzen ditu. Abiaduren arteko zatidura denez errefrakzio-indizea dimentsiorik gabeko nhutsean=1 nairean≈1 c=3·108 m/s Beste ingurune materialetan n, unitatea baino handiagoa da, c abiadura, v abiadura baino handiagoa. n>1


Errefrakzio indizea eta Snell-en legea: Snell-en legea errefrakzio indizeen arabera ere adieraz dezakegui  Argi izpi bat, abiadura txikiagoa duen ingurune batera igarotzen bagara, hau da, errefrakzio-indize baxua duen ingurune batetik errefrakzio-indize altuagoa duen beste batera igarotzen denean, errefrakzioa angelua, eraso angelua baino txikiagoa izango da eta izpi errefraktatua normalera hurbilduko da. n2 > n1 --> r < i Aldiz, bigarren inguruneko abiadura lehenengo inguruneko abiadura baino handiagoa bada, hau da, errefrakzio-indize altuagoa duen ingurune batetik errefrakzio-indize baxuagoa duen beste batera igarotzean, izpi errefraktatua normaletik aldentzen da. n2 < n1 --> r >


MUGA ANGELUA ETA ISLAPEN OSOA: Argia ingurune batetik errefrakzio indize txikiagoko beste ingurune batera pasatzean - abiadura handiagoa duen ingurune batera pasatzean-, gertatu daiteke. 1. Argi-izpia errefrakzio indize txikiagoko ingurune batera pasatzen denean, normaletik urrunduz errefraktatzen da. 2. Eraso angelua handiagoa egitean, errefrakzio angelua ere handiagotu egiten da. 3. Eraso angelu jakin batean (muga angeluan) errefrakzio angelua r=90°koa da. 4. Eraso angelu hori handiagoa bada, argi guztia islatu egiten da, ISLAPEN OSOA. Muga angelua, L, 90°ko errefrakzio-angeluari dagokion eraso-angeluari deritzo. (Irudia)


Erabateko islapenaren aplikazio bat zuntz optikoa da. Beirazko edo plastikozko zuntz malguak dira, eta horien barnetik argia ondoz ondoko barne-islapen osoen bidez transmititzen da. Oso erabilgarriak dira medikuntzan eta baita telekomunikazioetan ere. (Irudia)

Entradas relacionadas: