Ariketa Fisikoa eta Zahartzea: Hezurren Osasuna

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

Hezurren egitura eta bizitza-zikloa

Hezurrak egitura biziak dira, eta etengabe alda daitezke (ez dira “harri gogorrak”) bizitzaren baldintzen arabera.

Ariketa fisikoaren eragina hezurretan

Eskeleto heldu batean, hezurrek proportzio orekatu bat mantendu behar dute zati inorganikoaren (gatz mineralak) eta organikoaren (kolagenoa eta zuntz elastikoak) artean. Hiru egoera desberdin bereizten dira:

  • Bizitza normalean: Guk hezurrei lan pasibo bat ematen diegu; trakzioa jasan behar dute. Adibidez, kaxa bat altxatzen badugu, indarra muskuluek egiten dute, baina muskuluek hezurretik tiratzen dute, eta hezurrek dentsitate egokia izan behar dute ez apurtzeko.
  • Ariketa fisiko gogorra: Ariketa fisiko handia egiten dugunean, lan gehiago eskatzen zaie hezurrei; orduan, dentsitatea igotzen da. Hezur-masa handitu egiten da, eta kolagenoa, proteinak eta gatz mineral inorganikoak irabazten dituzte.
  • Bizitza sedentarioa: Pertsona bat oso sedentarioa bada edo ohean etzanda badago, hezurrek ez dute trakziorik jasaten eta dentsitatea jaitsi egiten da.

Zahartzearen eragina eta birmoldaketa

Bizitza osoan zehar, hezurrek birmoldaketa jasaten dute modu naturalean, egiten duten lanaren arabera. Hezur osasuntsuek proportzio egokia mantendu behar dute zati inorganikoaren eta organikoaren artean:

  • Zati inorganikoa (%65): Gatz mineralak.
  • Zati organikoa (%35): Zuntzak, gai amorfoa eta osteozitoak.

Zahartzean, zelulen metabolismoa motelago doa eta proportzioa desorekatzen da. Desoreka hori bi modutan gertatzen da:

1. Zati inorganikoa gutxitzea: Mineralak galtzea

Kasu honetan, kaltzioa eta mineralak ez dira ondo finkatzen hezurretan eta hezurrek dentsitatea galtzen dute. Ondorioz, arinagoak eta porosoagoak geratzen dira, auskorragoak bihurtuz (gutxiago jasaten dute edozein mugimendu zakar). Trastorno horri osteoporosia deitzen zaio.

Prozesu hau nabarmenagoa da emakumeengan menopausiara iritsi ondoren; izan ere, menopausia aurretik estrogenoek kaltzioa finkatzen laguntzen dute, eta menopausia ondoren, estrogenoak odoletik desagertzen direnez, mineralizazio hori ez da hain ondo egiten. Menopausia (50-70 urte) ezin da saihestu, baina prozesua frena daiteke ariketa fisikoa eginez, hezurrek lanean jarrai dezaten.

2. Zati organikoa gutxitzea

Zahartzean, proteinen sintesia gutxitu egiten da eta ez dira kolagenozko zuntzak behar bezala sintetizatzen. Ondorioz, gatz mineral gehiegi dago eta hezurrak ere hauskor bihurtzen dira. Kolagenozko zuntzak ez dira behar bezala ekoizten.

Entradas relacionadas: