Aristoteles etika
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB
C)Estoizismoa:Greziar pentsalari Zenonek sotu zuen.Estoikoen arabera,unibertsoa eta bertan gertatzen den guztia lege,printzipio edo arrazoi unibertsal batek arautua,zuzendua eta ezarria da.Dena dago legehorren mende eta lege horrek kontrolatzen du dena..Gizakiak naturaren beharren mende egon behar du,estoikoen maxima moralak adierazten duenez:bizi naturaren arabera.Patuaren onarpen horrek garamatza ideal etikora,gogoaren lasaitasunera eta baretasuna;gure mende ez dagoen guztiaren aurrean zirkinik egin gabe egotera:batzuetan maitasunaren aurrean,arrakastaren aurrean,osasunaren eta aberastasunaren aurrean;beti heriotzaren eta zoriaren kolpeen aurrean.
D)Etika kristaua:Ordezkaririk esanguratsuenetakoa da Tomas Akinakoa filosofo eskolastikoa.Hari zor zaio naturaren legea kontzeptua.Kontzeptu hori da gizakiei,Jainkoaren irudira eta antzera sortutako izaki arrazioanal eta askeei,dagokien betiereko legearen atala.Gizakiak berez du naturaren legeari jarraitzeko joera.Legearen oinarrizko agindua da ongia egitea eta gaizkia ekiditea.Funtsezko agindu horren ondoren datoz ongia edukiz janzten duten bigarren mailako beste hiru:Bizitza kontserbatzeko agindua,Ugaltzeko eta espeziea zaintzeko agindua eta Egia bilatzeko agindua...Lege positiboaz ere mintzo da,gizakiok gure ordenamendu juridikoetan lantzen dugunaz.Antolaera naturalaren gauzatze juridikoa eta politikoa izan behar du,aro bakoitzaren arazoak eta zirkunstantziak kontuan hartuta.Lege positiboak naturaren legearen agindu aldaezinak errespetatu behar ditu.E)Etika utilitarista:Teoria etiko horren ordezkari nagusiak Jeremy Bentham eta John Stuart Mill filosofo ingelesak dira.Doktrina honen arabera,gure jokabidea baliagarritasun printzipioak edo gehienen interesak arautu behar dute.Hortik dator printzipio utilitarista ezagunena:ekintza bat ona da ahalik eta pertsona gehienei ahalik eta zoriontasun handiena sortzen dienean..Moralitatearen eta justiziaren oinarrizko printzipioa da norbanakoaren zoriontasunak taldearen zoriontasunarekin bateragarria izatea.Legeek eta gizarte erakundeek funtsezko rola bete behar dute interes publikoak sustatzeko orduan eta horiek interes pribatuekin uztartzeko orduan.