Bizitzaren Ulermena eta Supergizakia Nietzsche-ren Filosofian
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,32 KB
Filosofia: Bizitzaren Zentzua eta Supergizakia
Bizitzaren Zentzua:
Vitalismoak, bizitza bera errealitate funtsezkotzat eta bizitzaren esentzia izaera arrazionaltzat hartuta ere, ez du argitzen bizitzaren benetako esanahia. Adimena baino garrantzitsuagoak dira irudimena eta intuizioa. Arrazionalismoak, bere muturreko metafisikan, ezin du ulertu bizitza zer den eta nolakoa den benetan. Horregatik, metafisikari egindako kritika erabatekoa eta zaharkitua da. Kontzeptuen eta arrazoien bidez ezin da bizitzaren zentzuraino iritsi. Jaiotza, heriotza, sufrimendua... une horiek sentimendu tragikoetatik bakarrik uler daitezke. Bizitza zerbait tragikoa da, eta behar bezala ulertzeko, arrazoia baino zerbait gehiago behar dugu. Metafisikaz hitz egin beharrean, estetikaz hitz egin zuen.
Supergizakia:
Nietzscheren arabera, gizakia oker dabil, orain arte izan dituen ereduak erabat gezurrezkoak baitira. Hala adierazi zuen Zaratustra liburuan, non supergizakia lurraren zentzua dela dioen.
- Bizitzari baietza ematea.
- Gorputzaren mespretxuari ezetza esatea.
- Instante bakoitzean norberak erabakitzea zer den ona eta zer txarra.
- Kristautasunaren balioei ezetza ematea.
- Balio guztien transmutazioari baietza ematea.
Lurraren zentzua denez, beste mundu bateko ametsak utzi eta lurrera itzuliko da. Bere moralak autonomia izango du, eta aldaketarako ausardia izango du. Alegoria baten bidez gizakia nola askatzen den azaltzen du, hiru itxuraldaketen bidez:
- Kamelua: Lehenik, espiritua gamelu bihurtzen da. Bizkar gainean daraman zama arrastaka eraman behar du. Ez du errutasunik izan nahi, agindu zorrotzak bete nahi ditu. Bizitzaz gaindiko balioen pisua eramaten du.
- Lehoia: Gamelua lehoi bihurtzen da. Ezetz esaten duen ikurra da, nihilista. Bihurtzen den momentu hori idealismoaren gainbehera da. Halere, oraindik ez du indar handirik.
- Haurra: Lehoiak haur bihurtu behar du. Harrigarria da, soilik haurrak baitira libreak; haientzat dena jolasa baita. Ez du iraganeko zamarik, ez baitu iraganik, haurra baita. Umea bera da bizitza berria eta unea bizitzeko gai dena. Haurra bakarrik izan daiteke supergizakia.
Noiz edo noiz jaioko da supergizakia, bide horretatik.