Arkitektura Hiztegia

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB

Absidea. Elizaren burualdean dagoen zatia; oro har, erdizirkularra ematen zieten izena.

Arbotantea. Arku-formako elementu arkitektonikoa, eraikinen kanpoaldean egoten dena; gangaren alboko bultzadak jaso eta kontrahormetara igortzen ditu.

Arku polilobulatua. Elkar ebakitzen duten hiru zirkunferentzia-arkuz edo gehiagoz osatutako egituradun arkua.

Arrosa-leihoa. Beiratez apaindutako leiho zirkularra, katedral gotikoetako portadetan jartzen zena.

Beiratea. Bastidore edo marko batean muntatzen diren beirazko koloretako piezen multzoa; ateak edo leihoak estaltzeko erabiltzen da.

Erdi-puntuko arkua. Zirkunferentzia erdi baten itxura duen arkua.

Erretaula. Eskulturak, erliebeak edo pinturak jartzeko egitura, oro har, egurrezkoa. Elizetako aldarearen atzealdean jartzen da.

Ferra-arkua. Zirkunferentzia erdiko trazadura baino handiagoa duen arkua, ferra forma duena.

Freskoa. Aurrez prestatutako kare hezezko geruza batean kolora aplikatzean datzan pintura-teknika.

Gargola. Izaki fantastikoen eskultura, teilatuetako hustubideetan jartzen zena.

Girola. Elizaren burualdeko deanbulatorioa edo korridorea, aldare nagusia inguratzen duena.

Gurutze grekoko oinplanoa. Tamaina bereko besodun gurutze baten forma duen oinplanoa.

Gurutze latindarreko oinplanoa. Tamaina desberdineko besodun gurutze baten forma duen oinplanoa; bertikalean luzeagoa da horizontalean baino.

Gurutze-ganga. Zenbait ojiba-arku gurutzatzean sortzen den ganga.

Kanoi-ganga. Erdi-puntuko arkuen segida batez osatutako ganga.

Klaustroa. Monasterioen erdialdeko patioa (normalean, lau angelukoa); monjeek eta mojek erabiltzen zuten paseatzen zuten bitartean meditatzeko.

Kontrahorma. Hormari atxikitako pilarea, hormak sendotzeko balio duena.

Mainela. Ate edo leiho baten hutsunea bitan banatzen duen zutabea edo elementu bertikala.

Miniatura. Erdi Aroan eskuizkribuak ilustratzeko erabiltzen zen xehetasun handiko margolana.

Mosaikoa. Koloretako harriz edo kristalez osatutako obra apaingarria.

Ojiba-arkua. Elkar ebakitzen eta habetzen duten bi zirkunferentzia-arkuz osatutako arkua.

Urregintza. Urrez, zilarrez edo beste material preziatu batzuez objektu artistikoak lantzea.

Entradas relacionadas: