Arrazionalismoa: Ezagutzaren jatorria eta arrazoimena

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,13 KB

Arrazionalismoa: Ezagutzaren jatorria

Filosofian, epistemologia izeneko adarra arduratu da ezagutzaren jatorria edo iturria zein den argitzen. “Nola ezagutzen dugu?” edo “zerren bitartez eskuratzen dugu ezagutza?” bezalako galderak filosofiaren historian zehar hainbat autore erantzuten saiatu dira. Arrazionalisten ustez, arrazoia da ezagutza eskuratzeko iturri baliagarri bakarra.

René Descartes eta arrazionalismoaren ordezkariak

René Descartes (1596-1650) Frantzian jaio zen eta arrazionalismoaren sortzaile moduan ezagutzeaz gain, filosofia modernoaren aitatzat ere hartzen da. Edonola ere, korronte epistemologiko horren baitan beste bi filosofo hauek ere aipagarriak dira: Spinoza eta Leibniz.

Zalantza metodikoa

Descartesek, zentzumenek engaina gaitzaketela ikusirik, existentzia guztia, norberarena barne, zalantzan jarri zuen:

  • Nola jakin nire inguruko objektuak existitzen ote diren?
  • Nola dakit ni existitzen naizela eta ez naizela ametsetan ari?

Arrazoimena erabiliz galdera hauek argitzeko metodo bat proposatuko du: zalantza metodikoa. Honen arabera, zalantzazkoak izan daitezkeen baieztapen guztiak baztertu behar dira, zentzumenetatik datozkigunak barne.

Cogito ergo sum: Pentsatzen dut, beraz, banaiz

Descartes konturatzen da existitzen ez den ezer ezin daitekeela zalantzan egon; beraz, zalantzan dagoen zerbait denez, bera existitzen dela ondorioztatzen du: cogito ergo sum.

Arrazionalismoaren ezaugarriak

Arrazionalistek baieztatzen dute arrazoimenak bakarrik sortzen dituela ideia argiak. Arrazionalismoak, hortaz, arrazoimenaren nagusitasuna berresten du jaiotzatiko ideien ezagutzan (arima, Jainkoa eta mundua), eta matematika hartzen du jakintza arrazionalaren eredu gisa.

Arrazoimenean oinarritutako ezagutza jakintza unibertsala eta beharrezkoa da; esperientziaren datuek ematen duten jakintza, berriz, partikularra da. Arrazionalisten helburua arrazoimen hutsean oinarrituko den zientzia eta filosofia unibertsala lortzea da.

Entradas relacionadas: