Arrazionalismoa eta Metodo Kartesiarra
Clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,31 KB
Arrazionalismoaren Ezaugarriak
1. Erabateko konfiantza giza arrazoian: Kontsideratu ohi da arrazionalismoaren moduko sortzailea eta korronte filosofiko berean kokatzen direla Spinoza, Malebranche eta Leibniz. Arrazionalismoa beste ezagutza-ahalmenen gainetik jartzen da, sentipenezko organoak eta irudimena engainagarriak direlako. Fedea, tradizioa eta autoritatea, Eliza Katolikoaren kasuan pisu handikoak, zalantzan jartzen hasi zirenean.
2. Metodo berri baten bilaketa: Arrazionalismoaren helburua arrazoibide zuzenera eramango zuela metodo bat bilatzea zen, eredua matematikan topatuz.
3. Intuizioa eta dedukzioa ezagutza lortzeko ahalmenak: Arrazionalismoaren bidez ezagutza-edukiak ditzakegu, intuizio intelektuala eta dedukzio-ahalmenak ditugulako. Intuizio intelektualak arrazoiaren soilaren ahalmenak ditu.
4. Ideia sortzetikoen defentsa: Ezagutzaren lehen printzipioak ezin dira esperientziaren bidez lortu, adimenean aurkitzen baitira eta intuizio intelektual horrek antzemateko gaitasuna du. Ideia horietatik eta dedukzioaren bidez, gainerako egiak eskuratzea da posible, munduaren sistema eraikitzeko.
Metodo Kartesiarra
Metodoa ezagutza perfektura eramaten gaituen bidea da. Metodoa ezagutza guztietan aplikatzen diren arau batzuetan datza, inteligentzia eta arrazoitzeko gaitasuna berdinak direlako izaki guztietan. Metodo honen bidez arrazoia gauzatzeko bidea erakutsi nahi zuen Descarteselek, egia ziurrak aurkitzeko eman beharreko pausoen zerrenda bat eginez. Horren xedea arrazoia erabiltzea eta natura erraztea da.
Metodoa jarraituz edonoiz desbideratzea sahiestuko dugu, 4 arau hauek jarraituz:
- 1. Ebidentziaren araua: Ez duzue ezer egiatzat hartuko, adimenak ziurtzat ez badauka. Horretarako, zerbait ebidentea izateko, argia eta berezia izan behar da.
- 2. Analisiaren araua: Baieztapen konplexuak elementu sinpleetan bereiztu behar dira, arazoa ahalik eta gehien zatituz, natura soiletan banaturik geratu arte.
- 3. Sintesiaren araua: Analisia egin ostean, baieztapen sinpleenak elkarrekin lotuz ezagutza konplexua berreraikiko dugu.
- 4. Zenbakikuntza eta birpasaren araua: Prozesuko pauso guztiak berrikusi behar dira, ezer ahaztu eta dedukzio okerrak ekiditeko xedearekin.
Berez, Descarteselek bere metodo filosofikoan aplikatzen hasi zen, ezagutza konplexua analizatuz, ebidentzia ez zena baztertuz eta sistema filosofiko osoa berreraikiz.
Zalantza Metodikoa
Egizko ezagutza segurua lortzeko helburua du, hau da, filosofiaren printzipio argiak aurkitzea. Horretarako, aurrezagutzaren egiazkotasuna konprobatu eta egia guztiz zalantzezina aurkitzeko prozesua da. Zalantza metodikoa ez da duda eszeptikoa. Descartesentzat egia ezagut daiteke. Duda metodikoa estrategia bat da, probisionala (printzipio ziurra aurkitu arte). Lau fasetan banatuta:
- 1. Sentipenezko pertzepzioaren zalantza: Sentipenezko ahalmnek sarritan engainatzen dute. Horretarako, berriz ere egin ditzake. Beraz, zentzumenak dudan jartzen ditu.
- 2. Ametsa eta errealitatearen arteko bereizketa zalantzan: Askotan leku batean gaudela amesten dugu eta benetakoa dela pentsatzen dugu, horregatik zalantzan jartzen dira.
- 3. Arrazoiaren fidagarritasuna: Arrazoiak batzuetan engainatzen gaitu, gizaki asko geometria eta aritmetika arazo sinpleetan ere tronpatzen dira. Horretarako zalantza da.
- 4. Arrazoiaren egia aldaezinen zalantza: 2+2=4 izatea zalantzezina dirudien arren, gertu liteke izpiritu gaizkilerunen bat gure burua nahasten ibiltzea: . Hortaz, arrazoiaren edukia guztiz zalantzan jarri beharko dugu.
Lehenengo Egia: Cogito, Ergo Sum
Descarteselek ondorioztatu zuen dena faltsua zela, baina zalantzan jar ezin zezakeen gauza bat aurkitu zuen eta hortik atera zun esaldia. Egia intuizioz agerikoa, argia eta berezia zela zihoten. Descartesek baieztapenetik abiatuta hasi zen filosofia sortzen. Zalantza metodikoak prozesu arazo handi bat zuen: solipsismo subjektibista. Ezin da frogatu beste kontzientzia batzuk existitzen direla, eta ezin da frogatu nire kanpoan dagoen mundu bat existitzen denik.