Artearen Historia: Maisulanen Azterketa Formala

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,18 KB

Manet: Bazkaria belar gainean (1863)

Egilea: Edouard Manet | Kokapena: Orsayko Museoa, Paris

Biluzik dagoen emakumea egiteko, Manetek modelo kutuna erabili zuen. Gorputza argitsua du, eta zuzenean ikusleari begira dago. Ondoko gizonak Maneten anaia eta koinatua dira. Emakumea ez balego bezala daude solasean biak. Aurrean, emakumearen arropak, fruta bete saski bat eta ogi-zerra bat, izadi hil baten antzera. Atzean beste emakume bat errekan bainatzen ari da. Lehen planoko irudiak gainetik zintzilikaturik daudela dirudi.

Azkar margotutako hondoak ez dauka sakontasunik. Argia, artifiziala dirudiena, ia itzalik gabea da; barreneko eszena bat dela ematen du, ez kanpokoa. Manetek tamaina handia aukeratu zuen, normalean ospe handiko gaietarako erabiltzen dena. Margolanaren estiloak ez zien garaiko ohitura akademikoei eutsi: pintzelkadak ezkutatzen ahalegindu gabe, zenbait tokitan bukatzeko dagoela ematen du.

Margolan honek Frantziako publikoa asaldatu zuen. Ez da pintura errealista, artistaren askatasunaren aldeko aldarrikapena baizik. Emakume bat biluzik, guztiz jantzirik dauden bi gizonezkoekin batera agertzeak garaiko zuzentasunaren kontra jo zuen.

Manet: Folies-Bergèreko taberna (1882)

Egilea: Edouard Manet | Kokapena: Courtauld Institute of Art, Londres

Margolari frantsesaren azken obra handia izan zen. Manetek neska bat aurkezten du atzealde bizi eta inpresionista baten aurrean. Ispiluan islatuta, bezeroak eta tabernako xehetasunak ikus daitezke. Neskaren aurrean lore-botila multzo bat eta frutaz betetako katilu bat daude marmolezko mahai baten gainean, Manetek natura hilen gaia lantzeko duen trebetasuna frogatuz.

Monet: Inpresioa, eguzki atera berria (1872)

Egilea: Claude Monet | Kokapena: Marmottan-Monet museoa, Paris

Paisaia une bateko inpresioa baino ez da. Le Havreren inpresio bat irudikatu zuen, leihotik hartutakoa. Monet-ek atmosfera eta ura islatu nahi zituen. Konposaketaren oreka: zerumugatik gora dauden formak itsasoan irudikatzen dira. Eguzki laranja urdin hotzez inguraturik dago. Ontziek diagonala egiten dute, marrazkiaren desagerketa (kontorno lausotuak) nabarmenduz. Pintzeladak banda horizontal eta bertikaletan banaturik daude.

Degas: Dantza eskolan (1874)

Egilea: Edgar Degas | Kokapena: Orsay Museoa, Paris

Parisko Operako dantzariak erakusten ditu, irakaslearen ebaluazioaren zain. Gela leiho handi batek argitzen du, ispilu zabalean islatzen dena. Ezaugarri orokorrak: keinu ezberdin ugari, konposizioa diagonalean eta enkuadre moztua. Barrualdea modu artifizialean argituta dago. Degasek dantzarien mugimendua eta makurtzeko gaitasuna azpimarratzen ditu.

Cézanne: Karta-jokalariak (1890)

Egilea: Paul Cézanne | Kokapena: Orsay museoa, Paris

Konposizio orekatua, asimetria txikiarekin. Bolumen guztiak geometrikoki definituta daude (kono, zilindro eta esferak). Kartetan jolasten duten bi nekazari dira, erdian ardo botila bat dutela. Kolore beroen nagusitasuna nabarmentzen da. Pintzelada motzak, bakartiak eta sintetikoak erabiltzen ditu.

Van Gogh: Gau izartsua (1889)

Egilea: Vincent Van Gogh

Paisaia honetan hiru plano bereiz daitezke: nekostak, Arles hiria eta zerua. Pintzelada indartsuak, nahasteak eta makurdurak pintorearen krisi emozionala adierazten dute. Lerro distiratsuek zeru eta lurraren arteko kontrastea areagotzen dute. Su itxurako altzifreek bertikalitatea ematen diote konposizioari.

Seurat: Igande arratsaldea Grande Jatten (1884-1886)

Egilea: Georges Pierre Seurat | Kokapena: Art Institute of Chicago

Puntillismoaren adibide nagusia. Margolanaren konposizioa asimetrikoa eta estatikoa da, horizontal eta bertikaletan eraikia. Perspektiba konikoa erabiltzen du espazio sakona sortzeko. Seuratek "zink horia" pigmentu berria erabili zuen, argiztaturiko eremuetan distira emateko.

Matisse: Estudioa gorriz (1911)

Egilea: Henri Matisse | Estiloa: Fauvismoa

Kolore puruak, argitsuak eta kontrastatuak. Kolore gorriaren nagusitasuna nabarmentzen da. Ez dago perspektibarik ezta sakontasunik ere; konposizioa guztiz laua da, arabeskoak elementu dekoratibo gisa erabiliz.

Munch: Oihua (1893)

Egilea: Edvard Munch | Kokapena: National Gallery, Norvegia

Espresionismoaren gailurra. Margoak autoreak bizi duen herstura existentziala adierazten du. Aurpegiak hilotz baten maskara dirudi. Kolore bero eta hotzen kontrasteak (urdina eta laranja) eta pertsonaiaren inguruko zurrunbiloek larritasuna areagotzen dute.

Picasso: Guernica (1937)

Egilea: Pablo Picasso | Kokapena: Sofia Erregina Museoa, Madril

Kubismoaren maisulana. Konposizio berritzailea du, erdiko piramide argitsu batekin. Kolorearen ausentzia nabarmentzen da: koadroa zuri-beltzean eta grisetan margotuta dago. Guernica faxismoaren aurkako protesta-oihu gisa sortu zen, gerraren izugarrikeriak salatzeko ikur unibertsala bihurtuz.

Entradas relacionadas: