Astronomiaren Historia: Geozentrismoa, Heliozentrismoa eta Kosmosa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Ptolomeo eta geozentrismoa

Ptolomeok unibertsoaren eredua eman zuen. Uste zuen Lurra ez zela mugitzen eta unibertsoaren erdigunea okupatzen zuela; Eguzkia, Ilargia, planetak eta izarrak haren inguruan biratzen zirela pentsatzen zuen.

Geozentrismoa: Lurra unibertsoaren erdian dagoela eta izar zein planetak haren inguruan mugitzen direla dioen teoria da.

Koperniko eta heliozentrismoa

Kopernikok heliozentrismoaren bidez astronomiari ikuspegi erabat berria eman zion. Nahiz eta hasieran zalantzan jarri, bere teoria unibertsoaren funtzionamendua ulertzeko oinarria bihurtu zen eta Zientzia Iraultza piztu zuen.

Galileo Galilei

Berari esker, Jupiterren lau sateliteen existentzia aurkitu zen. Halaber, unibertsoan izar asko zeudela agerian utzi zuen.

Astrofisikaren hastapenak

Astrofisika, fisika erabiliz izarrak eta espazioan dauden beste gorputz batzuk nolakoak diren eta horietan zer gertatzen den ulertzen saiatzen den zientzia da.

XIX. mendean hasi zen garatzen, izarren argia aztertuz hauek zer materialez eginak dauden jakiteko aukera aurkitu zenean.

Materia iluna

Materia iluna ikusi ezin dugun materia mota bat da, ez baitu distira egiten (ez du argirik igortzen). Badakigu existitzen dela, izarrei eta galaxiei grabitatorioki eragiten dielako.

Unibertsoaren Big Bang-eko eraketa-eredua eta gorputz espazialen portaera ulertzeko funtsezkoa da.

Inflazioaren teoria

Zer da? Inflazioa Big Bangaren ondorengo espantsio azkar eta esponentziala da, segundo baten zati txiki batean gertatutakoa.

Zergatik da garrantzitsua?

  • Uniformetasuna: Unibertsoaren tenperatura eta dentsitate berdintasuna azaltzen du.
  • Egiturak: Galaxiak eta egitura handiak sortu ziren kuanto-fluktuazioetatik.

Ondorioak: Inflazioaren ondoren, unibertsoak espantsio normala eta materia-eraketa hasi zuen. Mikro-uhinen hondoko erradiazioaren isotropia inflazioaren aldeko froga nagusia da.

Barneko planetak (harritsuak)

Eguzkitik hurbilen daudenak dira, tamaina txikikoak eta gainazal solidoa dutenak.

  • Merkurio: Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta ia ez du atmosferarik.

Kanpoko planetak (erraldoiak)

Eguzkitik urrunago daude, gasez edo izotzez osatuta daude eta tamaina handikoak dira.

  • Jupiter: Eguzki-sistemako handiena da, "gas-erraldoia" deitua, eta 79 ilargi ditu gutxienez.

Entradas relacionadas: