Atomoaren Propietate Fisiko-Kimikoak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,38 KB

Erradio atomikoa: Talde berean

Zenbat eta Z. altuagoa orbita gehiago ditu beraz erradio handiagoa.

Periodo berean

Zenbat eta Z.altuagoa, karga nuklearra handiagoa, beraz, elektroiak erakarriago daude eta atomoa txikiagoa da.

Ionizazio energia:

Atomo bati e* galtzeko eman behar zaion energia da.

Talde berean

Zenbat eta Z.altuagoa, orbita gehiago, beraz azken e* , nukleotik urrutirago, beraz, errazagoa da kentzen, hau da I.E txikiagoa.

Periodo berean:

Zenbat eta Z.altuagoa, karga nuklear handiagoa , beraz azken e* kentzen zailagoa izango da erakarriago daudelako , hau da, I.E handiagoa.

Elektronegatibitatea:

Atomo batek e* erakartzeko duen joera.

Talde berean:

Zenbat eta Z.altuagoa, azken orbita urrutirago, beraz, e* erakartzeko joera txikiagoa.

Periodo berean:

Zenbat eta Z.altuagoa, karga nuklear handiagoa, beraz , e* erakartzeko joera handiagoa.

Erradio ionikoa:

atomo batek elektroi bat galtzen duenenan, txikitu egingo da. Energia elementuko elektroietan banatzen da, elektroiak galtzean energia elektroi gutxiagotan banatzen da, horregatik txikitu egiten da,zenbat eta positiboago, txikiagoa. Atomo batek elektroia irabazten duenean, handitu egiten da. Energia mailak energia beste elektroi berri bati ere eman behar die horregatik handitu egiten da.

Afinitate elektronikoa:

elektroiak hartzeko erraztasuna da. Atomo batek gas egoeran, elektroi bat irabaztean trukatzen duen energia. Honek energia askatzen du , hau da, negatiboa bada, oso erraz hartuko du elektroia eta erosoago egongo da hori hartuta hori ez egingo balu. Alderantziz, energia behar badu:hau da, positiboa bada, kosta egingo zaio elektroia hartzea.

Talde batean

, goitik behera nukleoak egiten duen indarra txikiagoa da, horregatik zenbat eta beherago egon afinitate elektroniko txikiagoa izango da.

Periodoetan

, zenbat eta eskubirago afinitate elektroniko handiagoa . Gas nobleen kasuan oso afinitate txikia dute.

Balentzia ionikoa:

Gas geldoak ez diren beste elementu guztiek joera dute elektroiak hartu edo galtzeko gas nobleen konfigurazio elektronikoa lortzeko, oso egonkorra baita.

Positiboa:

galtzen duten elektroi kopurua gertuen duten gas geldoaren egitura lortzeko(METALA).

Negatiboa:

irabazten duten elektroi kopurua gertuen duten gas geldoaren egitura lortzeko(EZ METALA).

Entradas relacionadas: