Baionako Hitzarmena (1945): Testuingurua eta Garrantzia
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,23 KB
Baionako Hitzarmena (1945-03-31): Testuingurua eta Garrantzia
Testu hau, lehenengo mailakoa da, gertakizunen garaikoa zelako eta akordio hau idatzi zen moduan agertzen delako. Gai nagusia politikoa da, alderdien ituna zelako. Egilea, Euzkadiko Gobernuan parte hartu zutenak, gehi beste euskal erakundeen ordezkariak. Testua guztiz objektiboa da. Dokumentua fidagarria da, publikoa zelako eta sinatu zuten partaideek sinaduraren kopiak dituztelako; beraz, aldaketaren bat izatekotan posible da kontrastatzea.
Euskal Herria Gerra Zibilean eta Frankismoan
1936. urtean Jose Antonio Agirre Lekubek lehen Eusko Jaurlaritza osatu eta historiako lehenengo lehendakaria izan zen. Urte berean, hiru urte iraun zuen Espainiako Gerra Zibila hasi zen. 1937ko apirilaren 26an Alemaniako Condor legioak, indar nazionalen buru zen Francisco Franco jeneralaren aginduz, Gernika bonbardatu zuen. Ez zen eraso estrategiko bat izan, euskal askatasunaren sinboloa zen Gernikako arbola kolpatu nahi izan zuen, eta baita biztanleria zibila ere, egiteko astelehena aukeratu baitzuten, azoka eguna.
1939an, Agirre lehendakariak Euskal Estatu Independientea deklaratu zuen. Handik egun gutxitara frankisten garaipen militarra gertatu zen eta Euskal Estatuaren amaiera ekarri zuen. Borrokaldian 50.000 hildako eta 200.000 exiliatu izan ziren. Berrogei urte iraungo zuen diktadura aldi gogorra izan zen Euskal Herriarentzat, batez ere "probintzia traidore"tzat hartu zituzten Bizkaia eta Gipuzkoarentzat. Euskaldunen askatasun politiko eta sozialak zapaltzeaz gain, euskara, ikastolak eta euskal kultura kutsua zuen edozein egitasmoren kontrako neurri zorrotzak hartu ziren. Euskaraz hitz egiten zuenarentzat zigor gogorrak zeuden, gaztelaniaz azkarrago ikas zezaten. "España; una, grande y libre" goiburuarekin, Euskal Herriak ez ezik beste nazionalitate batzuek, Katalunia eta Galiziak, esate baterako, errepresio politika gogorra jasan behar izan zuten. Itotze honek euskal gizartearengan sentimendu abertzale eta independentista indartzea ekarri zuen.
ETAren sorrera eta Euzkadiko Gobernuaren ahaleginak
1959an, ETA (Euskadi Ta Askatasuna) sortu zen, frankismoaren aurka borrokatzeko jaio zen erakunde armatua. Demokrazia iritsi zenean indarkeria erabiliz jarraitu zuten beraien helburu politikoak lortzeko, bide demokratikoei uko eginez. Euskadiko Gobernuak ez zituen haren helburuak lortu, hau da, mendebaldeko demokrazien babesa frankismoaren kontra lortzea. Horretarako, gerrak iraun zuen bitartean, FBIrekin kolaboratu zuen. Honetaz gain, amerikarrak ez haserretzeko Euzkadiko Gobernutik alderdi komunista kanporatu zuen. Izugarrizko desengainu izan zuten EE.BB.etako gobernua konturatu zenean Gerra Hotzean egokiago zitzaiola Francoren erregimena erbesteko oposizioa baino. Beraz, Espainia NBEan sartzea 1955ean, kolpe gogorra izan zen atzerriratutako gobernuarentzat. Ordura arte NBEetan zegoen espainiar ordezkari bakarra Jesus Galindez izan zen Errepublika Dominikarreko Trujillo diktadorearen aginduz eraila izan arte.
Ondorioak eta Legatua
Edozein modutan, gaur egun onartzen da atzerriko gobernu autonomikoen eragina 1977ko autonomiazko estatutuak lortzeko. Gobernu honen lanak errepublika garaiko legitimitate historikoa eta juridikoa islatu zuelako.