Banaketa ekonomia

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,65 KB

(SARRERA) maparen erreferentzia eta informazio iturria.   Jarraian EAEko industri enpleguen mapa dugu aztergai. EAEko mapa honek udalerri mugak erakusten ditu eta legendan industriako langile kopurua adierazten da, kolore- tamaina ezberdineko zirkuluen bidez (50000tik gora zirkulu-balore handiena eta 500-1000 zirkulu- balore txikiena). Zirkuluak EAE osoan zehar, udalerri mugen barnean daude kokaturik eta hortaz herri nagusi bakoitzeko industri enpleguaren informazioa ematen digu. Orokorrean esan daiteke probintzia bakoitzak errealitate ezberdina erakusten duela, jarraian probintzikako azalpena egingo delarik. Industriaren kokapenak adierazten du banaketa desorekatuta dagoela pasatu ditugun garaien ondorioz.  Eskualdeei dagokienez, industriaren banaketak triangelu alderantzik tuaren itxura hartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan erpinak izanik. Bilboko eta Donostiako guneak  industria korridore batekin elkartuta daude. Vitoria Gasteiz, bietatik banatuta dago. Probintziei dagokienez, (Bilbo Handiko) eredu polarizatua eta Gasteizko) makrozefalia daude banaketa orekatuagoa Gipuzkoan. Testuinguru horretan, nobedade handiena hau izan da: Markina-Ondarroan, Eta Arabako Errioxan. Industria-lurzoruak (industrialdeak) eta ETEetarako indus- tria-eraikinak prezio lehiakorretan sortzea (Industrialdeak programa) pro- posatzen da. Bizkaiaren kasuan Gipuzkoan industri enpleguen banaketa homogeneoagoa da eta probintziako eskualde ezberdinetan garatu zen industria dibertsifikatuaren islada dugu gaur egun ere, horrela mapan Eibar, Elgoibar, Arrasate, Bergara, Legazpi, Azpeiti, Usurbil, Hernani, Pasaia, lrun eta Donostiak kontzentratzen dituzten zirkuluak (enpleguak) esanguratsuak dira. Udalerri hauetan industria astuna, paperarena, elektronikoa... Dira nagusi. Azkenik mapan nabaria da arabar probintziak erakusten duen makrozefalia. Industria beranduago iritsi zen hona eta Gasteiz hiriburuan kokatu zen batez ere. Horrela probintziako ia industria lanpostu guztiak hemen kokatzen dira, autogintza Mercedes, industria astuna, elikagaigintza..Izanik sektore nabarmenenak. Mapan ikusten den bezala, arabar Errioxan industri lanpostuak ere topatzen ditugu, batez ere ardogintzari loturik. Ondorioz esan daiteke industriako banaketak eskualde mailan triangelu alderantzizkatuaren itxura duela, eta erpinak hiru euskal hiriburuetan daudela. Bilboko eta Donostiako nukleoak industria korridore baten bidez lotuta daudela barrualdetik (KOMUNIKAZIO BIDEAK, DURANGALDEA-DEBA HARANA) eta Gasteiz bietatik bereizita agertzen zaigula.


Entradas relacionadas: