Barrokoa: historia, ezaugarriak eta arkitektura

Arte y HumanidadesActualizado el 2,41 KB

Resumen

Testuak Barroko artistikoa aurkezten du: XVI. mendearen amaieran sortu eta XVIII. mendearen erdian Rococorekin amaitu zen, Mendebaldeko Europan. Arkitekturaren ezaugarri orokorrak azaltzen ditu, Italiako eta Espainiako arkitektura barrokoa barne. Ikasleak artearen eta gizartearen arteko lotura ulertuko du.

Puntos clave

  • Barrokoa XVI. mendearen bukaeran sortu eta XVIII. mendearen erdian Rococorekin amaitu zen, Mendebaldeko Europan.
  • Erreforma protestantea, monarkia absolutuak eta kontraerreforma dira hura eragin zuten egoera historikoen artean.
  • Arkitektura barrokoak lerro makurrak, gainazal ondulatuak eta argilunak erabiltzen ditu.
  • Barruko dekorazio piktoriko ilusionista eta perspektibak efektu eszenografikoak sortzen ditu, kupula eta gangetan batez ere.
  • Erroma barroko artearen gune nagusia izan zen; Bernini eta Maderno dira maisu nagusiak.
  • Espainian arkitektura barrokoa XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdian garatu zen, eredu herreratarraren eraginez.

Ponte a prueba

Barrokoa: Sarrera

XVI. mendearen bukaeran sortu eta Rococorekin bukatzen da, XVIII. mendearen erdian. Mendebaldeko Europan hasi zen eta gero zabaltzen joan zen. Hainbat egoera historikok eraginda: Erreforma protestanteak, monarkia absolutuen ezarpena. Elizak eta Nobleziak boterea zentralizatu nahi izango dute eta funtzio propagandistikoa beteko du. Errealitatea eta egunerokotasuna bilatuko da. Monumentaltasuna, harrigarria dena, luxuzkoa... interesatzen zaie. Honek boterea eta autoritatea islatzen du. Barrokoa mugimenduaren artea da: eskulturan tentsio dramatikoarena; pinturan airetiko perspektiba lorpenarena eta arkitekturan urbanismo eszenografikoarena.

Arkitektura Barrokoa: Ezaugarri Orokorrak

Errenazimentuaren eskemak baino konplexuagoak bilatzen dira. Lerro makurrak, nahasiak eta gainazal ondulatuak agertuko dira, gainera den dena ondulatuko da. Argiak garrantzia hartuko du: argilunak bilatuko dira eraikuntzaren forma arkitektonikoaren somaketa oztopatzeko. Dekorazio arkitektonikoa erabiliko da gainazalei mugimendua emateko. Elementu eta forma arkitektoniko tradizionalak korapilatzen dira efektismoa bilatzeko, horrela mota askotako arkuak agertuko dira. Barrualdean efektu ezenografikoak eta perspektibak bilatzen dira eta horretarako dekorazio piktoriko ilusionista erabiltzen da, kupula eta gangetan bereziki.

Italiar Arkitektura Barrokoa

Erroma arte barrokoaren gune nagusia izan zen. Eliza, iturri eta plaza ugari eraiki ziren. San Pedro basilikaren zati bat Carlo Modernok eraiki zuen. Sorkuntza artistiko berria kontraerreforman oinarritu zen. Bi maisu:

  • Gian Lorenzo Bernini: arkitekto honek Vatikanoko San Pedro Plaza eta baldakinoa dekoratu zituen.
  • Carlo Maderno: San Pedro basilikako fatxada diseinatu zuen.

Arkitektura Barrokoa Espainian

XVII. mendean zehar eta XVIII. mendearen lehenengo erdialdean garatu zen. Nahiko gogorra izan zen dekadentzia eta estualdi ekonomiko handiengatik. Elizaren boterea oso handia izan zen. Artea botere katolikoaren argumentu sinestarazle bezala erabili izango da eta sentimendurantz joko du. Gehiegizko apaindura eta urritasuna nahastuko dira. Barrokoaren hasiera eta bere ezaugarri batzuk bultzatuko dituzte: apurketa erlijiosoa. Eredu herreratarrak luzaro iraungo du eta bere urritasuna eta sinplizitate geometrikoa bat etorriko dira kontraerreformaren interesekin. Luxuaren premia elementu dekoratiboetan aurkituko dugu.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz sortu zen Barrokoa?

Barrokoa XVI. mendearen bukaeran sortu zen Mendebaldeko Europan. XVIII. mendearen erdian Rococorekin amaitu zen.

Zein dira Barroko arkitekturaren ezaugarri nagusiak?

Lerro makurrak, gainazal ondulatuak eta argilunak dira nagusi. Dekorazio arkitektonikoa eta efektu eszenografikoak ere erabiltzen dira mugimendua eta dramatismoa emateko.

Nor izan ziren Erromako arkitekto barroko nagusiak?

Gian Lorenzo Bernini eta Carlo Maderno. Bernini-k San Pedro Plaza eta baldakinoa dekoratu zituen, eta Maderno-k San Pedro basilikaren fatxada diseinatu zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz sortu zen Barrokoa?
2. Zein mugimenduk ordezkatzen du Barrokoa amaieran?
3. Zein elementu erabiltzen dira arkitektura barrokoan mugimendua emateko?
4. Nor da San Pedro Plaza eta baldakinoa dekoratu zituen arkitektoa?
5. Zein eredu iraun zuen luzaro Espainian?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.