Bat bateko bertsoak eta bertso jarriak

Clasificado en Plástica y Educación Artística

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,18 KB

XENPELAR:  Juan Frantzisko Petriarena Rekondo, 1835ean jaio zen Errenterian, Gipuzkoan, Bertsolaritza tradizionalaren figura garrantzitsuenetakoa izan zen eta bere bertsoek Euskal Herrian eragin handia izan zuten. Ez dago Xenpelarren itxuraren argazkirik Xenpelar Oiartzungo alaba batekin ezkondu zen, Maria Josefa Retegirekin, 1859ko abenduaren 22an, hogeita lau urte osatu gabe. 3alaba izan zituzten. Esaten da Xenpelar ez zekiela idazten baina bai irakurtzen, orduan bere bertsoak papereratzeko norbaiten laguntza izan behar zuen. 

Errenteriko Fabrika Aundian lan egiten zuen, bere arrebarekin, arratsaldetan berriz, Xenpelar  bere lagunekin sagardotegi batera joaten zen, aulki baten igotzen zuten eta bertan bertso kantari egoten zen.  Emaztea baztangaz kutsatuta hil eta hilabete ta erdira Juan Frantzisko 1869ko abenduaren 8an hil zen baztangaz (viruela) kutsatuta ere, Malen izeneko kalean.

IBILBIDE PERTSONALA Xenpelar ogibidez errementaria zen eta bizitza xumea izan zuen. Herri-giroan murgilduta, bertsolaritzarekin lotura estua izan zuen gaztetatik, 12 urterekin hasi omen zen bertsotan eta inprobisatzen. Bere bertsoek ahotik ahora plazetan, sagardotegian, lagunartean…bota zituen. BERTSOLARITZA IBILBIDEA:  EZAUGARRIAK: Xenpelarren bertsoak zuzenak, zorrotzak eta kritikoak ziren. Bertsolaritzan estilo konprometitu eta ausarta erakutsi zuen, batez ere injustizia soziala eta boterearen gehiegikeriak salatuz. Bertsoen erritmo eta doinuari dagokionez, garai hartako bertsolaritzaren molde klasikoak erabili zituen TXAPELKETAK / OROIMENAK Xenpelar ez zen gaur egun ezagutzen diren bertsolari txapelketetan aritu, garai hartan lehiaketa formalak ez baitziren ohikoak. Hala ere hainbat oroimen egin diote. XENPELARREN BERTSO BAT: "Oiartzungo Neskatsen Bentajak"  Abestiaren gaia: Oiartzungo emakume gazteak eder eta bereziak direla nabarmentzen du, haien edertasuna eta xarma goraipatuz. Halaber, herria eta bere kultura harrotasunez aipatzen ditu, bertako jendearen berezitasuna azpimarratuz. Horrez gain, umore eta arintasunez idatzita dago, iruzkin zorrotzak eta dibertigarriak tartekatuz.

Entradas relacionadas: