Bateria eta Alternadorea: Mantentze-lanak eta Funtzionamendua

Clasificado en Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

Bateriaren mantentze-lanak eta karga

Konprobazioa

Lehenik, borneak konprobatu behar dira; gaizki badaude, kolore zuri-berdexka izango dute. Errekarga totala lortzen ez badugu, egoera voltimetro batekin eta dentsimetro batekin aztertuko dugu:

  • Bateria pausuan: 12,5V baino gehiago eduki behar ditu.
  • Elektrolitoen dentsitatea: 1,27 ingurukoa.
  • Bateria deskargatua: 5V inguru eta 1,15eko dentsitatea.

Nola kargatu bateria

Bateria kargatu baino lehen pauso batzuk eman behar dira: bateria kanpotik garbitu, borneak garbitu, elektrolitoaren maila konprobatu, tapoiak kendu eta kargadorearen borneak egoki konektatu.

Kargatzeko moduak

  • Serian: Bateriak modu ezberdinetan deskargatuak badaude.
  • Paraleloan: Bateriak modu berdinean deskargatuak badaude.

Intentsitatearen araberako karga

  1. Intentsitate konstantea: Bateriaren kapazitatearen %10eko intentsitate karga hartu behar da.
  2. Intentsitate aldakorra: Bi fase ditu; lehenengoan %20ko intentsitate karga eta bigarrenean %5a.
  3. Prozesu azkarra: Intentsitate altuetarako kargadorea.

Bateriaren ezaugarriak

Tentsioa, korrontea, karga-kapazitatea, karga elektrikoa, energia, erresistentzia, masa, errendimendua, karga edo deskarga konstantea eta memoria-efektua.


Alternadorea: Osagaiak eta Funtzionamendua

Osagaiak

  • Rotorra: Elektroiman bat da, bi eskuilaz elikatzen da eta garra batzuk ditu (Ipar/Hego/Ipar/Hego).
  • Estatorea: Bertan elektrizitate trifasikoa sortzen da; sortzen den tentsioa alterna da, 120V edo gehiagokoa.
  • Zubi zuzentzailea: Estatorean sortutako korronte alterna korronte jarraian bilakatzen du.
  • Erreguladorea: Eskuilekin loturik dago eta bertan rotorrera ailegatzen den korrontea mozten da, Duty Cycle bat balitz bezala.

Funtzionamendua

Harilkatua eskuilen bidez pasatzen den korronte batez elikatzen da. Piztea konektatzean, bateriaren korrontea alternadorearen kontrol-lanparatik harilkatura pasatzen da. Lanpara piztuta dagoen bitartean, alternadoreak ez du korronte erabilgarririk sortzen. Rotorrak abiadura nahikoa lortzen duenean, lanpara itzali egiten da eta kitzikapena eta ibilgailuaren zirkuituetarako korronte-hornidura hasten da. Alternadorea kitzikatzen denean, errotoreak eremu magnetiko bat sortzen du estatorearen harilkatuetan korronte alterna induzitzeko. Azkenik, korrontea alternadorearen bornetik ateratzen da, bateriara eta zerbitzuetara joanez, masatik itzuliz.

Entradas relacionadas: