Begi atalak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,74 KB

SARRERA

Argi uhinen Detektagailu biologikoa dugu guk begia. Uhin elektromagnetiko horiek Objektuetan islatu eta begiak izpiak jasotzean objektuen forma eta koloreak Bereiz ditzake.

Begien helburua Objektuen irudi akatsik gabeak, estigmatikoak, sortzea da. Forma esferikoa Dutenez ikusmen-eremu zabala dute, ia 180º-koa. Duten beste propietate bat Fokapenaren aldaketa erraztasuna da, oso bizkor alda dezakete fokapena eta Gertuko zein urrutiko objektuak zehaztasunez ikusi denbora laburrean.

OSAERA

Hori dena egin Ahal izateko begia osatzen duten elementuak irudian jaso dira.

Ikusmenaren propietateekin garrantzi handiena dutenak honako hauek dira:

Kornea: begi osoa Inguratzen duen esklerotika mintzaren atala da. Begiaren aurre aldean dagoen Atal gardena da eta bera zeharkatuz sartzen da argia begi barrura.

Begi-ninia: irisaren erdian Dagoen hutsune zirkularra da. Begi barrura argia sartzeko zuloa dela esan Genezake.Tamaina aldatu egiten du kanpotik datorren argi kantitatearen arabera.

Kristalinoa: lente Konbergente biguna da eta ertzetan dituen gihar ziliarren eraginez lodiera eta Luzera alda ditzake objektuak fokatzea ahalbidetuz.

Erretina: begiaren barnealdean Estaltzen duen mintza da. Kristalinoa lente konbergentea denez bertan Proiektatzen du irudia. Erretinan argiaren eraginpean sentikorrak diren zelulak Daude eta horiek bidalitako inpultso elektrikoak ikus-nerbioaren bidez garunera Joaten dira hark deskodifikatzeko.

IRUDIEN FORMAZIOA

Begia bi Elementuko sistema optikoa da, dioptrio esferikoa, kornea, alde batetik, eta Lente konbergentea, kristalinoa, bestetik. Argi izpiak, beraz, begi barrura Sartzerako desbideratu egiten dira kornean eta ondoren baita kristalinoan ere, Azken horrek izpiak konbergi arazi egiten dituelarik. Begiak ikusmen ona badu Konbergentzia puntu hori erretinaren gainean aurkitzen da eta begiak objektua Argi eta garbi ikusten du. Lente konbergenteen propietateak aztertuz badakigu Urrun dauden objektuen irudiak errealak (erretinaren aldean) direla, alderantzikatuak (garunak buelta emango die) eta txikiagoak objektua baino. Objektua zenbat eta Gerturago egon, irudia orduan eta handiagoa izango da.

Begiak gertuko Eta urrutiko puntuak garbi ikusteko egokitzapena Deritzon propietatea erabiltzen du. Kristalinoak duen distantzia fokala egokia Bada distantzia jakin bateko puntuen irudia erretinan ateratzeko, ez da hala Izango urrutirago edo gerturago dauden puntuentzat (lenteen legearen arabera). Horregatik gihar ziliarrak uzkurtuz eta laxatuz kristalinoa loditu ala mehetu Egiten da, hurrenez hurren, eta horrela distantzia fokala egokitu objektuen Irudiak beti erretinan osa daitezen.

Begia laxatuta Dagoenean urrutiko objektuak ikusten ditu garbi, distantzia handira daudenez, urruneko puntua infinituan dagoela Esaten da (akatsik gabeko begietan). Gertuko puntuak ikusteko ordea, begia Uzkurtu egin behar da, eta begiak argi eta garbi, nitidoki, ikusten duen gertueneko Puntuari puntu hurbila deritzo (25 cm akatsik gabeko begietan, Adinaren arabera aldatuz).

Entradas relacionadas: