Benetako ezagutza ezin da irakatsi norberaren jarreraren ondorio da Platon

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

1.EZAGUERAREN TEORIA: ZIENTZIA ETA IRITZIA. DIALEKTIKA.

Ezagutzea subjektu eta objektuen arteko erlazioa da. Platonen epistemologian, objektuak eta ideiak ezagutzeko modu ezberdinak daude.

Zentzumenen bidez, mundu sentikorra hauteman daiteke, Gauza materialen irudiak eta objektu materialak, hain zuzen. Horiek etengabe Aldatzen direnez, zentzumenen bidez ez da benetako ezagutza lortzen.

Arrazoimenaren bidez benetako ezagutza lortzen da. Ideien mundua hautemateko balio du, hasieran kontzeptu matematikoak ezagutuz Eta gero kontzeptu moralen ideiak. Gure jakin mina ez da gelditzen ideiak Ezagutzen ditugun arte. Ezagutzaren helburua kontzeptu unibertsalak aurkitzea Da.

Ezagutza eskuratzeko bidean, hiru pausu daude:

·Ezjakintasunaren maila: Guztiz Jakintsua dela uste duena guztiz ez jakintsua izango da.

·Zentzumenen maila: Erdi-mailako ezagutza da. Errealitateari buruz iritzia (doxa) ematean datza.

·Arrazoimenaren maila. Ezagutza Maila gorena da. Zientzia edo episteme maila izango dute honaino heldutakoek.

Platonen ustez, jakintsuek ezin dute txarto jokatu. Txarto jokatzen dutenek ez dakitelako da (intelektualismo morala). Horregatik Da beharrezkoa heziketa.

Dena den, benetako ezagutza ezin da irakatsi, bakoitzaren Jarreraren araberakoa da, denok ez ditugulako gaitasun berberak.

Entradas relacionadas: