Bernardo Atxaga: Euskal Literaturaren Ahots Unibertsala

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Bernardo Atxaga: Ibilbide Literarioa

Literatura unibertsalaren egile handiekin parekatzeko eta zentsura frankista alde batera uzteko asmoa izan ziren Bernardo Atxaga ezizena hartzera bultzatu zuten arrazoietako batzuk. Ekonomian lizentziaduna da Bilboko Unibertsitatean.

Euskaltzaindiako kidea eta literatura-zale amorratua izateak frogatzen du idazle unibertsala izan daitekeela. Euskal idazlerik itzuliena eta sarituena da; besteak beste, Espainiako Kritika Saria (1989) jaso zuen, Obabakoak lanagatik.

Asteasutik Bilbora: Haurtzaroa eta Formakuntza

Bere gurasoek txikitatik irakurtzeko eta idazteko maitasuna irakatsi zioten. Asteasuko herri txikiko paisaiek eta jendeak markatu zuten egilearen haurtzaroa; 80ko hamarkadatik aurrera, istorio horiek izango dira Obaban islatuko dituenak.

Andoainera joan ziren bizitzera, eta bertan deskubritu zuen liburutegi publikoa; han orduak eman eta asko irakurri zuen. Donostian egin zuen batxilergoa, eta garai hartan hasi zen lehiaketetara aurkezten eta kolaborazioak idazten.

Ibilbide Artistikoa eta Ez Dok Amairu

Batxilergoa bukatuta, Bilbora joan zen Sarrikon Ekonomia ikastera. Garai horretan Ez Dok Amairu mugimendu kulturalarekin bat egin zuen (1965-1972):

  • Mugimendu abangoardista izan zen.
  • Hainbat artistek osatu zuten: Xabier Letek, Benito Lertxundik, Mikel Laboak...
  • Garai hartan euskal kultura oso zapalduta zegoen, eta haiek berpiztea lortu zuten.

Garai horretan argitaratu zuen bere lehen kontakizuna: "Los que anhelamos escribir" (1971). Euskal kultur mundua ezkutuan garatu zen frankismo garaia zela eta.

Lehen Urratsak eta Heldutasuna

Euskaraz idatzitako bere lehen testua argitaratu zuen: "Borobila eta puntua" (1972). Gabriel Arestik zoriondu eta idazten jarraitzera animatu zuen. Arestik euskal literatura klasikoa irakurtzea gomendatu zion, eta horrek eragina izan zuen bere lanetan; hizkuntza eta estilo propioak garatu zituen.

Ekonomia ikasketak amaitu ondoren (1973), derrigorrezko soldaduska egitera joan zen. Honek eragina izan zuen 1976ko "Ziutateaz" lanean, non esperientzia batzuk islatu zituen. Soldaduska amaitu ondoren, Donostiako banku batean hasi zen lanean, eta Koldo Izagirrerekin "Ustela" (1975) aldizkaria sortu zuen, abangoardia-izaera zuena.

Bilbora bueltatzean, ekonomikoki urte zailak bizi zituen, baina oparoak literaturan. Pott Banda taldea (1977-1980) sortu zuten, planteamendu berritzaileekin, eta hori "Etiopia" (1978) liburuan islatu zuten.

Entradas relacionadas: