Berrezarkuntza eta Euskal Herriko industrializazioa (1874–1931)
Resumen
Dokumentuak Espainiako Berrezarkuntza (1874–1931) aztertzen du: sistema politikoa, turnismoa, kazikismoa, oposizioa, 1898ko krisia eta Primo de Riveraren diktadura. Gero, Espainiako eta Euskal Herriko industrializazioa azaltzen du, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldearen garapen desberdinekin, eta langile mugimendua eta gizarte gatazkak.
Puntos clave
- Berrezarkuntzaren sistema "Bakea eta Ordena" izan zen, Cánovasek sortua, Alderdi Kontserbadorea eta Liberala txandakatuz.
- Kazikismoak tokiko botoak manipulatzen zituen, emaitza aurrez adostuta zegoen.
- 1898ko Hispano-AEBetako Gerran Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu ziren, "98ko krisia" sortuz.
- Primo de Riveraren diktadura 1923an ezarri zen eta 1930ean dimititu zen.
- Bizkaian siderurgia eta industria astuna garatu ziren burdin meatzaritzarekin eta atzerriko kapitalarekin.
- Gipuzkoan industria arin eta espezializatua nagusitu zen, familia-enpresekin.
- Nafarroa eta Iparraldeko industrializazioa berantiarra eta mugatua izan zen.
- Foruak 1876an abolitu ziren; Kontzertu Ekonomikoek (1878) foru fiskal partziala berreskuratu zuten.
Espainiako Berrezarkuntza (1874–1931)
2.1 Sistema Politikoa, Indarrak eta Oposizioa
Berrezarkuntza (1874–1931): Alfonso XII.a tronura itzuli zen eta Cánovasek “Bakea eta Ordena” sistema sortu zuen, helburua egonkortasun politikoa berreskuratzea.
Turnismoa: Alderdi Kontserbadorea (Cánovas) eta Alderdi Liberala (Sagasta) txandakatzea, monarkia parlamentarioa eta 1876ko Konstituzioa onartuz.
Kazikismoa: Tokiko potentatuek (kazikek) botoak manipulatzen zituzten, emaitza aurrez adostuta.
Oligarkia eta Erregearen rola: Gobernuaren eta alderdien kontrola, armada eta Eliza funtsezkoak ziren sistemarako.
Oposizioa:
Politikoa/intelektuala: Errepublikanoak, sozialistak (PSOE, UGT).
Nazionalista: EAJ, Kataluniako Lliga, autonomia edo nazio eskaria.
Soziala/sindikala: Langile mugimenduak, grebak, anarkosindikalismoa (CNT).
Amaiera: 1898ko kolonien galerak, Marokoko gatazkak eta erreforma hutsek sistema ahuldu zuten; 1931n II. Errepublika iritsi zen.
2.2 Politika Koloniala eta 1898ko Krisia
Espainiak kolonia batzuk mantentzen zituen (Kuba, Puerto Rico, Filipinak, Afrika).
Kuba: 1895eko Independentzia Gerra (José Martí); autonomia ukatua, gatazka sozial handia.
Filipinak: Katipunan altxamendua, José Rizal fusilatua; 1898an AEBek esku hartu zuten.
1898ko Hispano-AEBetako Gerra: Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu ziren; “98ko krisia” Espainian.
Afrika: Ekuatore Ginea, Ifni, Sahara; Marokoko gatazka odoltsua (Annualeko porrota 1921ean).
Ondorioa: Kolonien porrotak Berrezarkuntzaren gainbehera azeleratu zuen.
2.3 Ekonomia eta Gizartea Berrezarkuntzan
Ekonomia: Nekazaritza nagusi, lurren banaketa desorekatua, industrializazio lokalizatua (Katalunia, Bizkaia, Madril).
Atzerriko kapitala: Meatzaritza eta industria, batez ere britainiarren eta frantsesen esku.
Gizartea: Oligarkia goian, burgesia industriala hazten; langileria eta jornalariak gatazka sozialaren protagonistak.
Auzi soziala: Pobrezia, lan-baldintza kaskarrak, grebak, CNT eta UGT; nekazaritza auziak Andaluzian eta Extremaduran.
Estatuaren erantzuna: Errepresioa, gatazka soziala ez konpontzea, Primo de Riveraren diktadurara eramanez.
2.4 Berrezarkuntza Sistemaren Azken Krisia
1898ko porrota: Kuba, Puerto Rico, Filipinak galdu ziren; “98ko krisia” moralean eta ahulezia politikoak agerian utzi zituen.
Turnismoaren krisia: Cánovas eta Sagasta hil, lider berri ez-eraginkorrak; kazikismoa ahuldu zen, oposizio soziala eta nazionalista handitu ziren.
Krisi soziala 1909–1917: Aste Tragikoa (Bartzelonan), 1917ko greba orokorra, militarren eta alderdien presioa.
1921–1923: Marokoko gerra, Annualeko porrota, egoera militarra eta politikoa okertu zen.
Ondorioa: Parlamentuaren eta monarkiaren deslegitimazioa; Primo de Riveraren diktadura ezarri zen.
2.5 Primo de Riveraren Diktadura (1923–1930)
Testuingurua: 1920ko hamarkadaren hasieran, gatazka sozialak, Marokoko gerra, nazionalismoa eta sistemaren ahultzea.
Estatu-kolpea 1923an: Odol gutxiko inboluzioa, Alfonso XIII.ak babestuta; Direktorio Militarra sortu zen.
Direktorio Militarra (1923–1925): Militarrek kontrol osoa, askatasun politiko murriztuak, ordena publikoa berrezarri zen.
Direktorio Zibila (1925–1930): Korporatibismoa, Unión Patriótica alderdi bakarra, azpiegitura proiektuak.
Gainbehera: 1929ko krisi ekonomikoa, oposizio politikoaren indartzea, Primo de Riveraren dimisioa 1930ean.
Ondorioa: Monarkiaren deslegitimazioa, 1931ko II. Errepublika.
Industrializazioa eta Euskal Herria
3.1 Espainiako Industrializazioaren Testuingurua
Espainiako industrializazioa berantiarra eta desorekatua izan zen Europako beste herrialdeekin alderatuta (Britainia Handia, Frantzia).
Arazo nagusiak: garraio-sare eskasa, kapital eskasia, merkatu nazional txikia, teknologia berriak ezartzeko zailtasunak. Antzinako Erregimenaren egitura sozioekonomikoa oztopo handia izan zen: latifundismoa, nekazaritza nagusia, noblezia eta Eliza.
Eremu aitzindariak:
Katalunia: industria arina, kotoi ehungintza nagusi, merkataritza tradizioa, itsas harremanak, kapital metaketa.
Euskal Herria (Bizkaia): burdin mineralen ustiapen intentsiboa, siderurgia modernoa (Altos Hornos de Vizcaya), ontzigintza eta portuak garatu ziren.
Beste eremuak: Ebro ibarra eta Valentzia nekazaritza modernizatua; Andaluzia meatze batzuk (Rio Tinto), atzerriko enpresen esku.
Estatuaren papera: trenbide-sarea funtsezkoa izan zen, merkatu nazionala lotu zuen; erronkak: zabalera berezia, atzerriko kapitala, antolaketa ez-eraginkorra.
Berrezarkuntza (1874–1931): egonkortasun politikoak industriaren hazkundea bultzatu zuen; Bizkaiko siderurgia, Kataluniako ehungintza eta Madrilgo manufakturak garatu ziren.
Ondorio sozialak: langile klasea handitu zen, hirigintza azkartu zen, desoreka ekonomiko handiak (iparraldea eta ekialdea garatu, hegoaldea atzeratu).
3.2 Euskal Herriko Industrializazio Prozesua
1820–1860: lehen urratsak, tradizioa eta industria modernoa uztartuz: energia hidraulikoa, papergintza, armagintza, burdinolak modernizatu ziren, portuak indartu (Bilbo, Donostia).
Bizkaia (1860–1930): siderurgia eta industria astunaren garapen masiboa. Burdin mineral ugari, atzerriko kapitala, portu eta trenbide modernizatuak. Altos Hornos de Vizcaya, La Naval. Immigrazio masiboa eta hiri-hazkundea.
Gipuzkoa: industria arin eta espezializatuak, armagintza, mekanizazioa, papergintza, testilgintza. Familia-enpresak nagusi. Esportazio merkatu berriak ireki ziren, klase ertain dinamikoa.
Nafarroa: industrializazio berantiarra, nekazaritza nagusi, trenbide eta kapital faltak. 1950eko hamarkadara arte ez zen industrializazio masiboa gertatu.
Ipar Euskal Herria: industrializazio mugatua, artisautza eta nekazaritza nagusi, kostaldeko turismoa lehen mailan (Biarritz).
Ondorio nagusiak: Euskal Herriko industrializazioa heterogeneoa izan zen; Bizkaia industria astunaren adibide, Gipuzkoa industria arin eta espezializatuaren bidea, Nafarroa eta Iparralde berantiarrak.
3.3 Euskal Aniztasun Politikoa Berrezarkuntzan
Berrezarkuntza (1874): Borboien monarkia, turnismoa; baina Euskal Herriko lurraldeetan egoera berezia.
Triangelu politikoa: foruen aldeko tradizionalismoa, nazionalismo emergentea, liberalismoaren adar desberdinak.
Foruen galera: 1876ko legearekin abolitu ziren; tradizionalisten (karlistak eta foruzale moderatuak) erreakzioa. Kontzertu Ekonomikoak (1878) foru fiskal partziala berreskuratu zuen.
Nazionalismoa: Sabino eta Luis Arana, EAJ-PNV (1895), autogobernua, euskara eta kultura defendatu, industrializazio eta immigrazio testuinguruan identitate politikoa sortu zen.
Liberalismoa: burgesia industriaren eta merkataritzaren artean; liberalismo dinastikoa, autonomista eta errepublikanismoa. Modernizazioa bultzatu zuten: hezkuntza, industria, garraio eta merkataritza.
Politika-lurralde triangelua: Nerbioi inguruko industria-guneak (nazionalismoa eta liberalismo ekonomikoa), landagune tradizionalak (karlistak, foruzaleak), Gipuzkoa eta Bizkaiko hiriak (modernizazio politiko eta soziala).
3.4 Langile Mugimendua eta Gizarte Gatazkak
Testuingurua: industrializazio azkarra Bizkaian eta Gipuzkoan (1874–1931). Nekazaritzatik industria-gizartera igarotzea, langile masa berriak sortu ziren.
PSOE eta UGT: sozialismo moderatua, greba antolatuak, lan-baldintzetan hobekuntza. 1890eko greba orokorra: soldata igoera eta ordutegi arinagoa.
Anarkismoa: borroka zuzena, greba erradikalak, sabotajeak, sistema kapitalista gainditu nahi zuten.
Langile katolikoa: ELA/STV, Elizaren doktrina soziala, sozialismo eta anarkismotik urruntzea.
Ondorio sozialak: gatazka sozialak handitu ziren, klase kontzientzia sortu zen, langileen antolakuntza politiko eta soziala sendotu zen. XX. mendearen hasieran mobilizazio masiboak, greba ugari.
Gizarte aldaketa: industrializazioak egitura errotik aldatu zuen; gatazka eta langile mugimenduak Errepublikaren aldaketa sakonen aurrekari izan ziren.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer izan zen Berrezarkuntzaren "Bakea eta Ordena" sistema?
Cánovas del Castillok sortutako sistema politikoa izan zen, egonkortasuna berreskuratzeko helburuarekin. Alderdi Kontserbadorea eta Liberala txandakatzen ziren monarkia parlamentarioan, 1876ko Konstituzioaren arabera.
Zergatik izan zen garrantzitsua 1898ko krisia?
Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu zituen Espainiak AEBen aurkako gerran, eta horrek "98ko krisia" eragin zuen, moralean eta politikoan ahulezia agerian utziz.
Zein izan ziren Bizkaiko industrializazioaren ezaugarri nagusiak?
Burdin mineral ugaria, atzerriko kapitala, portu eta trenbide modernoak eta siderurgia garapen masiboa izan ziren, Altos Hornos de Vizcaya bezalako enpresekin. Immigrazio masiboa eta hiri-hazkundea ere gertatu ziren.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.