Berrezarkuntza garaia eta Euskal Herriko industrializazioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,34 KB

Berrezarkuntza garaia eta krisi politikoa

Aztertzen dugun dokumentua Berrezarkuntza garaian kokatzen da, Alfontso XIII.aren erregealdian. 1876ko Konstituzioa eta bi alderdi nagusien txanda sistema mantendu ziren, hauteskundeen emaitzak aldez aurretik adostuz. Hala ere, sistematik kanpo geratutako joera politikoek indar handia hartu zuten: sozialistak, nazionalistak eta errepublikanoak. Gainera, sindikalismoak hazkunde nabarmena izan zuen UGT-aren eskutik, eta 1898ko Belaunaldiaren zein Erregenerazionismoaren kritikek eragin handia izan zuten iritzi publikoan.

Euskal Herriko industrializazioaren oinarriak

Berrezarkuntza garaia Euskal Herriko industrializazioaren aroa ere izan zen, nahiz eta oinarriak Isabel II.aren erregealdian ezarri ziren. Nekazaritzan eta eskulangintzan oinarritutako ekonomiatik, industrian eta zerbitzu sektorean oinarritutako eredu batera igarotzeko prozesua gertatu zen.

Enkarterrietako meatzaritza eta siderurgia

Testuak Enkarterrietako meatzaritzaren garrantzia azpimarratzen du, euskal industrializazioaren ardatza izan baitzen siderurgiarekin batera. Bizkaian, Triano mendietako eta Somorrostroko meategien ekoizpen eta etekin gorena garai honetan eman zen. Mozkinak sektore hauetan inbertitu ziren:

  • Ontzigintza
  • Mineralen garraioa
  • Siderurgia
  • Bankua

Burdinaren kalitate ona zela eta, ekoizpenaren %80-90 esportatu egiten zen, batez ere Britania Handira, eta trukean siderurgiak behar zuen ikatza ekartzen zuten.

Lan-baldintzak eta langile-mugimenduaren sorrera

Meatzarien lanaldiak luzeak, gogorrak eta arriskutsuak ziren, babes sozialik gabe. Barrakoi sistemaz gain, meatzariek derrigorrez enpresen kantinetan erosi behar zituzten produktuak, prezio altuetan. Egoera horri aurre egiteko, langileak sindikatuetan bildu ziren, sozialismoa izanik eragin handiena izan zuen ideologia.

1890eko meatze-greba historikoa

Langileek greba ugari egin zituzten bizi-baldintzak hobetzeko. Aipagarriena Facundo Perezagua buruzagi sozialistak Bizkaian antolaturiko 1890eko meatze-greba orokorra izan zen. Lan-eskakizunen artean barrakoien desagerpena zegoen, baina, testuak adierazten duen moduan, XX. mende hasieran oraindik bete gabe zegoen eskaera hori.

Entradas relacionadas: