Berrezarkuntzaren sorrera eta garapena Espainian (1874-1923)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,13 KB

1. Berrezarkuntzako sistemaren sorrera

1.1. Sarrera

Seiurtekoarekin, desgobernu-sentsazioa piztu zen, eta gizarteko zenbait sektorek ordena sozial liberal-kontserbadorearen aurkako mehatxutzat jo zuten. Hori dela eta, Serrano jeneralaren diktaduran, goi- eta erdi-mailako klaseek monarkia berrezartzearen alde egin zuten. Hau prozesu korapilatsua izan zen, Cánovas del Castillok zuzenduko zuena, Alfontso XII.a boterea eskuratzeko.

1.2. Berrezarkuntza-prozesuaren jatorria

1874an, Cánovasek Sandhursteko Manifestua idatzi eta Alfontsok izenpetu zuen. Horretan, berrezarkuntza-proiektuaren ardatzak jasotzen ziren, esaterako, monarkia konstituzionalaren izaera irekia eta integratzailea, tradizio katolikoa eta askatasuna bateragarriak izatea beharrezkoa zela aldarrikatzen zuen, eta aurreko bi konstituzioak bertan behera uztea berri bat aplikatzeko. Plana gauzatzeko, Alderdi Alfontsotarra sortu zen.

2. Berrezarkuntzako sistemaren oinarriak eta funtzionamendua

Sistemak bi oinarri izan zituen: konstituzioa eta alderdien sistema txandakatzea.

2.1. 1876ko Konstituzioa

1876ko Konstituzioa Espainiako historian denbora gehien indarrean egon dena izan da. Hiru ezaugarri nagusi izan zituen: alde batetik, erregearen eta gorteen arteko subiranotasun partekatua izango zutela zion eta erregea izango zen armadaren burua eta hiru botereak erregulatuko zituen, esaterako, erregeak botere handia zuen.

Beste aldetik, ez zen sufragio-eskubidea zehaztu eta bi hauteskunde-legek definitu zuten eskubide hori: errolda-sufragioa eta sufragio unibertsala 1890an. Azkenik, erlijioaren inguruan, estatua konfesionaltzat jotzen bazen ere, erlijio-askatasuna aitortzen zen soilik adierazpen pribatuetan izatekotan.

2.2. Alderdien sistema eta txandakatzea

Cánovasek defendatzen zuen alderdiek monarkiaren zerbitzuko tresna bat izan behar zutela. Horretarako, bi alderdi berri eratu ziren: Cánovasen Alderdi Kontserbadorea (aristokraziak eta burgesiak osaturikoa), ordena soziala defendatzeko nahia eta Sagastaren Alderdi Liberala (langile liberalak, funtzionarioak eta erdi-mailako klaseak osaturikoa).

Txandakatze-sistema baketsua funtsezkoa izan zen Berrezarkuntzan, eta sistema hau bermatzeko, hauteskundeak manipulatzea adostu egin zuten Cánovasek eta Sagastak El Pardoko Itunaren bitartez. Sistemak horrela funtzionatzen zuen: lehenik eta behin, erregeak oposizioko alderdiari gobernatzeko eskatzen zion.

Hori eta gero, erregeak gorteak desegin eta hauteskundeetara deitzen zen. Azkenik, gobernu berriak emaitza manipulatzen zuen gehiengoak gorteen babesa lortzeko. Honen bitartez, estatu kolpeak geldiaraziko zituzten.

2.3. Kazikismoa eta hauteskunde-iruzurra

Botere politikoa goi-kargudunen esku zegoen Madrilen, gobernadore zibilen esku probintzietan, eta kazikeen esku herrietan eta hiri txikietan. Botoak lortzeko, bakoitzak herritarrenganako hainbat mesede egiten zituzten.

3. Berrezarkuntzak izandako oposizioa

Txandakatze-sisteman parte hartuko zuten alderdietaz gain, beste batzuk ere bazeuden:

3.1. Karlismoa

Karlismoaren 1876ko porrot militarrak borroka armatuaren etapa itxi eta politikaren bidea ireki zuen.

3.2. Nazionalismoak

Espainiar nazionalismoa iraultza liberalean eratu zen, eta proiektu nazional unitario bat sortu zuen, erregionalismo periferikoek errefusatu zutena. Nazionalismo katalana eta euskalduna izan ziren nagusiak, baina beste hiru egon ziren Andaluzian, Valentzian eta Galizian.

3.3. Oposizio errepublikanoa

Hiru talde desberdin zeuden. Lehena, Alderdi Errepublikano Historikoa, Castelar buru zuena, Salmerónek zuzendutako alderdia eta Alderdi Federala, Pi i Margall buru zuena.

3.4. Langile-mugimendua

Bi alderdi nabarmendu ziren: Pablo Iglesiasek langileen eskubideak defendatzeko sortu zuen alderdia, PSOE (UGT zen bere sindikatua) eta anarkistak Estatuan izu garai bat sorrarazi zuen taldea (CNT zen bere sindikatua).

4. 1898ko hondamendia

4.1. Politika koloniala eta haren porrota

Fernando VII.aren erreinaldian, ia Espainiar Inperio osoak lortu zuen independentzia, Puerto Rico, Kuba, eta Filipinak izan ezik. Lehenengoa ez zen arazo larrien iturri, autonomia eskuratu baitzuen. Bigarrena, ekonomikoki, oso garrantzitsua zen Espainiarentzat. Hirugarrena, Filipinetan ez zeuden espainiar asko.

4.2. 1898ko Espainia-Estatu Batuak gerra

Estatu Batuek aspalditik zuten interesa Karibean, eta hainbatetan saiatu ziren Espainiari Kuba erosten. 1898an, Estatu Batuen Maine korazatuak eztanda egin zuen Habanako portuan ehunka hildako utziz eta, ondorioz, gerra-deklarazioa ekarri zuen. Espainiaren kontrako kanpaina gogor bat egin zuten estatubatuarrek, izan ere, ontzia hondoratu izana leporatzen zieten espainiarrei. Horrek bi herrialdeetako abertzaletasuna are gehiago berotu zuen. Gerraren aurka agertu ziren karlistak, errepublikanoak, anarkistak, sozialistak eta herri-sektoreak, izan ere, talde horietatik ateratzen ziren gatazkara joan beharreko soldaduak, goi-mailako klaseak izen-ematea ordaintzen baitzuten soldadutzatik libratzeko. Urtearen amaieran, Parisko Ituna sinatu eta Espainiak Puerto Rico, Filipinak eta Guam eman zizkien Estatu Batuei. Espainiako legazioak ia ezin izan zuen negoziatu, baldintza horiek inposatu baitzizkioten. Honek Espainiar Inperioaren amaiera ekarri zuen.

4.3. Hondamendiaren ondorioak

Erregenerazionismoa sortu zen: intelektualek eta politikariek egindako birplanteamendu orokor bat izan zen, politika duin bihurtzea, modernizazio soziala eta atzerapen kulturala gainditzea helburua zuena. Joaquín Costa izan zen mugimendu honen burua bai eta 98ko Belaunaldiko idazle batzuk ere, hala nola, Machado edo Ramiro de Maeztu. Espainia makalaldi batean murgilduta zegoen. Gaiari buruzko lanen artetik, Joaquín Costaren Oligarkia eta kazikismoa izan zen garrantzitsuena. Denek jartzen zuten zalantzan Espainiako herriak aurrera egiteko gaitasuna zuenik, hezkuntzarik eza hartzen zuten herrialdea atzeratuta egotearen kausa funtsezkoenetakotzat.

5. Alderdi dinastikoen ahaleginak sistema onbideratzeko

1902an, Alfontso XIII.a errege bihurtu zen eta Cánovas eta Sagasta hil egin zirenez, Maura kontserbadorea eta Canalejas liberala izan ziren politikari erregenerazionisten korronte berriaren ordezkariak.

6. 1909ko Aste Tragikoa

Bartzelonako portuan ziren erreserbako soldaduak matxinatu ziren, Marokoko gerrara ez zutelako joan nahi. Azkenean greba orokorra bihurtu zen, aste batean gerra egoera egon zen Bartzelonan. Gobernuaren zapalkuntza handia izan zen. Maura dimititu egin zuen, Canalejas gobernua hartu zuen eta gizarte-erreformak egiten hasi zen baina hil zuten eta Eduardo Datorekin (kontserbadorea) erreformak kendu ziren.

7. 1917ko krisia

Tentsio sozial eta politiko handiko giroa zegoen 1917an, Berrezarkuntzako sistema politikoa inoizko egoera kritikoenetako batetik igaro baitzen. Hiru iraultza egon ziren:

  • Defentsako Batzordeak: Militarren eskubideak aldarrikatzeko jaio ziren, esaterako, gerrarako merezimenduen igoera ekiditzeko eta soldata igotzeko. 1918ko Armadaren Legerekin lortu zuten eta armada monarkia eta gobernuaren euskarri bihurtu zen.
  • Parlamentarien Biltzarra: 1917an Gorteak itxita zeuden. Kataluniako Lligak biltzea eskatu zuen. Datok ezetz esan zuen eta parlamentari batzuk Bartzelonan bildu ziren autonomia gehiago eskatzeko.
  • Greba orokorra: UGT eta CNTk antolatu zuten, baina denbora gehiegi eman zuten prestatzeko eta beste bi altxamenduak bere kontra egon ziren. Abuztuan greba orokorra industria-herri nagusi guztietan egon zen. Armada gobernuaren parte jarri zenean ospea galdu zuen jende artean.

8. Annualgo gerra

Espainian bi ideia nagusitu ziren: 98an gertatutakoa kolonialismoaren kontrako joera eta koloniak izatea beharrezkoa zela potentzia izateko. Azken hau inposatu zen eta lurralde konkistatzera abiatu ziren Ceuta eta Melillatik ateratzen. Gerra honek ospe txarra zuen Espainian eta 1921ean porrot handia gertatu zen Annualen, milaka soldadu espainolak hil ziren.

Ondorioz, armadak herriaren babesa galdu zuen eta Primo de Riverak estatu-kolpea eman eta diktadura ezarri zuen.

Entradas relacionadas: