Bi Mundu-Gerren Arteko Krisi Sozioekonomikoa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,92 KB

Bi Mundu-Gerren Arteko Garaia (1918-1939)

Garai hau krisialdi sakona izan zen. Krisi sozioekonomikoa. Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Europako herrialde batzuek euren ekonomia berreraiki behar izan zuten; gatazkatik oso pobretuta atera baitziren.

“20ko Hamarkada Zoriontsua”?

  • Europako ekonomien susperraldi geldoa gertatzen ari zen.
  • AEBen (eta Japoniaren) hedapen nabarmena gertatu zen: industrian teknika berrien erabilpena eta enpresen kontzentrazioa areagotu zen.

Ekonomia Ederto Zihoala

Soldaten eta erosteko ahalmenaren gorakada. Kontsumoa handituz joan zen. Gizartean jarrera euforikoa zabaldu zen (zenbait herrialdetako gizarte talde batzuetan). Baina ekonomiak akats batzuk ezkutatzen zituen (29ko Crack-aren arrazoi nagusiak izango zirenak):

  1. Produziorako erabili beharrean, kapitalak kontsumorako eta espekulaziorako erabili ziren.
  2. Hazkundearen oinarriak ahulak ziren (merkatuak hain handiak ez zirenez, gainprodukzio krisi bat egongo zen zenbait sektoretan).

29ko krisiak DEPRESIO HANDIA ekarri zuen (krisiak gizarte askotan eta ekonomiako sektore guztietan gogor jo zuen).

29ko Krisia: Ondorio Ekonomikoak

Krisia hondamendi bat eragin zuen. Ekonomiaren beherakada orokorra gertatu zen.

  • Krisia gehien pairatu zuen sektorea industria izan zen.
  • Nekazaritzaren produktuen kontsumoa asko murriztu zen.
  • Merkataritzan gobernuek neurri protekzionistak (kapitalen kontrola, arantzelen igoera,...) hartu zituzten.

29ko Krisia: Ondorio Sozialak

Langabeziaren gorakada nabarmena (kontsumoaren murrizketak beste enpresa askori kalte egiten zion eta lanpostuen galera handituz zihoan). Oro har, jendea pobretu zen (herritar batzuk miseria gorrian egon ziren). Gizartearen barruko ezberdintasunak eta gatazkak areagotu ziren. Krisia ekonomiko eta sozialek Lehen Mundu Gerratik zetorren giro politiko gaiztoa areagotzen lagundu zuten.

Depresio Handia Gainditzeko Politika Ekonomikoa

(Keynesen Ikuspegia)

Garai hartan J. M. Keynes ekonomialariaren ideiak asko zabaldu ziren. Keynesen aburuz eta liberalismo klasikoak zioenaren kontra, kapitalismoan ere gobernuen partaidetza garrantzitsua zen ekonomiaren funtzionamendu onerako (interbentzionismoaren eta kapitalismo mistoaren defentsa). Gobernuek eskaria sustatu behar zuten, ekonomia berriro martxan jartzeko. Halaber, gastu publikoa igo behar zuten eta Estatuak jarduera askotan inbertitu behar zuen eskaria handitzeko eta lanpostu berriak sortzeko. Enpresa pribatuek inbertsio berriak egiteko aukera hobeak izango zituzten eta gobernuek sortutako baldintzetatik etekina aterako zuten. Estatuek aberastasunaren zirkulazioa suspertzea lortuko zuten. Jendearen ekonomia hobea izatean kontsumoak gora joko zuen berriro. Keynesen ideia hauek AEBetan martxan jarri zituzten F. D. Roosevelt presidentearen agintaldian, New Deal izeneko programaren bitartez. Agintari estatubatuarrek politika interbentzionista hau jarri zuten martxan. Azpiegitura ugari eraikitzen hasi ziren, herritarren bizi-baldintzak hobetzeko laguntzak eta legeak sortu zituzten. Emaitzak ez ziren txarrak izan, baina ez ziren espero bezain onak izan. Ekonomia estatubatuarraren benetako susperraldia Bigarren Mundu Gerrarekin etorri zen-eta.

Krisi Politikoa

Gerren arteko garaian sistema liberal kapitalistan zegoen krisi sozial eta ekonomikoari, egoera politiko larria gehitu zitzaion. Lehen Mundu Gerraren ondorioz krisi larria jasan zuten demokrazia parlamentarioek. Botere tradizionalek ez zuten krisia konpontzen jakin. Kapitalismoaren krisiak liberalismoaren sistema politikoa ere ahuldu zuen. Muturreko alternatibak gero eta indartsuago zebiltzan: 1917ko iraultza boltxebikeak langile mugimenduko sektore zabal batean itxaropen erradikala piztu zuen; mehatxu komunistaren gorakadak sortutako beldurraz eta krisiaz baliatu ziren faxistak. Herrialde aurreratuetan bakarrik lortu zuten krisia gainditu eta demokrazia liberala mantentzea. Europako beste herrialde askotan, ordea, diktadura berriak agertu ziren: Stalinen Sobiet Batasuna (han diktadura komunista finkatu zen).

2 Erregimen Faxisten Sorrera

  • Mussoliniren Italia (1922)
  • Hitlerren Alemania (1933)

“Gobernu indartsuak” ere agertu ziren: Europako ekialdean eta hegoaldean gerrarteko garaian sortutako diktadurak izan ziren. Faxismoaren antzeko ideiak defendatzen zituzten gobernu kontserbadoreak ziren. Herrialde haietan honelako ezaugarriak zeuden:

  1. Tradizio demokratiko eskasa;
  2. Gizarte ezberdintasun handiak;
  3. Atzerapen ekonomikoa (industria gutxi).

Espainiako Aro Garaikidean

Primo de Rivera abizena eraman duten bi pertsonaia nabarmen daude: Miguel eta Jose Antonio. Miguel Primo de Rivera jenerala, Kataluniako gobernadore militarra eta geroago 1923ko estatu kolpearen buruzagia izan zen; 1923tik 1930era Espainiako diktaduran gobernuburu aritu zen. Jose Antonio Primo de Rivera aurrekoaren semea, abokatua eta falangisten (Espainiako faxisten) liderra izan zen; 36ko gerran errepublikazaleek hil zuten eta frankismoaren garaian diktadurako heroi ofiziala izan zen.

Faxismoa

Faxismoak erretorika iraultzailea erabiltzen duen arren, pentsaera atzerakoia defendatzen duen mugimendua da. Faxismoaren printzipio politiko ideologikoak honako hauek dira:

  • Estatuaren nagusitasuna defendatzen du gizartearen gainetik:
  • Herritarrek haren menpe bizi behar dute.
  • Oposizio mota guztien debekua edota ezabapena.

Diktadura (alderdi ofizial bakarreko erregimena) nahiago duen mugimendua. Alderdiaren inguruan beste erakunde laguntzaile batzuk antolatzen dira (gazte erakundeak, talde paramilitarrak,...). Aniztasun politikoa gaitzesten du faxismoak (mugimendu hau antidemokratikoa da eta batez ere antikomunista). Faxismoak gizakien arteko desberdintasunak defendatzen ditu. Eliteak (hoberenen taldeak) gainontzeko herritarrak gidatu behar ditu. Indarkerian oinarritzen den politikaren gurtza (militarismoa, espantsionismoa, inperialismoa,...).

Printzipio Sozialak

Gizartea armada baten antzera antolatu eta hierarkizatu nahi du faxismoak. Gizarte faxistaren ezaugarriak:

  • Gizakiak ez dira berdinak (onak-txarrak, indartsuak-ahulak, goi mailako herriak-behe mailakoak,...). Elite gidariaren protagonismoa.
  • Gizarte garbiaren defentsa:
  • Arrazakeria edota xenofobia sustatzen dute.
  • Ustezko talde arriskutsuen ezabapenari ekiten dio gobernuak.

Gazteentzako erakundeak sortzen dira. Honek bi helburu zituen:

  • Mugimenduaren iraupena lortzea.
  • Haien doktrinamendua ahalbidetzea.

Alderdi faxistak klase arteko erakundeak dira (normalean behe mailako burgesian oinarriturik daudenak). Gizarte taldeen arteko gatazkak indargabetu behar dira (korporatibismoaren bidez klaseen arteko lankidetza sustatzen da).

Sindikatu Bertikalak

Sindikatu bertikalak gizarte talde guztietako kideak (enpresariak, langileak...) biltzen zituzten korporazioak ziren, erakunde haietan enpresaburuak eta langileria sartuz.

Printzipio Ekonomikoak

Ekonomian politika interbentzionista defendatu arren - ekimen pribatua interes nazionalen arabera jarri nahi zuela esanez - faxismoak ez zuen kapitalismoa ezabatu (haren antikapitalismoa zeozer teorikoa besterik ez da). Gainera, faxismoa langile mugimendu sozialistaren etsai sutsua zenez, botere finantzarioak haren aliatu potentzialak ziren. Diktadura faxisten helburu nagusietako bat autarkia lortzea zen. Italian adibidez, helburu hori argi geratu zen zerealen autohornikuntza lortzeko ahaleginean, esate baterako, bai eta argindarra emango zien politika hidrografiko zabala martxan jartzean ere, atzerriko petrolioarekiko menpekotasuna murriztu ahal izateko. Azpiegitura handien eraikuntza sustatzen zuten, langabeziaren murrizketan laguntzeko eta batez ere erregimenak lortutakoaren propaganda egiteko.

Entradas relacionadas: