Bidaia-liburuak eta Euskal Herriko komunikabideen bilakaera

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

Bidaia-liburuak

Bidaia-liburuen ezaugarriak

Toki ezezagun eta exotikoei buruzko informazioa ematen dute eta irakurleen irudimena pizten dute. Lekuetako geografia, biztanleak eta ohiturak kontatzen dituzte. Benetako bidaien berri ematen dute eta abentura bat kontatzen dute, fikziozko elementuz betea. Lehen pertsonan idatzita daude.

Istorio apur bat

Bidaia-liburuak mendebaldeko literaturaren hastapenetan azaltzen dira. Homerok IX. mendean idatzitako Odisea poeman, Ulises heroiaren bidaia kontatzen da. Ordutik, idazle garrantzitsuak izan dira. Marco Poloren Munduko gauza harrigarrien liburuan, Txinan egindako bidaiaren berri ematen da; liburua oso arrakastatsua izan zen eta hainbat hizkuntzatara itzuli zen. Erdi Aroan hainbat liburu arrakastatsu argitaratu ziren.

Euskal Herria bidaia-liburuetan

Santiagorako bidea egiten zuten erromesek Euskal Herriko paisaiak eta ohiturak kontatzen zituzten bidaia-liburuetan. Aimery Picaud erromesak euskarazko hiztegitxo bat idatzi zuen, beste erromesei euskaraz hitz egiten laguntzeko. Victor Hugo ere Euskal Herritik pasatu zen eta 1843an ikusitakoaren berri idatzi zuen.

Bidaia-liburuak euskaraz: egileak eta lanak

Euskaldunak betidanik bidaizaleak izan gara eta bidaiari batzuek beren bidaiaren berri jaso eta argitaratu zuten. Adibidez:

  • Jon Arretxe: Tubabu (1994).
  • Jon Maia: Apaizac hobeto (2006).

Euskaraz ikusi eta entzun

Erronka berria: EITB

1980ko hamarkadaren hasieran euskarak ez zeukan komunikabide publiko indartsurik. 1982an Eusko Jaurlaritzak EITB sortu zuen. EITBk euskaraz jarduten zuen eta hizkera berri baten bidez informazioa eta entretenimendua eskaintzen zuen.

Euskal Telebista

Hasieran ETB-1 bakarrik zegoen, euskaraz hitz egiten zuena. Beranduago ETB-2 sortu zuten, erdaraz zena. Hasieran ikusle asko zituzten kateetara pasatu ziren. Gaur egun, erronka nagusia euskal hiztunak etengabe erakartzea da.

Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea

  • Euskadi Irratia: Etengabe emititzen du eta bizkorra da. Eguneroko gertakizunei buruz informatzen du.
  • Euskadi Gaztea: Irrati-formula euskarara ekartzeko saiakera izan zen. Musika komertzial eta alternatiboa etengabe eskaintzen du, baldintza batekin: euskaraz. Euskaldun gazteen musika-erreferentzia bihurtu da.

Entradas relacionadas: