Bigarren industria iraultza

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB

FEDERICO(1892)
Iturriari dagokionez testua lehen mailakoa da, historikoa, jatorrizko iturrietatik datorrelako. Izaera narratiboa da eta gaia politikoa da batez ere Federico Echevarria Bizkaiko burgesiaren ordezkaria delako eta adierazpen honekin gobernuaren parte hartzea nahi du arantzelak kokatzeko. Hala ere esan dezakegu gaia ekonomikoa ere badela librekanbismoaren kontrakoa delako eta protekzionismoaren aldekoa. 1893ko abenduaren 9an idatzi zen Bilbon. Egilea Federico Echevarria, enpresa gizona, politikaria eta polifazetikoa, izan zen. Izen bereko enpresa garrantzitsuaren sortzailea zen 1878 urtean. La Iberia, Eléctrica Hispánica eta Sociedad Alhemeyer enpresetako administrazio-kontseiluetako lehendakaria eta Bancobao eta La Robla burdinbideko aholkularia izan zen. 1899an Bizkaiko diputatu liberala eta 1916an senatari. Testu publikoa da mitin politikoa delako eta mezua sektore bereko enpresariei zuzenduta dago gehienbat; eta baita Gobernuari ere. Helburua Euskal Industriarako galdutako babesa lortzea da. Testu inguruari dagokionez, testua Berrezarkuntzan koka dezakegu.
Mendearen azken hamarkadan hain zuzen ere, Maria Kristina Habsburgokoa erregeordetzan zegoenean. 1891ko Arantzel legeak ezarri eta gero idatzi zen testua. Bi paragrafotan aurkezten da eta protekzionismoaren beharra azaltzen du. Lehenengoan, Echevarriak azaltzen di zeintzuk izango ziren, arantzelak kentzekotan, Bizkaiko industriari egingo zitzaion kaltea. Bigarren paragrafoan, Federicok gobernuari eskatzen dio arantzelak dauden moduan mantentzea.
Espainia eta Alemaniaren itun komertziala dela eta metal inportazioari jarritako arantzelak ez kentzea.Industrializazioa berandu hasi zen sistema foralen oztopo eta gerra zibilaren ondorioz. Izan ere, azken gerra karlistaren amaierak foruen desagerpena ekarri zuen. Hala ere, 1876ko Itun Ekonomikoa sinatu ondoren Euskal diputazioek salbuespen fiskala zuten eta zegozkien probintzietan zergak jaso ahal zituzten eta bildutako kantitatetik, aurretiaz adostutako kantitate bat gobernuari emanez. Beste aldetik, Meatzetako Legea Euskal Herrian indarrean jarri zenean, meategien ustiaketa masiboa hasi zen. Negozio honetan Bizkaiko burgesiak eta
atzerriko konpainiek parte hartu zuten. Lortutako irabaziekin, Bizkaiko negozio gizonek burdinarekin erlazionatutako beste negozioetan inbertitu zuten, hala nola, ontziolak eta labe garaiak. Baina behin industrializazioa hasita Estatuaren babesa behar zen siderurgia aurrera eramateko, eta beharrezkoa zen Figuerolaren muga zerga. Baina ez zen Bizkaiko arazoa bakarrik, Estatu osorako beharrezkoa zen eta geroago indartu egin zen 1896ko muga zergekin. Horri esker etekina ateratzea lortu zuten. 1898an kolonien galeraren ondorioz kapital asko bueltatu zen. Espainia bigarren mailako estatua zen eta ezin zuen industrializazioa aurrera
eraman Estatuaren babesa gabe. Babes horrekin inbertsioak egitea lortu zen beste sektore batzuetan. Bizkaiko industria XX. Mendeko lehenengo urteetan finkatu zen, baina lehenengo hamarkadan krisialdi bat jasan zuen.

Entradas relacionadas: