Bigarren Industria Iraultza: Gakoak eta Garapena
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,53 KB
Bigarren Industria Iraultza
Bigarren Industria Iraultza 1870etik 1914ra bitartean gertatu zen.
- Energia iturri eta industria berriak erabiltzen hasi ziren.
- Garraiobideetan eta komunikazioan aurrerapen handiak izan ziren.
- Enpresa kontzentrazioa gertatu zen.
Industria sektore nagusiak
- Metalgintza: Siderurgian teknologia-lorpen handiak egin ziren. Ondorioz, kalitate handiagoko eta kostu txikiagoko altzairuak ekoitzi ahal izan ziren, Bessemerren bihurgailuari eta Martin-Siemens labeari esker.
- Kimika industria: Gehien ekoitzitako produktuak oinarrizko produktuak (azido sulfurikoa), harrikatz destilatuan lortutako produktuak (bentzola eta galipota), ongarri mineralak eta lehergailuak izan ziren.
- Petrolioa eta elektrizitatea: Energia iturri berri bi agertu ziren: petrolioa eta elektrizitatea.
Garraiobideen eta komunikazioen bultzada
- Trena: Garraiobideen errege bihurtu zen XIX. mendearen bigarren erdian, aurrerapen teknikoengatik. Errail sendoagoak eta bagoi handiagoak egin zituzten; abiadura eta segurtasuna handitu ziren eta prezioak merkeagotu ziren.
- Lurrun bidezko nabigazioa: 1865etik aurrera, lurrunontziek belaontziak ordezkatu zituzten. Burdinazko eta altzairuzko kroskoak eta helizeak erabiltzen hasi ziren. Suezko eta Panamako kanalen irekierak distantziak txikitu eta prezioak merketu zituen.
Industria potentzia berriak
Alemania eta Estatu Batuak jarri ziren Bigarren Industria Iraultzaren buruan.
Estatu Batuak
Munduko lehen industria potentzia bilakatu zen:
- Barne merkatu izugarria: Biztanleria azkar ugaldu zen (hazkunde naturala eta migrazio olatuak), produktu eskaera handituz.
- Baliabide ugari: Mineralak, lehengaiak eta lur emankorrak.
- Trenbide sarea: Garraioaren oinarria.
- Lanaren banaketa geografikoa: Mendebaldea (nekazaritza), ipar-ekialdea (industria) eta hego-ekialdea (lehengaiak).
- Teknika berrikuntzak.
Trusta: Ekonomia jarduera bereko zenbait enpresen kontzentrazioa da, korporazio erraldoi bat eratzeko.
Alemania
Munduko bigarren industria potentzia izan zen:
- Garraiobideen garapen nabarmena.
- Teknika berrien aplikazioa.
- Gobernu alemaniarraren politika protekzionista.
- Industria eta finantza kontzentrazio handia.