Bigarren Mundu Gerra: Gakoak, Holokaustoa eta Ondorioak

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB

Baretze-politika eta bizi-espazioa (Lebensraum)

Baretze-politika Hitlerren urraketa txikiak onartzea zen, hura ez probokatzeko eta gatazka handiago bat ekiditeko. Frantziak eta Erresuma Batuak aplikatu zuten beste gerra bat saihesteko.

Bizi-espazioa (Lebensraum) kontzeptuak Alemania ekialderantz zabaltzeari egiten dio erreferentzia, Alemania ekonomikoki libre izateko eta bere handitasuna berreskuratzeko. Horretarako, Versaillesko mugak urratu nahi zituzten.

Itunak eta operazio militar nagusiak

Molotov-Ribbentrop ituna

Itun honen bidez, Alemania eta SESB herrialdeek etorkizunean elkar ez erasotzea adostu zuten. Gainera, Poloniaren balizko banaketa bat egonez gero, Alemaniak mendebaldeko lurraldeak hartuko zituen eta SESBk ekialdekoak.

Bizargorri Operazioa eta Pearl Harbor

Bizargorri Operazioa (Barbarroja): Alemaniarrek, Molotov-Ribbentrop itunean adostutakoaren aurka, SESB erasotzea erabaki zuten. Ondorioz, historiako gudu odoltsuenak gertatu ziren eta sobietarrek gerra deklaratu zioten Hitlerri.

Pearl Harbor: Japoniako hegazkineriak Hawaiiko base militar batean ainguratuta zeuden AEBko akorazatuen aurka egindako ustekabeko erasoa izan zen. Erantzun gisa, AEB gerran sartu zen aliatuen bandoan.

Holokaustoa: Azken Konponbidea

Azken Konponbidea juduen, ijitoen eta beste talde batzuen sarraski sistematiko eta industriala izan zen. Sarraski horren urratsak honako hauek izan ziren:

  • Juduak Europa osotik abere-trenetan eramaten zituzten.
  • Medikuek hautaketa egiten zuten.
  • Auschwitz-Birkenau, Treblinka edo Sobibor bezalako esparruetara eramaten zituzten.
  • Zyklon B gasa erabiltzen zuten hiltzeko.
  • Gorpuak labe krematorioetan erretzen zituzten.

Gerraren amaiera eta berrantolaketa

Gerraren amaiera Pazifikoan

Harry Trumanek Hiroshima eta Nagasakin bonba atomikoak jaurti zituen. Aitzakia soldadu estatubatuarren heriotza kopuru handia saihestea izan zen. Ondoren, Hirohitok errenditzea iragarri zuen.

Alemaniaren banaketa eta Italiaren zein Japoniaren egoera

Alemania lau okupazio-eremutan banatu zuten: AEB, Erresuma Batua, Frantzia eta SESBren kontrolpean. Berlin ere lau zatitan banatu zen.

  • Italia: bere inperio koloniala galdu zuen, lurralde batzuk eman behar izan zituen eta errepublika bihurtu zen.
  • Japonia: bere jatorrizko uharteetara mugatu zuten eta Asiako zein Pazifikoko inperio guztia galdu zuen.

Gerra Hotzaren hasiera eta Altzairuzko Oihala

Aliatuen arteko mesfidantza ideologikoak handitu zirenez, Europa bi bloketan banatu zen:

  • Mendebaldeko Blokea: AEBen eraginpean.
  • Ekialdeko Blokea: SESBren eraginpean.

Altzairuzko Oihala Europa bitan banatzen zuen lerro ikusezin baina zeharkaezina zen, Gerra Hotzaren hasiera markatu zuena.

Nurembergeko epaiketak eta deskolonizazioa

1945-1946 artean buruzagi nazi nagusiak epaitu zituzten Nurembergeko epaiketetan. Bertan sortu zen "Gizateriaren aurkako krimenak" kontzeptua, eta argi utzi zen aginduak betetzea ez zela aitzakia krimenak egiteko.

Bestalde, Afrikako eta Asiako herrialde batzuek Ardatzari lagundu zioten. Frantzia eta Erresuma Batuaren menpe zeudenez, Alemania, Italia eta Japoniaren alde borrokatzeak independentzia lortzeko aukera ematen ziela uste zuten.

Entradas relacionadas: