Bigarren Mundu Gerra: Jatorria, Gertaerak eta Ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB

Bigarren Mundu Gerraren jatorria eta testuingurua

1923ko inflazioak klase ertainen aurrezki guztiak galduarazi zituen, eta 1929ko krisi ekonomikoak langabezia masiboa eta miseria orokorra ekarri zituen. Horrek sistema demokratikoekiko konfiantza murriztu zuen eta ideologia autoritarioak hazi ziren.

Baretze-politika eta Hitlerren gorakada

Baretze-politikaren helburua Hitlerren urraketa txikiak onartzea zen, hura ez probokatzeko eta gatazka handiago bat ekiditeko. Frantziak eta Erresuma Batuak aplikatu zuten beste gerra bat saihestu nahi zutelako. Baretze-politikak ez zuen Hitler asetu; aitzitik, indartu egin zuen, Mendebaldeko potentziek erantzun sendoa ematen ez zutela ikusi baitzuen. Municheko Konferentziatik hilabete gutxira, Hitlerrek promesak hautsiz, Txekoslovakia osoa okupatu zuen.

Ideologia naziaren oinarriak

  • Antisemitismoa: Juduak Alemaniaren miseria guztien errudun bihurtu eta "arraza ariarra" defendatu zuten.
  • Antikomunismoa: Boltxebismoaren beldur zirenen aurrean, Hitlerrek "ordenaren defendatzaile" gisa aurkeztu zuen bere burua.
  • Lebensraum: Alemania ekonomikoki aske izateko ekialderantz zabaldu behar zela defendatzen zuten.
  • Versaillesko Ituna: Alemaniaren harrotasuna berreskuratzeko eta itunak ezarritako mugak urratzeko helburua.

Hitler boterera heldu zen hauteskundeak irabaziz, baina erreformak egin zituen sistema aldatuz bera garaile beti izateko.

Gerraren garapena eta aliantzak

Japoniak Mantxuria (Txina) eta Italiak Etiopia okupatu zituzten, Versaillesko itunean lurralde handirik lortu ez zutelako. Molotov-Ribbentrop ituna sinatu zuten Alemania naziak eta Sobietar Batasunak elkar ez erasotzeko eta Polonia banatzeko.

Blokeak eta gatazkak

Bigarren Mundu Gerran bi bloke nagusi borrokatu ziren: Aliatuak (SESB, Frantzia, Erresuma Batua eta AEB) eta Ardatza (Alemania, Italia eta Japonia). Ardatzak Afrikako eta Asiako herrialdeen laguntza jaso zuen, independentzia lortzeko aukera ikusten zutelako.

Gertaera militar gakoak

  • Blitzkrieg: Eraso eta bonbardaketa azkar zein jarraituetan datzan teknika militarra.
  • Bizargorri Operazioa: Alemaniarrek SESB erasotzeko kanpaina militarra.
  • Pearl Harbor: Japoniak AEBko base baten aurka egindako erasoa, AEB gerran sartzea eragin zuena.
  • Stalingrad: Nazien atzerakada hasi zen frontea.
  • D Eguna: 1944ko ekainaren 6an Normandiako lehorreratzea, bigarren fronte bat irekiz.

Gerraren amaiera eta ondorioak

Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen 1945eko udaberrian. Truman presidenteak bonba atomikoa jaurti zuen gerra luzatzeak ekarriko zuen estatubatuar soldaduen heriotza kopuru handia saihesteko.

Nazioarteko ordena berria

  • Yaltako eta Potsdamgo konferentziak: Munduaren banaketa eta eragin-eremuak erabaki ziren.
  • Alemaniaren banaketa: "Altzairuzko Oihala" sortu zen, Gerra Hotzaren hasiera markatuz.
  • Nurembergeko epaiketak: Lehen aldiz, "gizateriaren aurkako krimenak" epaitu ziren.
  • NBE: 1945ean sortu zen gerra berriak saihesteko.

Entradas relacionadas: