Bigarren Mundu Gerra: Kausak, Garapena eta Ondorioak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,33 KB
1. Gerraren kausak eta leherrarazlea
Lehen Mundu Gerrako bake-itunek oso ahulduta utzi zituzten garaitutako herrialdeak. Alemaniak lurraldearen zati bat galdu zuen; ekonomia bahitu egin zitzaion herrialde garaileen mesedetan, eta ezinezko bihurtu zuen Alemania suspertzea. Garaileenganako erresumina nagusitu eta sentimendu horrek bultzatuta sortu zen muturreko nazionalismo alemaniarra.
Errusiako Iraultzan (1917ko urrian) komunismoak garaitu izanak sentimendu kontrajarriak eragin zituen: mirespena eta beldurra. Mendebaldekoek estatu berriak sortu zituzten iraultza-mugimenduak galarazteko; muturreko nazionalismoa azaldu zen, komunismoaren aurkako indarrik eraginkorrena zelakoan.
1930eko hamarkadako Depresio Handiak krisian utzi zituen herrialde asko. Muturreko irtenbideak (komunismoa eta nazismoa) ikusten ziren irteera bakarra. Nazioen Elkarteak erakutsitako ahulezia eta bakezaletasunaren porrotak Alemaniaren eta Italiaren espantsionismoa nahiz berrarmatzea erraztu zuten.
2. Faxismoen hedapena
1929ko krisiaren ondoren, Japoniak, Italiak eta Alemaniak kanpo-politika oldarkorrak ezarri zituzten. Japoniak Mantxuria okupatu zuen 1931n. 1933an, Hitler Alemaniako kantziler izendatu zuten. Bere programaren ardatzak: pangermanismoa, Versaillesko Ituna ez onartzea, lurralde-espantsionismoa eta berrarmatzea.
1936ko urrian Berlin-Erroma Ardatza sortu zuten, eta azaroan, Hitlerrek Antikomintern Ituna sinatu zuen Japoniarekin, SESBen kontra.
3. Bateratze-politika eta Poloniaren inbasioa
Europako potentziek Hitlerren eskakizun batzuk onartu zituzten gerrarik ez pizteko (baretze-politika). 1938ko Municheko Konferentzian, Txekoslovakiaren zati bat eman zioten Hitlerri. 1939an, Alemaniaren eta SESBen arteko Ez Erasotzeko Ituna sinatu zen, Polonia banatzeko helburuarekin. 1939ko irailaren 1ean, Alemaniak Polonia inbaditu zuen, Bigarren Mundu Gerra abiaraziz.
2. Ardatzaren ofentsiba (1939-1941)
1. Tximista-gerra
Alemaniak hilabete batean inbaditu zuen Polonia. 1940ko apirilean, Danimarka eta Norvegia okupatu zituen. Chamberlainek dimititu eta Winston Churchill bihurtu zen Erresuma Batuko lehen ministro, amore emango ez zuela adieraziz.
3. Aliatuen azken ofentsibak (1944-1945)
1944ko ekainaren 6an, aliatuak Normandian lehorreratu ziren. 1944ko abuztuaren 26an Paris askatu zuten. Sobietarrek Berlin okupatu zuten 1945eko apirilean; Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen eta Alemania errenditu zen. Pazifikoan, Estatu Batuek bonba atomikoak jaurti zituzten Hiroshima eta Nagasakin, Japoniaren errendizioa lortuz.
4. Holokaustoa
Nazien arraza-politikaren alderdirik basatiena Holokaustoa edo Shoah izan zen: Europako juduen sarraskitze sistematikoa. 1933tik aurrera, juduak bizitza publikotik baztertu zituzten, eta 1935eko Nurenbergeko legeek herritartasuna kendu zieten.
6. Gerraren ondorioak
- Giza galerak: 60 milioi hildako baino gehiago, gehienak zibilak.
- Ondorio moralak: Gizadiaren aurkako krimenak definitu ziren.
- Ondorio ekonomikoak: Europa suntsituta geratu zen; Estatu Batuak potentzia nagusi bihurtu ziren eta NDF sortu zen.
- Politika-aldaketak: Gerra Hotzaren hasiera eta munduaren banaketa (AEB vs SESB).