Bigarren Mundu Gerrako Bake Konferentziak eta Epaiketak

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB

Bake-konferentziak eta gerra osteko ordena

Bigarren Mundu Gerran zehar, hainbat bilera garrantzitsu egin ziren bakearen oinarriak ezartzeko:

  • Atlantikoko Gutuna (1941ean): Roosevelt eta Churchill-ek sinatu zuten. Herriek beren gobernua aukeratzeko duten eskubidea errespetatzea, lankidetza ekonomikoa bultzatzea eta anexio-gerrari uko egitea adostu zuten.
  • Casablancako Konferentzia (1943an): Hantxe erabaki zen gerrak aurrera egingo zuela, Alemania eta Japonia baldintzarik gabe errenditu arte.
  • Kairoko Konferentzia (1943ko azaroan): Asiako gerra izan zen hizketagaia, eta bertan izan zen Chiang Kai-shek txinatar presidentea.
  • Teherango Konferentzia (1943ko abenduan): Normandian lehorreratzea, Sobietar Batasunak Japoniari gerra deklaratzea eta NBE erakundea eratzea erabaki zen.
  • Yaltako Konferentzia (1945ean): Nazioarteko ordena berrirako erabakiak hartu ziren: hauteskunde demokratikoak Europa osoan, Alemania desarmatzea eta zatitzea, nazien buruzagi nagusiak epaitzea eta NBEren sorrera-konferentzia egitea.
  • Potsdamgo Konferentzia (1945ean): Clement Attlee britainiar lehen ministro berria, Truman presidentea (Roosevelten ondorengoa) eta Stalin bildu ziren. Giro estu batean, Alemania desnazifikatzea eta desmilitarizatzea adostu zen, hala nola Alemania bera eta Austria lau okupazio-eremutan zatitzea.

Gerrako erantzukizunak eta nazioarteko justizia

Potentzia garaileek buruzagi naziak auzietara eramatea erabaki zuten. Delitu asko definitu ziren: gerra-krimenak, gizateriaren kontrako krimenak, genozidioa eta eraso-gerra. Hainbat epaiketa egin ziren Nurembergen, nazioarteko auzitegi militar baten agintepean.

Nurembergeko eta Tokioko epaiketak

Nurembergeko epaiketek ez zuten aurrekaririk historian, eta aurrerapauso garrantzitsua izan ziren gerra-delituak eta gizateriaren kontrakoak esesteko. 24 buruzagi naziren erantzukizuna epaitu zuena izan zen famatuena. Beste epaiketetan, krimen nazien erantzuleak izan ziren industriaburuak, sendagileak eta bestelako lankideak epaitu ziren.

Tokioko epaiketetan, nazioarteko auzitegi batek epaitu zituen Japoniako erantzule militarrak eta politikoak.

Entradas relacionadas: