Bilboren Historia: Alde Zaharra eta Zabalgunea
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,07 KB
1.- Alde Zaharra
Jatorriari eta kokalekuari dagokionez, Bilboren hasierako nukleoa Nerbioiko ezkerreko ibaiertzean zegoen, Bilbao La Viejan. Hiri bezala aintzat hartu zuen Bizkaiko Jaunak, Diego Lopez de Harok, 1300ean. Hiri-gutunak itsas-trafikoaren monopolioa eman zion eta eskualde zabal batean merkataritzan aritzeko pribilegioa. Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoko Bizkaiko herrialdearen hiriburua da eta haran estu baten erliebe altuen artean kokatzen da,
Nerbioi-Ibaizabal itsadarraren ertz batean, itsasotik 13 km-tara.
Planoaren analisiari dagokionez, XIV. mendean Bilbo Zaharraren lur-zatiketa uniformea zen eta hiru kaleak (Somera, Artekale, Tenderia) harresi batez babesturik eraiki ziren, mendebaldean ibaia defentsa natural gisa ozanda. San Antoneko zubiak, hegoaldea, Bilbao la Viejarekin komunikatzen zuen eta gaur egungo Erriberako plaza kai gunea zen. XV. mendean harresidun zonaldea altuera txikiko kale estuek osatzen zuten, gaur egungo zazpi kaleak eraikita. XVI. mendean, Frantziara egindako burdin exportazioek aberastuta Bilbo hiri aktibo eta oparoa bihurtu zen. Honek hiriaren lehenengo hedapena egitera behartu zuen, San Nikolaserantz. XVII. mendea eta gero, hiria harresien inguruan haziz joango da, Erribera eta Areatzako zabalguneak sortuz. XVIII. mendean Bilboren pisua zazpi kaleetatik Areatzara aldatu zen eta mende honetan harresiaren azkenengo zatia bota zen, burgesiak plan ezberdinak bultzatu zituen hiriaren zabalkunderako eta horrela sortu zen Loredo Plana, eraikinak 3 pisutakoak izatetik 5era pasatu ziren eta. Beraz, alde zaharraren bilbea itxia da eta eraikinak altuera txikikoak dira.
2.- Zabalgunea, Langile-Auzoak eta Industria Guneak
XIX. mendean Alde Zaharraren gainbehera izan zen. 1890ean Bilbok Abando anexionatu zuen eta plan ezberdinak jarri ziren abian, adibidez Hoffmeyerr proiektua. Gaur egun Bilboren ardatz nagusia Gran Via da eta plano erradiala Moyua plazaren inguruan egituratzen da. Gaur egun Gran Via finantziar eta merkatari ardatza da, Indautxu egoitza eta merkataritza eremua eta Abando berriz luxuzko egoitzaldea.