Biltegien kudeaketa eta produktu sanitarioen biltegiratzea

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

Stockaren kudeaketa eta segurtasun-neurriak

Arrisku hau saihesteko, artikulu bakoitzaren gutxieneko gordailu edo stockak ezarri behar dira, honako hauek kontuan hartuta:

  • Hornitzaileen entrega-epeak.
  • Aurreikus daitekeen eskaria.

Segurtasun-neurri gisa, biltegiek segurtasuneko gordailuak edo stockak dituzte. Eskariaren erritmoa edo entrega-epeak zenbat eta aldakorragoak izan, orduan eta handiagoa izan beharko du segurtasuneko gordailuak.

  • Gehieneko gordailua edo stocka: Biltegi daitekeen produktu baten gehieneko kopuruari esaten zaio.
  • Eskabide-puntua: Artikulu jakin bat eskatu behar den unea da.
  • Aurreikuspen perfektua: Eskaria eta entrega-epeak aurreikusi ahal badira, orduan, gordailuko edo stock aktiboko izakinak noiz agortuko diren ere aurreikusi daiteke, eta hauek berrezartzeko eskaera egin dagokionean.

Inbentario motak eta Paretoren printzipioa

  • Urteko inbentarioak: Urtean behin egiten da. Biltegiko mugimenduak blokeatu egin behar dira inbentarioa egiten den bitartean; akatsak aurkitzen badira, aldi luze bateko biltegiko mugimenduak ikuskatu behar dira.
  • Inbentario iraunkorra: Akatsak aurkitzen badira, azkarrago identifikatzen dira. Mugimendu asko duten biltegietan egitea zailagoa da.
  • Txandakako inbentarioak: Artikulu gutxi batzuek segimendu handiagoa behar dute, garestiagoak, hauskorragoak, errazago hondatzen direlako edo gehiago mugitzen direlako. Hauek 15 egunez behin begiratu behar dira. Beste multzo handia, 3 hilabetero begiratuko da. Eta azkenik, artikuluen portzentaje handi bat, kontrola urtean behin.

Paretoren printzipioa: Biltegiko artikuluen zati txiki batek balio handia dauka eta biltegiko artikuluen kantitate handi batek balio txikia. Beraz, biltegiko balioa produktu gutxi batzuen menpe dago.

Produktu sanitarioak biltegiratzeko jardunbide egokiak

Biltegi sanitarioek produktu edo bitarteko material sanitarioak ondo kontserbatzeko eta banatzeko baldintzak bete behar dituzte.

Material sanitarioa biltegiratzeko sistemak

Sistema Itxia

  • Profesional baimenduek bakarrik eskura dezakete materiala.
  • Sarrera eta irteera guztiak erregistratzen dira.
  • Kostu handiko sistema da.
  • Ospitaleetako biltegi nagusietan erabiltzen da.

Sistema Irekia

  • Biltegitik kanpoko pertsonek eskura dezakete materiala.
  • Sarrera eta irteeren erregistroa ez da oso zurruna.
  • Ospitaleko solairuko biltegi txikietan erabiltzen da.

Material sanitario motak

  • Farmakoak eta medikamentuak: Biltegiratze-baldintza bereziak behar dituzte eta ospitaleko farmaziako biltegi espezifikoan gordetzen dira.
  • Produktu sanitarioak: Gasak, zundak, eskularruak, etab.

Entradas relacionadas: