Biologia eta Zitologia Kontzeptuak

Clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,56 KB

Moneroak eta Sailkapena

Moneroak: Prokariotoak, zelulabakarrak. Ehunik ez, autotrofak edo heterotrofak (saprofitoak —materia organiko hila—, sinbiotikoak beste izakietatik onuragarriak, bizkarroiak kaltegarriak). Ugalketa parasexuala.

Sailkapena

  • Arkeobakterioak: Primitiboenak, giro baldintza txarretan bizi direnak (halofiloak —gazitasun handiko uretan—, metanogenoak —giro anaerobikoetan metanoa ekoizten—, termoazidofiloak —sufre ugariko giro bolkanikoetan eta garratz diren ur termaletan—).
  • Eubakterioak: Zelula paretadun bakterioak. Paretaren osaeraren arabera: gram positiboak (kolore morea, tuberkulosia eragiten dute) eta gram negatiboak (kolore gorria, izurria eragiten duten bakterio patogenoak). Mikoplasmek ez dute hormarik.

Zatiketa Zelularra eta Mitosia

Zatiketa zelularra: Zelula eukariotoen ugaltzeko modua. Bi prozesu daude: mitosia eta zitozinesia.

Interfasea

Zelula sortzen denetik zatitzen hasi arteko aldia da. Interfasean ADNa bikoiztu egiten da. 3 fase ditu: G1 (zelula berria hasi eta organuluak eratu), S (ADNaren bikoizketa), eta G2 (zelula zatitzeko beharrezko egiturak sintetizatu).

Mitosiaren anafasea

Metafasearen ondoren gertatzen den fasea da. Bertan, mitosi-ardatzaren zuntzak laburtu eta kromosoma erdibitzen da; kromosomaren 2 kromatidak zelularen poloetara doaz.

Zitozinesia

Zitoplasma zatitzeko prozesua da, mitosiaren ondoren. Honen bitartez 2 zelula-kume lortzen dira. Animalien zelula-inguruan aktinazko eraztun bat osatu eta estutzen da; landareetan, berriz, fragmoplasto deritzon trenkada bat eratzen da erdian zelula erdibitzeko.

Meiosia

Gaingurutzaketa

Meiosiaren 1. zatiketan, profasean gertatzen da. Bi kromosoma homologok, bislante deitzen diren bikoteak osatuta, ADN zati 1 trukatzen dute. Horrela kromosoma errekonbinatuak sortzen dira.

Meiosiaren 1. zatiketako metafasea

Bislanteak zelularen ekuatorean jarri eta ardatz akromatikoaren zuntzek eusten diete.

Erreinuz Erreinu

Moneroak eta Beste Taxoi Batzuk

Onddo erreinukoak

Ehunik ez, heterotrofak, zelulabakarrak zein zelulaniztunak, kitinazko pareta. Eukariotak, sexuala edo asexuala, sesilak.

Landare erreinukoak

Ehunak bai, autotrofak, zelulaniztunak, zelulazuzko pareta.

Izaki Bizidunen Adibideak

  • Aguila (Arranoa): Animalia, aldebiko simetriadun eumetazoo triblastikoa, ornoduna, gnatostomatuen superklasekoa, hegaztia (hegan egiten du, forma aerodinamikoa, hezur barru hutsak, lumak, aire-sakuak, arrautzak).
  • Musgoa (Goroldioa): Biziduna, landarea, ez-baskularra (primitiboena, lehorrean bizi baina ugaltzeko ura behar du, talo erako gorputz antolaketa).
  • Rana (Igela): Animalia, aldebiko simetriadun eumetazoo triblastikoa, ornoduna, gnatostomatuen superklasekoa, anfibioa, anuroa (ez delako ezkatarik). Lehorrean bizi izan diren lehen ornodunak, ugaltzeko ura behar dute.
  • Estrella (Itsas izarra): Animalia, aldebiko simetriadun eumetazoo triblastiko zelomatua, ekinodermoen filumekoa (barne-eskeletoa, simetria erradiala aldebiko larba garatu ondoren). Sistema anbulakral bat dute lokomozioa eta janari-harrapaketa ahalbidetzeko.
  • Amanita: Onddoa (heterotrofa, kitinazko zelula-pareta, hifez osatutako taloa. Kanpo-nutrizioa, ugalketa karpoforoen bitartez indibiduoen hifek bat egin eta espora sexualak sortzen dituzte).

Entradas relacionadas: