Biologiaren Oinarriak: Genetika eta Nerbio-sistema

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en con un tamaño de 2,93 KB

Genetika eta Herentzia

Informazio genetikoaren transmisio hutsen ondorioak

Geneak kopiatzean hutsak gerta daitezke, eta ezaugarri fisiko desberdinak sor ditzakete seme-alabengan. Gehienetan, kromosoma kopuruari eragiten dio. Ezagunenak monosomiak eta trisomiak dira, eta azken horien artean ezagunena Down sindromea da. Sindrome horrek buru-atzeratzea dakar.

Herentzia ala ingurua?

Zenbait ikerketaren emaitzen arabera, adimenaren eta genetikaren artean erlazio garbia dago. Elkarrekin hazitako bikien arteko adimen-kozienteek korrelazio handiagoa dute bikiak ez diren anaien artekoek baino; eta, era berean, ahaidetasun gabeko bi pertsonaren artekoa baino askoz ere handiagoa da. Badirudi, ikerketa horien arabera, herentziak inguruak baino eragin handiagoa duela adimenean.

Nerbio-sistema: Definizioa eta funtzioak

Organismoaren aktibitate guztia erregulatzen duen kontrol-zentroa da.

Funtzio nagusiak

Bi betebehar garrantzitsu

  • Gorputzaren erabateko funtzionamendua kontrolatzea.
  • Ingurunearekin harremanetan jartzea.

Lan espezifikoak

  1. Estimuluak eta informazioa garraiatu.
  2. Estimulu horiei emandako erantzunak organoetaraino bidali.
  3. Organo horien funtzionamendu egokia zaindu: bihotz-taupadak, arnas-erritmoa, digestioa...
  4. Estimuluak interpretatu eta erantzunak elaboratu.
  5. Goi-mailako funtzioak ere burutzen ditu: inteligentzia, arrazonatzeko eta ikasteko gaitasuna, memoria, sentimenduak...

Nerbio-sistemako zelula motak

1. Neuronak:
Informazioa jaso, prozesatu eta gorputzeko beste leku batera garraiatzen dute.
2. Glia zelulak:
Neuronak inguratu eta Nerbio-sistema sendotu eta babestu egiten dute. Batzuek neuronak estaltzen dituzte, beste batzuek hildako neuronak desagerrarazi, eta beste batzuk neuronen euskarriak dira.

Neuronaren osaketa

  1. Soma: Hementxe dago nukleoa eta informazio genetiko osoa. Bertatik irteten dira luzapenak.
  2. Dendritak: Somatik irteten diren luzapen fin-finak dira eta beste neuronetatik datorren informazioa dakarte (sarrera).
  3. Axoia: Somatik irteten den luzapen lodiago bat da eta beste neuronetara eramaten dute informazioa (sinapsiaren bidez) (irteera).

Nerbio-bulkaden funtzionamendua

  • Nerbio-bulkada dendritetan hasten da, estimulu fisikoren batek edo beste neurona batzuen estimuluek eraginda. Axoiak nerbio-bulkada ondoko beste neurona batera igortzen du.
  • Beraz, nerbio-bulkadek norabide bakarra izan ohi dute: dendritetan hasten dira eta, axoitik pasatuz, adar muturretaraino doaz.
  • Nerbio-bulkadek abiadura handia hartzen dute; 100 m/segundoraino irits daitezke.
  • Tresna bereziak erabiliz, nerbio-bulkada hauek detekta daitezke, korronte elektrikoak baitira. Adibidea: elektroentzefalograma.

Entradas relacionadas: