Biomolekulak eta Zelula-Prozesuak: Biologia Azterketarako Gida

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,7 KB

Biomolekulen Identifikazioa eta Talde Funtzionalak

I7DJQnKPeCeYdtE1OhKjd4mVvnGTuVhlbEcOWFPK

  • A: Aminoazidoa; B: Monosakaridoa; C: Nukleotidoa.
  • Talde funtzionalak: Karboxilo eta amino taldeak; alkohol (hidroxilo) eta karbonilo (aldeido edo zetona) taldeak; eta azido fosforikoa.

Osmosia eta Garraio Zelularra

a) Ingurune hipotonikoa: Ura zelulara sartzen denean kontzentrazioak orekatzeko, zelula puztu egiten da (turgentzia), baina zelula-hormari esker ez da lehertzen.

b) Ingurune hipertonikoa: Urak zelulatik ateratzeko joera du kontzentrazioak orekatzeko. Zelula zimurtu egiten da (plasmolisia) eta mintza zelula-hormatik bereizten da.

c) Kontzeptuen laburpena:

  • Hipertonikoa: Urak zeluletatik ateratzeko joera du; zelula zimurtu eta mintza hormatik bereizten da.
  • Isotonikoa: Zeluletatik ateratzen den ur-kantitatea eta sartzen dena berdina da; ez da fenomeno osmotikorik gertatzen.
  • Hipotonikoa: Ura zelulan sartzen da; zelula puztu egiten da (hanpadura), baina hormari esker ez da lehertzen.

d) Garraio motak:

  • Garraio pasiboa: Substantziak kontzentrazio handiko eremu batetik kontzentrazio txikiko eremu batera mugitzen dira.
  • Garraio aktiboa: Presio osmotikoaren aurka egiten duen garraioa da, energia kontsumitzen duena.

Bioelementuak eta Biomolekula Ez-organikoak

Bioelementuen sailkapena

  • Primarioak: Zelula-masaren %96 osatzen dute (C, H, O, N).
  • Sekundarioak: Gehienetan ioi itxuran, kantitate txikian (Na, Ca, K, Mg, Cl).
  • Oligoelementuak: Aztarna gisa agertzen dira, funtzio katalitikoarekin (Fe, Mn, Cu, Zn, I, F).

Biomolekulen sailkapena eta funtzioak

2013-Ekaina 3B (biomolekulak).jpg

  1. Organikoa: Karboxilo eta amino taldeak ditu.
  2. Organikoa: Karbonilo taldea du.
  3. Ez-organikoa.
  4. Organikoa: Karbonilo taldea du.
  5. Organikoa: Karboxilo taldea du.

Biomolekula ez-organikoen funtzioak

  • Ura: Garraiobidea, metabolismo-erreakzioen ingurunea, hozgarria, kohesioa eta kapilaritatea, eskeleto hidrostatikoa eta dentsitate-aldaketei esker bizia ahalbidetzea.
  • Gatz mineralak: Tanpoi-sistema (pH kontrola), makromolekulen egonkortzea, entzimen aktibazioa, nerbio-bulkaden transmisioa eta muskulu-uzkurdura.

Biomolekula Organikoen Egitura eta Loturak

Egitura motak eta talde funtzionalak

  1. Aminoazidoa: Amino eta karboxilo taldeak.
  2. Monosakaridoa (Zetopentosa): Karbonilo taldea.
  3. Monosakaridoa (Aldohexosa): Karbonilo taldea.
  4. Gantz-azido monoasegabea: Karboxilo taldea.

Lotura gluzidikoak: Bi monosakaridoren artean O-gluzidiko lotura sortzen da, bi hidroxilo taldek erreakzionatzean ur molekula bat askatuz.

Lipidoak: Sailkapena eta Propietateak

Gantz-azido aseak vs. asegabeak

Gantz-azido aseek ez dute lotura bikoitzik kate hidrokarbonatuko karbonoen artean (egitura zuzena). Gantz-azido asegabeek, ordea, lotura bikoitzak dituzte (kate okertuak).

Mintz-lipidoak eta izaera anfipatikoa

Zelula-mintzak fosfolipidoek (glizerofosfolipidoak, esfingolipidoak), glukolipidoek eta esteroideek osatzen dituzte. Molekula hauek anfipatikoak dira:

  • Eremu polarra (hidrofiloa): Urarekin harremana duena.
  • Eremu apolarra (hidrofoboa): Gantz-azidoen kateek osatua.

Ingurune urtarrean, propietate honi esker, geruza bikoitzak edo mizelak eratzen dituzte, mintz zelularraren oinarria direnak.

Lipido saponifikaezinak

Gantz-azidorik ez duten lipidoak dira. Adibidez: terpenoak, esteroideak (kolesterola), eta prostaglandinak.

Entradas relacionadas: