Biosfera eta Izaki Bizidunak: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,05 MB

1. Izaki bizidunen definizioa

Biosfera: Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoa da.

Ezaugarriak: Gai organikoz eta inorganikoz osatuta daude, eta hiru bizi-funtzio nagusi dituzte: elikatzea, erlazionatzea eta ugaltzea.

2. Bizitzaren kimika

Bioelementuak: Karbonoa, hidrogenoa, nitrogenoa eta oxigenoa dira elementu nagusiak.

Konposatu motak:

  • Gai inorganikoak: Ura eta gatz mineralak.
  • Gai organikoak: Gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak (DNA).

3. Bizi-funtzioak

  • Elikadura:
    • Autotrofoak: Landareak, algak eta zenbait bakterio.
    • Heterotrofoak: Animaliak, onddoak eta zenbait mikroorganismo.
  • Erlazioa: Izaki bizidunak ingurunearekin harremanean daude.
  • Ugalketa:
    • Asexuala: Organismo bakar batek parte hartzen du.
    • Sexu bidezkoa: Bi organismok parte hartzen dute.

4. Zelularen oinarrizko egiturak

Robert Hooke-ren ekarpenak oinarri hartuta, zelularen atal nagusiak hauek dira:

  • Mintz plasmatikoa: Zelula inguratzen duen geruza.
  • Zitoplasma: Zelularen barneko edukia, organuluz osatua.
  • Material genetikoa: DNA barne hartzen du.

5. Zelula motak eta antolaera

Zelula motak:

  • Prokariota: Material genetikoa zitoplasman aske duena.
  • Eukariota: Material genetikoa nukleo baten barruan duena.

Antolaera mailak:

  • Zelulabakarrak: Bakterioak.
  • Zelulaniztunak: Animaliak eta landareak; elkarren mende daude bizirik irauteko.

B2BGxpUZAb+5AAAAAElFTkSuQmCC

Bakterioen egitura

  • Zelula-pareta: Mintz plasmatikoaren inguruan dago; zelulari forma ematen dio eta babesten du. Bakterio batzuek kapsula gehigarria izan dezakete.
  • Erribosomak: Zitoplasman dauden organulu bakarrak dira eta proteinen osaketan parte hartzen dute.
  • Material genetikoa: Zitoplasman aske dago.
  • Flageloak: Bakterioen mugimendurako luzapen luzangak dira.

LhrFoUGDhudGozg0aNDw3GgUhwYNGp4bjeLQoEHDcwL8P7J8m6VBJTFnAAAAAElFTkSuQmCC

wOVLsSTi9weowAAAABJRU5ErkJggg==

Zelulen antolaera-mailak

  • Ehunak: Hezur-ehuna, muskulu-ehuna, nerbio-ehuna.
  • Organoak: Ehun desberdinez osatuak.
  • Sistemak eta aparatuak: Organoen multzo funtzionalak.

6. Biodibertsitatea eta egokitzapenak

Ingurune desberdinetan bizitzeko egokitzapenak dituzten izaki bizidunen aniztasuna da. Adibidez, kaktusak.

  • Fisiologikoak: Barneko tenperatura erregulatzea.
  • Portaerazkoak: Hibernazioa.

Zer da espeziea?

Espezie deritzogu ezaugarri berak dituzten, elkarrekin gurutzatu eta ondorengo ugalkorrak sortzeko gai diren izakiei. Nomenklatura binomiala erabiltzen da izendatzeko.

7. Izaki bizidunen sailkapena (Taxonomia)

Bost Erreinuak:

  • Animalien erreinua
  • Landareen erreinua
  • Onddoen erreinua
  • Protistoen erreinua
  • Moneroen erreinua

Entradas relacionadas: