Biurteko erreformista

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,73 KB

  1. SARRERA: MONARKIAREN ERREPUBLIKARAKO ALDAKETA

Caconvasen berrezarkuntzan sistema zahartuta zegoenez, Primo de Riveraren diktadura hasi zen, monarkia beti mantenduta, erregak babestu baitzuen diktadura hori. Hala ere gizarteak diktadurarekiko zuen ikuspegi txarra eta krisi ekonomikoa eragingo du Alfontso XIII.Monarkia azkar erortzea. 1930ean amaitzen da Primo de Riveraren diktadura. Urrengo urte erdian behin behineko gobernuan jarraituko dute militarrek agintean. Diktaduraren ondoren Alfontso XIII.Aren helburua sistema konstituzional batera bueltatzea zen. Hori ezinezkoa izango zen monarkiaren aurkako bloke garrantzitsu bat zegoelako. Monarkiaren aurka zeuden:

  • Sozialistak: pentsatzen zuten monarkiaren erorketarekin eman ahalko zela iraultza sozialista.

  • Nazionalistak: errepublika nahi zuten autonomia lortzeko. 

  • Monarkiko garrantzitsu batzuk errepublikazale bihurtu ziren ez zeudelako erregeak eta primo de riverak egindako akordioarekin. 

Beraz ezinezkoa zen txandaketa sistemara itzultzea nahiz eta AlfontsoXIII.Ak nahi. 

1930eko udatik - 1931ko apirilera bitarte errepublikara eramango gaituzten hainbat ekintza eman ziren. 

  • Donostiako ituna (1930)--> itun hau sinatu zuten: sozialistek, errepublikazaleek eta nazionalistak EAJ izan ezik. Horiek sortu zuten batzorde iraultzailea. Batzorde horrek hiru indarren boterea batu zuen errepublikaren alde egiteko. 

  • Jakako altxamendua eta Cuatro Vientoseko aerodromoko altxamendua. Biak izan ziren erregearen aurkako altxamendu militarrak, baino porrot egin zuten. 


Primo de Riveraren ondoren erregeak Berenger izendatu zuen gobernuburu bezela. Hauteskunde orokorrak deitu zituen baino alderdiak ez ziren hauteskunde horretara joango, boikot egiten. Orduan Berenerrek dimititu egin zuen. Ondoren Aznar izendatu zuten gobernuburu eta Udal Hauteskundetako Deialdia egin zuen, baina deialde hori monarkiaren aldeko edo kontrako erreferendum bat bihurtu zen. Udal hauteskundeak izan harre, izaera plebiszitarioa hartu zuen, hau da, herri kontsulta edo galdeketa izan zela. Gehingoa monarkikoek lortu zuten, baina, probintzietako hirietan errepublikazaleek irabazi zuten. Irabazte horrek eragin zuen gobernuak eta iritzi publikoak emaitza horiek interpretatzea errepublikaren arrakasta bezela. Batzorde iraultzaileak erregearen irteera eta errepublikaren aldarrikapena exigitu zuen, hortaz, erregea erbesteratu zen bere eskubideei uko egin gabe (pentsatzen baitzuen itzuliko zela).  

2. ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA

  • 1931an lehen aldiz aldarrikatu zen eibarren errepublika. Lehen aldia izan zen espainiak ezkerreko alderdiak boterea hartu zutela. Behin behineko gobernua Batzorde Iraultzaileak osatu zuen. Batzorde honek aldaketa sakonak egin zituen arlo guztietan. Jendeak errepublikarengan itxaropen handia zeukan, uste zuten gauza asko aldatuko zituela. Lehen aldia zen gobernu ezkertiar bat jatzen zena eta esatu demokratikoa eta laiko progresista jartzen zena. Baita ere estatu autonomista eta modernoa jarri zen lehen aldiz. Baina errepublikak ezin zion aurre egin zituen arazoei eta ezin zituen bere helburuak bete. Honek errepublikarekiko itxaropena hautsi zuen. Errepublikaren arazoak ziren:

    • Nazioartean ez zen onartua izan; totalitarismoa hari zen zabaltzen (Hitler, mussolini)

    • 1929ko Krisi ekonomikoaren ondorio ekonomiko-sozialei aurre egi behar zien.

    • Hanbeste alderdi politiko zeuden, gobernua askotan aldatzen zela eta horrek sortu zuen ezegonkortasun politikoa.

1


3. ERREPUBLIKAREN ALDERDI POLITIKOAK

Hiru multzotan bana daitezke:

  • Ezkerreko alderdiak: errepublika onartzen zuten. Instituzio tradizionalak(ejertzitoa eta eliza) ukatu. Autonomien alde zeuden. Erreforma sakonak egin nahi zituzten

  • Zentroko alderdiak: Lerroux errepublikazalearen Partido Radicala eta Alcalá Zamora eta Miguel Mauraren Partido Republicano Conservador. 

  • Eskuineko alderdiak: batzuk errepublika onartzen dute eta beste gehienek ez. Baina alderdi guztiek eutsi nahi zieten egitura sozio ekonomikoei eta denek defendatzen zituzten insituzio tradizionalak, batez ere eliza. Goi mailakoen interesak defendatu eta autonomien aurka zeuden. 

4. ERREPUBLIKAREN BILAKAERA POLITIKOA

1931 ezker erreformatzailea egon zen gobernuan → Biurteko Erreformista. 

1933an eskuina → Biurteko kontserbadorea

1936 ezkerra → Fronte popularra

Aldaketa hauengatik errepublikak ezin zizkion aurre egin arazoei, gobernu batek egiten zituen erreforma guztiak urrengoak aldatzen zituelako. Errepublikak zituen arazo batzuk: arazo erlijiosoak, nazionalitateena, arazo militarra eta nekazaritzarena.


4.1. Behin behineko gobernua (1931ko apirila 14tik abendura)

Behin behineko gobernua osatu zuen Donostiako itunean sortutako batzorde iraultzailea. Agintaria Alcalá Zamora zen. Gobernuan Gorte konstituziogilea eratzeko auteskunde deialdia eginten zuten bitartean, erreforma batzuk hasi ziren.

lehena nekazaritzaren erreforma izan zen. Largo Caballero aterako du nekazaritzarako laborantza dekretua egin zuen. Dekretu honen bidez lur jabeei derrigortzen zieten 8 orduko lanorduak ezartzea eta soldata izatea. Hau nekazarien egoera larria hobetzeko zen. 

Beste erreforma erlijioaren kontuetan. Gobernuak izaera antiklerikala zuen. Segura kardenalak errepublikaren kontrako pastoral bat egin zuen. Idatzi horren erantzun gisa, hanbat eliza erre zituzzten.

Arazo militarrak: Azañak egingo ditu modernizatzeko eta ejertzitoaren leialtasuna frogatzeko. Leiala izate nahi dute errepublikaren aurka ez altxatzeko. Erreforma horren parte bat ofizial kopurua murriztea izan zen. Ejertzitoko kide izateko errepublikarekiko leialak izan behar zuten. Hartutako beste neurri bat Zaragozako akademia militarra istea, errepuklikaren kontrako gune bezela hartzen baitzuten. Erasoko guardia sortu zuten. Hauek arduratzen ziren hirietako orden publikoa mantentzeaz. 

Autonomia erreforma/auzia: Francesc Mancia-k aldarrikatu zuen kataluniako errepublika. Eta behin behineko gobernuak aitortu zuen kataliniako gobernu autonomoa: Generalitat onartu zuten. Espainiako gobernuak estatutu autonomoak onartu zituen. 

Hezkuntza arloa: errepublikarentzat gizartea aldatzeko tresna nagusia hezkuntza zen. Analfabetismo tasa altuak zeuden. Horri aurre egiteko eskola asko sortu ziren. 

Arazo sozialei aurre egiteko 8h lanaldia eta greba eskubideak onartuko dira. 


4.1.1. 1931ko konstituzio errepublikarra

Gorte konstituziogileak eratzeko auteskundeak ekainan egin ziren. Gizonezko sufragio unibertsala erabili zen gorteko hauteskundetan. Errepublikazale ezkertiar eta sozialisten kualizioak irabazi zuen. Gorte konstituziogileak urrengo taldeek osatzen zuten:

Zentroko errepublikazaleak: Miguel Maura

Ezkerreko errepublikazaleak: Azaña

Sozialistak: Largo Caballero eta Prieto

Galizia eta ktaluniako nazionalistak. 

Hortik kanpo geratu ziren: monarkikoak, komunistak, anarkistak, euskal nazionalsitak. Behin behineko gobernu horren agintaria Alcalá Zamora izan zen. 1931ko konstituzioa idatzi zuten. Hau guztiz ezkertiarra eta demokratikoa zen. Konstituzioa ez zen adostasunaren emaitza bat, elkartu ziren batzuk ez zeuden konstituzioan idatzitako guztiarekin ados. Eztabaida egon zen nazionalitateen autonomian eta erlijio eta estatuaren arteko harremanetan. Arazo horietan Azañaren izaera antiklerikalak irabazi zuen. Horregatik Alcala Zamorak eta Maurak dimitittu egin zuten. 

Erreùblika izango zen klase guztitako langileen errepublika demokratiko bat. Izendatuko dira eskubide zabalak bertako biztanleei.
Honetarako sortu zuten: tribunal de garantias constitucionales. Hau sortu zuten gizartearen eskubideak bermatzeko. Beste ezaugarri bat gorte bakarra izangp zuten eta gizonezko eta emakumezkoaen sufragio unibertsala. Aldarrikatu zen. 1933an bozkatu zuten emakueak lehen aldiz. Botera banaketa egin zen. Botera banaketa horretan gobernuak izan zuen botere ejekutiboa/betarazlea, gorteek botere legegilea eta euzitegiek judiziala. Autonomia aldarrikatu zen. Espainiarren eskubideak eta eskubide sozialak aldarrikatu ziren. 


EZAUGARRIAK:

  1. Espainia klase guztietako langileem errepublika deokratiko izendatzen zen eta eskubide zabalak onartu. Horretarako: Tribunal de garantías constitucionales-en sorrera

  2. Gorteek ganbara bakarra osatuko dute eta emakumezkoen eta gizonezkoen sufragio unibertsala ezarriko da. 

  3. Aginte banaketa: 

    1. Gorteek agiinte legegilea izango dute

    2. Gobernuak aginte exekutiboa

    3. Auzitegiek aginde judiziala

  4. Udalen autonomia aldarrikatzen du

  5. Espainiarren eskubideak eta eskubide sozialak aldarrikatzen zituten 

  6.   Estatuaren eta elizaren arteko bereizketa

  7.  Jabetza pribauta onartzen zuten, baina estatuak desjabetzeko ahalmena zuen

  8.  Barne auzitegia sortu zen konsittuzioa betetzen zela ziurtatzeko.

  9.  Oinarrizko hizkuntza izan behar zen: mistoa, derrigorrezkoa eta doakoa. 


  1. BIURTEKO ERREFORMISTA (1931KO ABENDUTIK 1933KO IRAILERA)

Konsituzioa aldarrikatu hondoren Alcala Zamora izendatu zuten errepublikako lendakari bezela naiz eta berak ez onartu konsittuzioan jarritako legeak elizari buruz.. Gobernuburua Azaina zen. Azainak sortu zuen gobernu bat sozialista eta ezkertiekin, behin behineko gobernuak hasitako erreformekin jarraitzeko. Erreforma bat erlijioari buruzkoa zen. Gobernuak estatu laiko bat sortu nahi zuen, hau da, erlijio kontuetan parte hartzen ez duen estatua. Gainera nahi zuen elizaren boterea ezabatu. Erreforma hau egiteko konstituzioan oinarritu ziren. Neurriak: jesusen lagundiei bere hondasunak kentzea, legeztatu ziren ezkontza zibilak eta dibortzioak legeztatu ziren, estatuak diru laguntzak kendu zizkion elizari, erlijio ikastetxeak kentzeko ixteko agindua

Nekazaritza arloko erreformak: onartu zen 1932 Nekazaritzaren erreforma Lege proiektua. Helburua zen jabetza egitura aldatzea eta zaharkitutako nekazaritza sistema modernizatzea. Horretarako ezabatu ziren Latifundismoak → lurjabe handiei lurrak kendu eta nekazarien artean banatu zituzten. Ere sortu zuten nekazaritzaren erreformarako, insitutua hau enkargatu zen lur banaketa horiek egiteaz, baina emaitza gutxi eman zituen. Arrazoia: prozesu motela eta jabeen oposizioa. 

Erreforma militarrean behin behineko gobernuaren plantemendua mantendu zuten: ejertzitoaren leialtasuna lortzea eta ofizialren kopurua murriztea

Autonomien inguruko erreforma: konstituzioak onartzen zituen eutonomia estatutak betiere estatutu hori erreferendum baten bitartez  onartua egotea. Kataluniak 1932an erreferendum baten biartez onartu zen nuriako estatutau. 1936an Euskal Herrian onartu zen estatutua. Galizian alderdi galegistari esker onartuko da 1926ean. Baina gera zibilak eztanda egin zuenez ez zuten lortu martxan jartzea. 


Erreforma sozialak: langileak errepublikaren alde egiteko lan baldintzen inguruko neurriak hartu zituzten, adb. 8h lanordua eta lan kontratuak.Horrela sortu epaiman listoen legea eta langileen elkarte legeak. Lege hauek sindikatuak arautu zituen. Nekazaritzaren erreformak porrot egin zuenez eta iritsi zirenez 1929 ondorioak, erreforma horiek ateratzeko ahalegin guztiak ez zuten ezertarako balio izan. 

Hezkuntzaren erreforma: analfabetismoaren aurre egiteko eta herria modernizatzeko. Lehen hezkuntza izan behar zen derrigorrezkoa, mistoa eta doakoa. Horretarako nahi zituzten ireki eskola asko eta irakasle asko prestatu, baina ez zutenez ez dirurik ez denborarik, beraz ez zituzten nahi beste eskola sortu. Kultura zabaltzeko misio pedagogikoak sortu zituzten: Federico garcia lorca. 

BIURTEKO ERREFORMISTAREN PORROTA

Gobernuak ez zituen bere heburuak lorutu eta oposizioa gero eta handiagoa zen. Honi 1929ko krisia gehitu behar zaio, EEUUn urte batzuk lehenago hasitako krisiak eragin zuzena izan ez bazuen ere, 30ko hamarkadaren hasieran nabari izan zen Espainian honen eragina.

Honetaz gain erreformen izaerak eta hauen geldotasunak bi bandoen aurkaritza jasatea eragin zuen. Anarkistak gobernuaren aurka azaldu ziren, burgestzat izendatuz eta monarkiko, militar eta katolikoak errepublikak etsai gisa ikusi zuten. Honela altxamendu ugari eman ziren, hala nola:

  1- SANJURJO JENERALAREN ALTXAMENDUA(1932 abuztua): Eskuindarren hasieraren isla zen, Sevillan eman zuen kolpea. Nekazaritza eta armadaren erreformaren aurka altxatu ziren eta porrot egin zuten.

2- GIZARTE GATAZKAK: Anarkistek matxinadak egin zituzten Andaluzian eta Katalunian. 1933ko urtarrilean Casas Viejas-ko matxinadaren kontra Erasoko Gudariak bideratutako errepresio gogorrak kalte politiko handia egin zion Azañari eta dimititu zuen. 


  • Anarkistek 1932aren amaieran deitutako altxamenduak ez zuen ia oihartzunik izan ez Kataluinan, ez Valentzian. Garrantzia Utreran izan zuten, Cadizeko herrialdeko zati handi batean. Nolanahi ere, herrietako agintea hartzea ez zuen halako gorabehera handirik sortu, Casas Viejas herri txikian izanik ezik. 

  • Casas Viejasem. Urtarrilaren 10ean atxinatutako nekazari auzo alkatea bere kargutik kendu zuten, telegrafo lineak eta telefonoak moztu zituzten, koartela hartu eta komunismo libertarioa aldarrikatu zuten. 

  • Urtarrilaren 11n gertatu zen hori, berehala iritsi ziren guardia zibil gehiago, baita Erasoko guardiaren talde bat ere. Iraultzaileek soroetan barrena ihesi egin zuten mendietara. Baina anarkista zahar bat (FAI) “Seisdedos” esaten ziotena, bere etxean zegoen, seme-alabekin, ilobekin eta bi auzokidekin. Gauerdian, erasoko talde bat iritsi zen, Rojas gidari zuena; hauetako bat hitz egitera joan zenean, tiro bat hartu eta gatibu hartu zuen. Erasoko guardiak eginsentian etxea erre zuten. 

  • Sarraskia izugarria izan zen; suari iges egin nahian, bertatik bertara tiro egin zieten guztiei, bakarrik emakume bat besoetan ume bat zeramala lortu zuen handik bizirik ateratzea, goardiak errespetatu zituztelako. 

  • Izugarrikeria gehago ere izan zen, ordea, herriari eskarmentu emateko Rojasek agindu zuzenan armak zituzten guztiak atxilotzeko. Hamalau gizon eraman zituzten, sokaz loturik, eta hanxe fusilatu zituzten Rohasek eta bere guardiek. Guztira 26 pertsona hil ziren gatazka honetan, barne bi emakume eta ume bat. 


  1. BIURTEKO KONTSERBADOREA (1933KO ABENDUTIK 35EKO ABENDURA)

Alcala Zamora presidenteak hauteskunde orokorrak deitu zituen 1933ko azaroan. Eskuinak irabazi zituen. Irabaztearen arrazoiak: Azañaren erradikalismoak beldurra sortu zuen hainbat sektoretan, eskuineko alderdiek kualizio bat sortu zuten (CEDA). CEDA irabazi arrren, Lerroux Aldurdi erradikalak jarraitu zuen aginduan, baina orain CEDA-ren laguntza izango zuen. Erreforma guztiak deuseztatu ziren eta hainbat neurri atzerakoi hartu zituzten: elizak parte hartuko zuen irakaskuntzan eta estatuak ordainduko zituen elizaren gastuak:

  • Nekazaritzaren kontraerreforma martxan jarri zuten 1932tik egindako aurrerapauso guztiak deuseztatuz. Greba ugari egon ziren, errepresio izugarria jasan zutenak. Honekin batera epaimahi mistoak neraldatuko dituzte.

  • Autonomiei dagokionez, gobrrnuak Kataluinako autonomia oztopatu zuen eta gobernu zentralaren eta autonomikoaren artean tentsioa sortu zen. Euskal estatua eragotzi zuten. 

  • Amnistia legea aplikatu zitzaien San Jurgo eta berarekin batera altxatu zirenei. Gizartearen aurkaritza gero eta nabariagoa zen. 


Anarkistek CNT eta FAI ren bitartez iraultzako bidea hartu zuten eta Largo Caballerok agintzen zuen PSOEN eta jarrera iraultzaileagoa hartu zuen. 

CEDA-k gobernuan parte hartzeagatik sortu zen 1934 urriko iraultza. Altxamendu hori gertatu zen Lerrouxe izendatu zituelako hiru ministro. Europako testuinugura ikusita (fascismoa) ezkerra altxatu egin zen, beldur zirelako CEDAk errepublika suntsitzeaz eta fascismoa etortzeaz. Beraz sozialistek, komunistek eta anarkistek greba orokorra dietu zuten. Sozialistek eta anarkistek bat egin zuten. Greba orokor iraultzailea bihurtu zen; 15 egunekoa. Grebaren gatazka gogorrenak asturiasen eman ziren. Matxinada honek huts egin zuen eta errepresio gogorra janan zuten katalunia eta asturiasen. Katalunian estatutua eta jeneralitat-ak (gobernuak) baliogabetu egin zuten greba.

MATXINADAK HUTS egin zuen eta errepresio gogorra jasan zuten Kataluinan eta Asturiaren. Katalunian Estatua eta Generalitat-a baloragabetu zuten. Izugarrizko errepresioa eman zen iraultzaileen gainean. Honen ondorioz Eskuina erradikalizatu zen eta Nekazaritza Lege berria egin zen, biurteko erreformistaren kontrakoa. Gainera ezkerra batzen hasi zen gobernu eskuindarrari aurre egiteko eta gizartea asko polarizatu zen. Gizartea bi taldetan banatu zen: Eskuindarrak eta ekertiarrak. 

Biurteko kontserbadorearen amaiera Estaperloaren arazoak bizkortu zuen: Lerrouxi korrupzioa egin izana leporatu zioten. Honek dimititu zuen eta hauteskundeak konbokatu ziren. 


  1. FRONTE POPULARA (1936KO OTSAILA-UZTAILA)

Hauteskundeak 1936ko otsailean eman ziren eta indar politikoen egoera honakoa zen: Azañak konbentzitu zituen ezker alderdiak bat egiteko. Errezagoa baitzen kualizio bezela hauteskundeak irabaztea. Azañak sozialistekin lortu zuen Indalecio Pritetok bat egitea berarekin, baina beste buruzagi sozialistak konbentzitu behar zituen. 

Largo Caballero PSOE-ren barruan jarrera muturrekoena zuena, honek proposatu zion Azañari beste alderdi batzuk ere parte hartzea kualizioan: alderdi komunistak, beraien helburua faxismoarei aurre egitea zen, ez iraultza. 

1936ean sortu zen Fronte Popularra (ezkerreko alderdien kualizioa). Zeuden alderdiak: Izquierda Republicana, Unión Republicana, PSOE, UGT, PCE, Alderdi Sindicalista, POUM. Kualizioaren programa zen biurteko erreformistan egitako lege eta erreforma guztiak berriz ere martxan jartzea. Programa horren barruan ere zegoen 1934ko iraultzan espetxeratutako amnistia orokorra defendatzea. Ezkerrak ez zuen lortu eskuina adina blokea izatea. CEDA-ren programa izan zen konstituzioa berrikustea eta lortu zuten hainbat errepublikano erradikalekin irutn batzuk ezartzea hainbat probintzietan. Bloke nazionalsita osatzen zuten kartisletk eta erradikal monarkiko alfonsinoak (buruzagi: Jose Calvo Sotelo), eta hauen programa errepublika ezabatzea zen. 1936an irabazi zituen hauteskundeak Fronte Popularrak, beraz, gobernuburu Azaña izan zen eta parlamentuko presidentea Cesares Quiroga. Irabazi arren, zz zuen egoera politikoa egonkortzea, langileak etengabe mobilizatzen ziren: aminstia eskatzen zuten preso politikoentzat eta kaleratutako langileak berriz kontratatuak izatea esaktzen zuten, tentsioa sortzen buruzagien jarrerekin. 

Gainera indarkeria ekintzak ugaritu ziten, batez ere ideologia muturreko gazte taldeen artean: falangea, gazte sozialistak eta gazte komunistak. Horrek gobernuari traba egin zion errepublika demokratikoa sortzeko. 


7.1. AZAÑAREN ITZULERA GOBERNURA

Bere gobernua ezker republikarrek osatzen zuten, eta ez da izango errepublikar sozialistek osatutako l’gobernua sozialistek uko egin ziotelako kulizioa sortzeari. Fronte popularraren programa martxan jarri zuten eta horren puntuak ziren: 

  • Amnisita orokorra 1934 urriaren iraultzarengatik espetxeratutakoentzat. 

  • Katalunia…..

Sindikatuek berriz ere mobilizatuko dituzte langile mugimenduak eta horren ondorioz greba ugari. Gainera landa eremuetan nekazariek hartu zituzten lurrak, beraz, gobernuak martxxan jarri zien 1930eko nekazaritzaren erreforma. Eman ziren greba, mobilizazio eta istilu hauetan geroz eta nabarigoa zen muturreko taldeek geroz eta indar gehiago zutela. Denbora guztian egongo dira atentatuak, liskarrak, suteak, elizen erreketak… 

CEDA-k hauteskundetan izandako porrotaren ondorioz indarra galdu zuen eta aldiz, falangeak eta muturreko euskuinak indarra irabazi zuten. Hau ikusita gobernuak utzi zuen falangea legez kanpo  (talde ilegala egin zen) eta Primo de Riverren semea (Jose Antonio) atxilotu zuten. 

Apirilean sortu ziren gorte berriak eta Alcala Zamora kendu zuten kargutik eta Indalecio Prietori errepublikano eta sozialistez osatuta kualizio bat sortzea proposatu zion. PSOEK uko egin zuen parlamentuan egoeteari. Orduan gobernua osatzeaz arduratu zen Cesares Quiroga eta honek egingo zuen gobernua ezker errepublikarrez osatuta zegoen. Gbernu horrek hartu zituen erreformak egiteko bidea: nekazaritzaren erreformaren legea. Gorteetan hasi ziren lantzen Euskal Herriko autonomia esatutta. Eta Gailizian erreferendum bat egin zen autonomiaren ignuruan, baina gerraz zibliñagatik ez zuten lortu martxan jartzea. 


gizartea zen gero eta erradikalagoa eta gobernuarentzat elkarrizketa egitea geroz eta zailagoa zen. Esjin eta ezkerraren artean enfrentamendu gogorrak egon ziren eta espainian oso ohikoa ziren; bonbak, hilketak, kontuan kitatzeko ekintzak… Bitartean militarrak gobernuaren aurka konspiratzen hasi zirem esattu kolpe militarra jotzeko. Gobernuak arriskua ikusita, aukeratu zuen jeneral susmagarriak urruti bidaliko ziutzztela. Franco Canariasea bidali zuten; Mola Balear uharteetara; San Jurjo nafarrora. 

Entradas relacionadas: