Bizkaiko industrializazioa eta burdingintza 1839–1902

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Aurrebaldintzak: kokapena eta baliabideak

Euskal probintzietan, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan, 1839 eta 1872 bitartean industrializazio-prozesu nabarmena gertatu zen, Cánovasek proposatutako ekonomia-oinarriak jarraituz. Kokapen geografiko estrategikoa, baliabide natural ugari eta burgesiaren ekimena izan ziren industrializazioaren aurrebaldintzak. 1841eko dekretuak Euskal Probintziak Espainiako merkatuan integratzea ahalbidetu zuen.

Eskualdeen ezaugarriak

Industrializazioaren ezaugarriak —Araba eta Nafarroa kanpo utzita—, Bilboko itsasadarraren industrializazioa azkarra eta hazkunde handikoa izan zen; Gipuzkoan, aldiz, motelagoa. Nagusi izan ziren: prozesu berantiarra, Bizkaiaren nagusigo ekonomikoa, burdingintzaren nagusitasuna, Espainiako merkatuarekiko menpekotasuna eta kanpoko eskulanaren erabilera.

Bizkaiko lehen etapa eta burdingintza

Bizkaian industrializazioa XIX. mendean hasi zen, burdingintza tradizionala utziz eta labe garaiak sortuz. Burdin mineralaren ateratzea eta esportazioa izan ziren prozesuaren abiapuntua, eta lortutako kapitala industria garatzeko erabili zen. 1840ko hamarkadan, burdinolen krisiaren aurrean, ekimen berriak sortu ziren, hala nola Boluetako Santa Ana eta Barakaldoko Karmengo fabrika. 1875etik aurrera, industrializazioa azkartu zen: burdin minerala liberalizatu, meatzaritzako trenbideak eraiki eta fosforo gutxiko burdinaren nazioarteko eskariaren hazkundearekin.

Siderurgia eta teknifikazioa

1879 eta 1890 artean, Bizkaian lau siderurgia sortu ziren:

  • Sestaoko San Frantzisko
  • Altos Hornos de Bilbao
  • La Vizcaya
  • La Iberia

Prozesua teknifikatu zen, burdina altzairu bihurtuz eta ekoizpena handituz. 1902an, hiru siderurgiak elkartu eta Bizkaiko labe garaiak (AHV) sortu ziren. Metalurgia indartu zen enpresa berriak sortuz, hala nola "La Sociedad de Talleres" eta "Sociedad Alambres del Cadagua". Bizkaiko burgesiak lege protekzionistak aldarrikatu zituen, eta 1891–1892ko muga-zergen bidez metalurgia berriak sortu ziren.

Sektoreetako dibertsifikazioa

Produkzioa dibertsifikatu zen: trenbide-sektorea haziz eta hainbat trenbide eraikiz. Banku-sektorean ere garapena nabarmena izan zen:

  • Bilbao Bankua (1857)
  • Bilboko Balore Burtsa (1890)
  • Bizkaia Bankua (1901)

Ontzigintza Bilboko itsasadarrean garatu zen, Nerbioko ontziolak eta Euskalduna sortuz, Aznar eta de la Sota familien gidaritzapean.

Entradas relacionadas: