Bizkaiko Industrializazioa eta Meatzaritza (1869-1902)
Clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,54 KB
1869ko Meatzeko Legeak ahalbideratu zuen Espainiako meategiak modu modernoan ustiatzea. Euskal Herriari zegokionez, Azken Gerra Karlistaren amaierak foruen abolizioa ekarri zuen. Seiurteko Demokratikoko legeak erraztasunak eman zituen meatzeak esplotatzeko:
- Inspekzio gutxiago eskatzen zuten.
- Esplotazioa betirako uzten zen.
- Gaiak esportatzeko erraztasun gehiago eman zituzten.
1876an Berrezarkuntzak foru-legearekin amaitu zuen. Konpainia atzerritarrak eta euskal konpainiak fundatu ziren zorupea ustiatzeko, eta Mendebaldeko Europako siderurgiak Bizkaiko minerala eskatzen hasi ziren, lege metaliko altukoa eta prezio merkekoa, beste edozein baino gehiago. Ondorioz, 1880tik 1900era esportazioaren % 90 Britainia Handira izan zen.
Meatzaritzaren Ezaugarriak
Gainera, aire zabaleko meatzeak ziren eta lan-eskua merkea zen, langileei gutxi ordaintzen zitzaien eta. Itsasadarretik hurbil zeuden; beraz, garraio-kostua txikiagoa zen.
Siderurgiaren Garapena eta Labe Garaiak
Mineralak saltzetik ateratako kapitala Labe Garaiak egiten berrinbertitzea jauzi kualitatibo eta kuantitatibo bat izan zen Bizkaiko siderurgiak gora egiteko, kanpotik etorritako teknologiari esker. Joan-etorriko merkataritza egin zen: burdin minerala Britainia Handira eramaten zuten eta handik ikatzarekin bueltatzen ziren, Asturiaskoa baino hobea eta merkeagoa zelako.
1902an bi sozietatek bat egin zuten Bizkaiko Labe Garaiak osatzeko. Hamarkadatan euskal siderurgiaren enpresa enblematikoa izan da, barruko merkatu babestuan nagusi. Meatzaritzako jardunetik siderurgia garatzeko eta Bizkaiko industria osoa garatzeko behar zen kapitala atera zen.
Gizartearen Eraldaketa eta Oligarkia
Burdinak eman zuen mozkinen % 45 atzerriko enpresetara joan zen, eta beste ehunekoa Bizkaiko industria finantzatzen inbertitu zen; honek burgesia indartsua ekarri zuen, banketxerik oparoenaren babesarekin. Bi oligarkia sortu ziren: Nerbioiren eskuinaldean ezarri zirenak, ingeles itxurako bizitoki-auzoak eraikiz eta ahalmen ekonomikoa erakutsiz, eta ezkerraldean bizi zirenak, industriako langileak, lantokietatik gertuago.
Gizarte Moderno eta Industriala
Bizkaia gizarte nekazari eta tradizionala izatetik gizarte moderno eta industriala izatera igaro zen. Lan-esku ugari behar zen eta langile hauei esker aurrera eraman zen. Bertakoekin batera, langile asko inguruko probintzietatik etorri ziren; etorkinen kopurua adierazgarria izan zen.