Bizkarrezur erraboila

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,31 KB

Nerbio-sistema zentrala entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute.

Entzefaloagorputz osoaren funtzionamendua erregulatzen duen zentroa da.   ZerebroaEntzefaloko bolumen handieneko zatia da zerebroa, eta garezur-barrunbearen zatirik handiena betetzen du.
1. ZerebeloaZerebroaren atzealdean eta azpialdean dago zerebeloa, bizkarrezur-erraboilaren gainean; mugimenduak koordinatuz gorputzaren orekari eusteaz arduratzea da bere funtzioa.
Bizkarrezur-errabolila. Bizkarrezur-muinaren zabalgune edo luzakin bat da bizkarrezur-erraboila. Hor daude nahi gabeko funtzioak edo funtzio automatikoak –adibidez arnasketa, bihotzaren funtzionamendua.
Talamoa. Zerebroaren azpian kokatuta dagoen entzefaloaren zatiari deitzen zaio talamoa. Bertatik pasatzen dira, usaimenekoak izan ezik, nerbioen bitartez beste zentzumenetatik datozkigun sentipen guztiak.
Hipotalamoa. Talamoaren azpian dago, eta janariaren irenstea kontrolatzeaz gainera, beste eginkizun garrantzitsu asko ditu: gorputzeko tenperatura, oreka hidrikoa, odol-presioa (tentsioa deitzen duguna)… kontrolatzen ditu. Hormonen sistema ere kontrolatzen du.
2.  Bizkarrezur barnetik ornoak zeharkatzen dituen bizkarrezur-hoditik edo kanaletik doan nerbio-kordoiari deitzen zaio bizkarrezur-muina.
 Ingurunetik datozkigun eta organoetako nerbio-bukaera hartzaileek jasotzen dituzten estimulu edo kinadak entzefaloraino transmititzea, alde batetik, eta entzefaloan sortzen diren mugimendu-aginduak horiek gauzatzeko organo eragileetaraino bideratzea, bestetik.
Ekintza erreflexuak (ez-borondatezkoak) kontrolatzea.Ekintza erreflexu bat zer den ulertzeko eman dezagun eskua objektu oso bero baten gainean ipini dugula. Ukitu eta berehala, bat-batean, eskua objektu bero horretatik aldendu egingo dugu, pentsatzeko denbora eduki aurretik.




Sistema periferiko somatikoak kanpoko informazioa (ingurunekoa) jasotzen du eta nerbio-sistema zentralera eramaten du, baita hark emandako aginduak (borondatezkoak, oro har) muskuluei igorri ere, muskuluek behar den erantzuna eman ahal izateko.
Sistema autonomoa (begetatiboa ere deitua) erraien funtzioa erregulatzen duen nerbio-multzoa da. Funtzio automatikoak betetzen dituen nerbio-sail bat da; hau da, ez-borondatezko ekintzak (guk nahi gabe ere egiten direnak) egiten dituen nerbio-saila.

Entradas relacionadas: