Bost urteko planak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,09 KB

5.1 Planifikatutako ekonomia 
1927tik aurrera, estatuak ekonomia planifikatu behar zuela Bultzatu zuen Stalinek. Gosplan (Sobietar Batasunerako Ekonomia Plangintza) sortu zuten, plana diseinatzeaz eta Prestatzeaz arduratzen zen erakundea. Plan bakoitzak bost Urte irauten zuen (hori zela-eta esaten zitzaien bost urteko Planak), eta plan horietan, lortu beharreko helburu Ekonomikoak eta lortzeko baliabideak zehazten ziren. Hauek ziren bost urteko planen helburuak:  Sobietar Batasuna atzerapen ekonomikotik ateratzea.  Industria-garapena lortzea.  Nekazaritzan eta militar-arloan autosufizienteak Izatea. Jarduera ekonomiko guztiak (industria, nekazaritza, merkataritza …) Estatuaren Kontrolpean geratu ziren, jabetza pribatua desagertu egin zen. 
5.2 Nekazaritza kolektibizazioa 
Lehen bost urteko planak lurren kolektibizazioa ezarri zuen. Jabeek lursailen jabetzei Uko egin behar zieten, lursailak kolektibitatearenak izateko. Kulakek, NEP zegoenean Aurrera egin zuten nekazari dirudunek, ez zituzten aginduak bete nahi, eta horren Ondorioz, errepresio gogorra pairatu zuten. Errepresioak izua eragin zuen nekazariengan, eta hori zela-eta, nekazaritzako eta Abeltzaintzako produktibitatea jaitsi egin zen. Ekoizpena ez zen hazi sekula bost urteko Planek zehaztutako erritmoan, eta biztanleriak eskasia eta gosetea sufritu zuen. Nekazaritzan kolektibizazioa bi ustiategi motaren bidez antolatu zen:  Koljosak, kooperatiba-erregimenean funtzionatzen zuten landetxe handiak.  Sovjosak, Estatuko landetxeak, soldatapeko langileak erabiltzen zituztenak. Bi ustiategi horietan, makinak erabiltzea eta nekazaritza teknika aurreratuak Aplikatzea sustatu zuten

Entradas relacionadas: