Cádizen Konstituzioa (1812): Espainiako Historiako Lehen Konstituzioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

1812an Cádizen aldarrikatutako Konstituzio Espainiarraren artikulu batzuk agertzen dira iruzkintzeko daukagun testu honetan. Espainiako Historiako lehenengo konstituzioa da. Jatorriaren aldetik lehen mailako informazio iturria da; formaren aldetik, konstituzio bat; beraz, gaia juridikoa da. Egileak Cádizko Gorteetan parte hartu zuten diputatuak dira. Hartzailea, taldea bera da eta helburu publikoa du. Cadízen idatzi zen eta 1812ko martxoaren 19an, San Jose egunez, publikatu zen, horregatik deitzen zaio “La Pepa”.

Gerra zela eta Konstituzioa ez zen indarrean jarri

1813an Napoleonekin Valençaiko Ituna sinatu ostean, Fernando VII.a Espainiara itzuli zen eta bertakoen laguntzarekin absolutismoa berrezarri zuen. Baina lehenengo aldiz Espainiako Historian, absolutismoa eta Antzinako Erregimena zalantzan jarri ziren. Fernando VII.aren erregealdian, soilik Hirurteko Liberalean (1820-1823) egon zen indarrean. Honenbestez, demokraziarako bidean lehenengo urratsa eman zen. Baina dokumentu honen garrantzia bikoitza izan zen. Alde batetik, Espainiako lehenengo Konstituzioaren aurrean gaude. Beste aldetik, ondorengo konstituzioetan influentzia handia izan zuen.

Lehen mailako informazio iturria da, gertakarien garaikidea

formaren aldetik, zirkunstantziala, manifestu bat; edukiaren aldetik, politikoa. Egilea kolektiboa da, konkretuki 69 diputatu absolutista (horietatik 34 elizgizonak). Hartzailea bakarra da, Fernando VII.a erregea, baina pertsona pribatu bezala. Madrilen idatzi zuten 1814ko apirilaren 12an, hau da, Independentzia Gerra amaitu eta handik gutxira. Manifestu honen bitartez, diputatu absolutistek Frantziatik etorri berri zen Fernando VII.ari beraien laguntza eta fideltasuna adieraztea zen asmoa eta 1812ko Cadízeko Konstituzioaren abolizioa eta Erregimen Zaharrera itzultzea eskatzea.

Testutik ondorioztatu daiteke idazleak monarkia absolutua eta Antzinako Erregimenaren aldekoak zirela

eta Independentzia Gerra aurreko egoera berrezarri nahi zutela. Beraien helburua lortu zuten eta Antzinako Erregimena indarrean egon zen 1814 eta 1820 artean. Dena den, Espainiako historian garrantzia edo influentzia gutxiko testua izan zen, soilik atzerapauso bat adierazten zuelarik. Goian esan bezala, sei urteak kaotikoak izan ziren, absolutismoarekin amaitzea lortu zuten. Riego generalaren pronuntziamendu akarrakasta eta sostengu nahikoa lortu zuen berriro ere Cádizko Konstituzioa berrezartzeko. Hala ere, nazioarteko testuinguruaren ondorioz, 1823 eta 1830 artean berriro ere eta,oraingoan azken aldiz Espainiako historian absolutismoa egon zen indarrean.

10

Entradas relacionadas: